13. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAGUEKO KONTZEJUA

Larreen aprobetxamendua, herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren bidez

Olagueko Kontzejuak (Anue), 2022ko azaroaren 7an egin bilkura berezian, erabaki zuen prozedura abiatzea larreen aprobetxamendua adjudikatzeko, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gainean urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatuari jarraikiz.

Adjudikazioa izateko eskubidea dutela uste duten interesdunek, eskatzen ahalko dute, eta horretarako eskubide hori dutela frogatzen duten agiriak aurkeztuko dituzte, Kontzejuaren Idazkaritzan dauden baldintzen arabera.

Eskariak aurkezteko epea 15 egunekoa izanen da, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Olaguen, 2023ko urtarrilaren 3an.–Kontzejuko burua, José Luis Iraizoz Etulain.

Iragarkiaren kodea: L2300726