13. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Beteluko Udal Plan Orokorraren hasierako onespena eta lizentzien etendura

Beteluko Udalak, 2021eko ekainaren 21ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Beteluko Udal Plan Orokorra eta hark dituen agiriak. Bilkura berean onetsi zen lizentzien etendura, planaren zehaztapenak gaur egun indarrean dagoen Lurzorua Mugatzeko Proiektuarekin bat datozen lurzatietan izan ezik.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, espediente hori interesdunen eskura jarriko da, egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten udal-bulegoetan. Halaber, Planaren zabaltze eta parte-hartzea eginen da, onartutako Parte-hartze Planean xedatutakoaren arabera.

Betelun, 2023ko urtarrilaren 10ean.–Beteluko Udaleko alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L2300478