13. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Erroibarren kultura- eta kirol-jarduerak egiteko dirulaguntzak emateko arauak behin betiko onestea

Erroibarko Udalak, 2022ko uztailaren 29an egin bilkuran, Erroibarren kultura- eta kirol-jarduerak egiteko dirulaguntzak emateko arauak onetsi zituen hasiera batean.

Aurkeztutako alegazioak ebatzita, 2022ko urriaren 26ko bilkuran arruntean ordenantza behin betiko onetsi zen eta haren testu osoa ematen da argitara, uztailaren 2ko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erroibarren, 2022ko abenduaren 16an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

ERROIBARREN KULTURA - ETA KIROL-JARDUERAK EGITEKO DIRULAGUNTZAK EMATEKO ARAUAK

ZIOEN AZALPENA

Erroibarko Udalak, bai zuzeneko eragile edo sustatzaileentzat bai horien onuradunentzat egindako jarduerek udalerriko gizartearentzat duten balio erantsiaren jakitun izanik, elkarte, klub eta kolektiboen lana erraztu nahi duten aurrekontu-partidak jarri ditu, aldi berean, beren jarduera aintzat hartuz eta baloratuz.

Beste aldetik, Nafarroako Toki Administrazioaren uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen VI. kapituluan ezarrita dago, Nafarroako entitate lokalek lankidetzan burutzen ahal dutela, bertze erakunde publiko eta pribatuekin nahiz partikularrekin ere, herritar komunitatearen interes publikoen kudeaketa, eskumen lokalari esleitutako zerbitzuak eta jarduerak osatu edo ordezkatu behar direnean, haiek eman edo burutzeagatik laguntza ekonomikoak eskainiz. Lege berean aipatzen da laguntzen kontzesioa ondoko printzipioei lotuko zaiela: publizitatea, tratamendu berdintasuna eta bitartekoen eta xedeen arteko adostasuna.

Lege-premisa horiek betetzeko, beharrezkoa da dirulaguntzak emateko prozedura arautu eta ezarriko duen udal-araudia ezartzea, alde batetik, aipatutako lege-esparrura egokituta, nahitaez bete beharrekoa, eta, bestetik, udalerriaren errealitatera.

Hori guztia ikusirik, udal-ordenantza honek aipatutako arloetan garatutako jarduera guztia hartu nahi du bere baitan, eta administrazio-jardun osoa arautuko duten printzipio orokorretan oinarritzen da, besteak beste, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 3. artikuluan jasotako objektibotasun eta efizientzia printzipioetan. Era berean, dirulaguntzen jardueraren eremu zehatzari dagokionez, lehen aipatutako berdintasun, publizitate eta kongruentzia printzipioetan oinarritzen da, gardentasun eta objektibitatearen printzipioekin batera.

Xedapen Orokorrak

1. artikulua. –Arau hauen xedea da, oro har, irabazi-asmorik gabeko herritarren erakunde eta kolektiboentzako dirulaguntzak emateko eta justifikatzeko araubidea arautzea, udalaren jardunean sektore publikoaren, elkarteen eta herritarren arteko lankidetza sustatzen duten kultura- eta kirol-jarduerak egiteko.

2. artikulua. –Dirulaguntza da Udalak pertsona edo erakunde publiko edo pribatuen alde egindako diruzko edo gauzazko xedapen oro, baldin eta erabilera publikoko edo interes sozialeko jarduerak sustatzea edo bultzatzea badute helburu, hala nola bekak, primak, laguntzak eta laguntza pertsonala, materiala edo ekonomikoa diren gainerako xedapenak.

Printzipio Orokorrak

3. artikulua. –Ordenantza honi dagokion dirulaguntzen kudeaketa ondoko printzipioei jarraikiz gauzatuko da:

1. Publizitatea, gardentasuna, lehia, objektibotasuna, berdintasuna, bereizkeriarik eza eta kontrola.

2. Dirulaguntza ematen duen administrazioak ezarritako helburuak betetzeko eraginkortasuna.

3. Eragimena, baliabide publikoak esleitu eta erabiltzean.

4. artikulua. –Aplikazio-eremua.

Arau hauek aplikatuko zaizkie udalerri honetan kultura- eta kirol-jarduerak egiten dituzten herritarren elkarte eta kolektiboen aldeko funts publikoak doan erabiltzeko guztiei.

5. artikulua. –Helburuak.

Egoera desberdinetarako irtenbide desberdinak, baina beti honako helburu hauetatik abiatuta:

–Erroibarko bizilagunei kirol-jarduera fisikoa egiteko aukerak erraztea.

–Jarduera fisikoa eta kirol-jarduera Erroibarko herritarren osasun-ohituren parte izatea sustatzea.

–Txikitatik kirol-ohituren garapena bultzatzea.

–Gure ibarreko biztanleen parte-hartzea sustatzen duten Erroibarko kirol-klubei eta inguruko beste udalerri batzuetako kirol-klubei laguntzea (Luzaide, Auritz, Orreaga, Aezkoa, Artzibar eta Orotz-Betelu).

–Erroibarko bizilagunei kulturarako sarbidea erraztea.

–Erroibarren kultura eskaintza sustatzea.

–Erroibarko elkarte, klub eta taldeei laguntzea, eta, aldi berean, gure ibarreko biztanleen parte-hartzea sustatzen duten eskualdeko beste udalerrietako elkarteei eta taldeei laguntzea (Luzaide, Auritz, Orreaga, Aezkoa, Artzibar eta Orotz-Betelu).

6. artikulua. –Ordenantza honek bi atal ditu: Kirol arloa eta Kultura arloa.

6.1. Kirol Arloa.

6.1.a. Erroibarko Udalak hitzarmen bat izango du Esteribarko Udalarekin, beren kirol-instalazioetan Erroibarko biztanleei sarbidea emateko, erroldatutako pertsona gisa.

6.1.b. Erroibarko Udalak hitzarmen bat izango du Agoizko Udalarekin, beren kirol-instalazioetan Erroibarko biztanleei sarbidea emateko, erroldatutako pertsona gisa.

6.1.c. Erroibarko Udalak hitzarmenak idatziko ditu gure bailaran kirola sustatzen duten kirol-klubekin.

c.1. Hitzarmen horiek zehaztuko dute Udalaren eta Klubaren arteko lankidetza ekonomikoa edo bestelakoa.

c.2. Bi erakundeen lan-batzorde bat sortuko da, eta, bertan, hitzarmen horien baldintzak eta ezaugarriak zehaztuko dira.

c.3. Hitzarmen horien helburuak hauek izanen dira:

1.–18 urtera arteko ahalik eta haur gehienei jarduera fisikoa eta kirola egiten laguntzea, sexuagatiko, gaitasun fisikoagatiko eta/edo ekonomikoagatiko diskriminaziorik gabe.

2.–Jarduera fisikoa haurraren prestakuntza integralaren elementu bat izan dadin eta ongizatea, osasun-ohiturak, harremanetarako bidea eta partaidetza sor ditzan saiatzea Erroibarko haurren artean.

3.–Jarduera guztietan beharrezkoa den kalitatea une oro bermatzea.

4.–Kirola egiten has daitezen sustatzea, haurraren garapen biologikoa errespetatuz eta eskaintza adinaren eta garapenaren arabera bideratuz.

5.–Kirol-, etika-, hezkuntza- eta higiene-ohiturak sortzea eta garatzea, etorkizunean autonomiaz gara daitezen, pertsonaren ongizate fisikoari, mentalari eta sozialari lagunduz.

6.1.d Erroibarko Udalak dirulaguntza deialdia egingo du urtero, Erroibarko biztanleen kirol jarduera sustatzeko.

d.1. Deialdi honek dagokion aurrekontu-partidan esleitutako funtsak izango ditu, eta horien zenbatekoa aurrekontu-ekitaldi bakoitzean zehaztuko da.

d.2. Deialdiaren oinarriak I Eranskinean zehaztuta daude.

6.2. Kultura Arloa.

Erroibarko Udalak dirulaguntza deialdia egingo du urtero, Erroibarko biztanleen kultura jarduerak eta eskaintza sustatzeko.

6.2.a Hiru hauek diruz lagunduko dira:

a.1. Udalaren intereseko proiektuak.

a.2. Kultura izaerako ikastaroak.

a.3. Kultura izaerako ekitaldiak.

6.2.b Deialdi honek dagokion aurrekontu-partidan esleitutako funtsak izango ditu, eta horien zenbatekoa aurrekontu-ekitaldi bakoitzean zehaztuko da.

6.2.c. Deialdiaren oinarriak 2. Eranskinean zehaztuta daude.

7. artikulua. –Urteko dirulaguntzen deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko eta izapidetzeko epeak.

7.1. Kirol jarduerak.

Jarduerak gauzatzeko epea urriaren 1etik hurrengo urteko irailaren 30era artekoa da:

  • Ikasturte berriko proiektua aurkezteko epea: irailaren 30a.
  • Bukatutako ikasturtearen memoria aurkezteko epea urriaren 30a.

–500 euro baino gutxiagoko proiektuek prozedura berezia izanen dute.

Dagokion likidazioaren aurrerakina eskatu ahal izango da eskabide bidez eta justifikazio-memoria erantsita, jarduera gauzatu ondoren.

7.2. Kultura jarduerak.

Jarduerak urte bereko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean gauzatuko dira.

  • Ikasturte berriko proiektua aurkezteko epea: abenduaren 31.
  • Bukatutako ikasturtearen memoria aurkezteko epea: urtarrilaren 31.

–500 euro baino gutxiagoko proiektuek prozedura berezia izanen dute.

Dagokion likidazioaren aurrerakina eskatu ahal izango da eskabide bidez eta justifikazio-memoria erantsita, jarduera gauzatu ondoren.

8. artikulua. Onuradunen betebeharrak.

Onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

–Dirulaguntzaren xede den helburua, proiektua edo jarduera gauzatzea edo dirulaguntzaren oinarria den jokabidea hartzea.

–Dirulaguntza ematen duen organoari edo entitate laguntzaileari frogatzea betekizunak eta baldintzak bete dituela eta dirulaguntza emateko arrazoi izan den jarduera egin duela edo helburua bete duela.

–Organo emaileak edo entitate laguntzaileak egin beharreko egiaztapenak onartzea, eta Estatuko edo Europar Batasuneko kontrol organo eskudunek egin beharreko egiaztapenak eta finantza-kontrolak ere bai, eta halako jarduketak egiteko eskatzen dizkioten informazio guztia ematea.

–Helburu berbera duten beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, horren berri ematea organo emaileari edo entitate laguntzaileari. Jakinarazpen hori jakin bezain laster egin beharko da, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu aurretik.

–Udalarekiko zerga betebeharrak beterik izatea dirulaguntza emateko ebazpen proposamena ematen denean.

–Jasotako funtsen aplikazioaren egiaztagiriak, agiri elektronikoak barne direla, gordetzea, egiaztapen eta kontroletan erabili ahal izan daitezen.

–Dirulaguntzak arautzen dituen azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35 artikuluan azaltzen diren kasuetan, jasotako fondoak itzultzea.

Erroibarko Udalak emandako dirulaguntzek baldintza inplizitu bat izango dute onuradunarentzat: diruz lagundutako jardueraren dokumentazio eta propaganda idatzi guztietan, jarduera Erroibarko Udalak diruz lagundua dela adierazi beharko da, eta udalaren logotipoa erantsiko da, horretarako ematen zaizkion eredu tipografikoak erabilita.

–Dirulaguntzaren xedearekin edo justifikazioarekin zerikusia duten erakunde laguntzaileek, onuradunek eta hirugarrenek kontrol organoei dagozkien kontrol eginkizunak erraztu beharko dizkiete, baita eskumeneko kontrol organoek egiaztatzeko eta finantzak kontrolatzeko egiten ahal duten beste edozein ere, eta, bereziki, sarbide librea erraztuko dute lokaletara sartzeko eta kontrolaren eta jarraipenaren xedea den dokumentazioa aztertzeko.

–Kirol eta kultura jardueretarako dirulaguntza eskaera bat aurkezteak ordenantza hau eta dirulaguntza ematea arautzen duten oinarriak ezagutzea eta onartzea dakar.

–Ordenantza honetan jasotako betebeharrak eta zehaztapenak betetzen ez badira, dirulaguntza itzuli egin beharko da eta hori dirulaguntza ematen duen organoak aginduko du, aldez aurretik espedientea izapidetuta. Espediente horretan, zentro kudeatzailearen proposamen arrazoituarekin batera, bidezko txostenak eta frogak aurkeztuko dira, eta, hala badagokio, onuradunaren alegazioak. Espedientea hiru hilabeteko epean ebatzi beharko da.

Justifikazioa eta kobratzea

9. artikulua. Esparru konbentzionala.

Dirulaguntza hitzarmen baten esparruan ematen denean, haren klausulek xedatzen dutena hartuko da kontuan justifikazioari eta ordainketari dagokienez.

Beste edozein kasutan, arau erregulatzaile hauetan aurreikusitako prozedura aplikatuko da, eta hori ere hitzarmenen osagarri izango da.

10. artikulua. Esparru ez konbentzionala.

Ordenantza honetako aginduei jarraikiz emandako dirulaguntza jasotzeko, dokumentazio hau aurkeztu beharko zaio udalari:

a) Egindako jardueraren memoria xehea.

b) Entitateko buruak edo behar bezala egiaztatutako ordezkaritza duenak izenpetutako instantzia, alkateari zuzendua, dirulaguntzaren ordainketa eskatzeko. Bertan zehaztuko da transferentzia egiteko erabiliko den kontu korrontearen zenbakia.

c) Onuradunaren zinpeko aitorpena, egiaztagiri gisa aurkezten diren fakturak diruz lagundutako jarduerari aplikatu zaizkiola egiaztatzen duena.

d) Diruz lagun daitekeen jardueraren zenbateko osoaren fakturak. Hala ere, salbuespen gisa, deialdian ezarri ahal izango da fakturak emandako dirulaguntzaren zenbatekoari buruzkoak izatea.

Dena den, fakturek baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak izatea.

–Emailearen NAN edo IFZ eta haren izena edo sozietate izena aipatzea.

–Fakturaren zenbakia eta jaulkipen eguna: egun hori jarduera garatu den aldikoa izango da. Dirulaguntza eman den urtekoa izatea, edo, bestela, aurreko urteko laugarren hiruhilekokoa. Jarduera puntuala bada, jarduera horri dagokion data.

–Jardueraren deskribapena.

e) Jarduerak sortutako gastuen zerrenda eta inprimatutako dokumentazioa.

f) Beste erakunde publiko zein pribatuetatik jasotako dirulaguntzen zerrenda.

11. artikulua. 10. artikuluan aipatzen diren egiaztagiriak dirulaguntza ordaintzeko eskaera formalizatzen den unean aurkeztuko dira. Dagokion Batzordeak espedientea aztertu eta, dagokion arloko zerbitzu teknikoek txostena eman ondoren, hala badagokio, onartzea eta ordaintzea proposatuko dio Osoko Bilkurari. Osoko Bilkurak txostena ebatzi eta ordainketa onartuko du.

12. artikulua. Ordenantza honetan aurreikusi ez den orori dagokionez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Erregelamenduan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Salbuespen gisa, 2022-2023 ikasturterako aurkezpen-epeak 2023ko urtarrilaren 31ra artekoak izango dira.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indargabetuta geratzen da indarrean dagoen udal ordenantza.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko egunean.

1. ERANSKINA

Urteko dirulaguntza deialdia-Kirola

Helburua.

Erroibarko bizilagunen kirol-jarduera sustatzea.

Diruz lagun daitezkeenak.

a) Kirol izaerako ikastaroak.

–Erroibarren urriaren 1etik hurrengo urteko irailaren 30era garatzen diren kirol izaerako ikastaroak.

–Eskualde mailan (Luzaide, Auritz, Orreaga, Aezkoa, Artzibar eta Orotz-Betelu) urriaren 1etik hurrengo urteko irailaren 30era garatzen diren kirol izaerako ikastaroak.

b) Kirol Ekitaldiak.

–Erroibarren urriaren 1etik hurrengo urteko irailaren 30era garatzen diren kirol ekitaldiak.

–Eskualde mailan (Luzaide, Auritz, Orreaga, Aezkoa, Artzibar eta Orotz-Betelu) urriaren 1etik hurrengo urteko irailaren 30era garatzen diren kirol ekitaldiak.

ESKATZAILEAK: Diruz lagundu daitekeen helburu gisa deskribatutako jarduerak antolatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak (norbanakoak, elkarteak, enpresak, kontzejuak)

Aurkeztu beharreko agiriak.

1. Egiaztagiriak.

–NAN/IFK.

–Erroibarko Udalarekiko ordainketak egunean izatearen ziurtagiria, hala badagokio.

–Ogasunarekiko ordainketak egunean izatearen ziurtagiria, hala badagokio.

–Gizarte Segurantzarekiko ordainketetan egunean dagoela adierazten duen ziurtagiria, hala badagokio.

–Nafarroako Gobernuko elkarteen erregistroan izena eman izanaren ziurtagiria, hala badagokio.

2. Eskabide orokorra-Eredu arrunta.

3. Jardueraren deskribapena jasotzen duen dokumentua, Udalak emango duen ereduaren arabera betea. Honako informazioa jasoko du:

–Jarduera edo jardueren deskribapena.

–Nori zuzenduta dagoen.

–Jarduerak garatzeko aurreikusitako egutegia.

–Non egingo den: herria edo herriak.

–Diruz lagundu ahal diren gastuen aurrekontua: hizlarien lansariak, lokalak alokatzea, publizitatea eta difusioa, jarduera garatzeko beharrezko ekipamendua eta azpiegiturak.

–Banku-kontu zenbakia.

4. Justifikazio-agiria-memoria deskriptiboa eta ekonomikoa. Informazio hau jasoko du:

–Egindako jardueren memoria deskriptiboa.

  • Parte-hartzaile kopurua (hala badagokio).
  • Parte-hartzaile kopurua, sexuaren arabera (hala badagokio).
  • Parte-hartzaile kopurua, adinaren arabera banatua: 30 urte baino gutxiago; 60 urte baino gehiago (hala badagokio).
  • Parte-hartzaileen balorazio inkestak (hala badagokio).

–Memoria ekonomikoa.

  • Faktura originalak + ordainketa egiaztatzen duten agiriak.
  • Beste dirulaguntza batzuk jaso izanaren zinpeko aitorpena.
  • Egindako hedapen- eta publizitate-materialaren dokumentazioa (Erroibarko Udalaren logoa barne, dokumentazio-dosierrarekin batera emango dena).
  • Izen-emateengatik jasotako diru-sarrerei buruzko informazioa (hala badagokio).

Proiektuen baremazioa.

a) Kirol izaerako ikastaroen proiektuen baremazioa.

Ebazteko era:

–Udal proiektuek eskualdeko proiektuekiko lehentasuna izanen dute.

–Eskualdeko proiektuak ondoren ebatziko dira, aurrekontuko mugak baldintzatuta.

Balizko dirulaguntza, proiektuaren puntuazioaren arabera

UDALARENAK

AUÑAMENDI ESKUALDEA

Gehieneko puntuazioa 75-100 puntu

Lagungarria den gastuaren %70

Lagungarria den gastuaren %30

Puntuazio ertaina 61-75 puntu

Lagungarria den gastuaren %65

Lagungarria den gastuaren %25

Gutxieneko puntuazioa 60 puntu

Lagungarria den gastuaren %60

Lagungarria den gastuaren %20

b) Proiektuen baremazioa: kirol ekitaldiak.

Ebazteko era:

–Udal proiektuek eskualdeko proiektuekiko lehentasuna izanen dute.

–Eskualdeko proiektuak ondoren ebatziko dira, aurrekontuko mugak baldintzatuta.

Balizko dirulaguntza, proiektuaren puntuazioaren arabera

UDALARENAK

AUÑAMENDI ESKUALDEA

Gehieneko puntuazioa 75-100 puntu

Lagungarria den gastuaren %70

Lagungarria den gastuaren %30

Puntuazio ertaina 61-75 puntu

Lagungarria den gastuaren %65

Lagungarria den gastuaren %25

Gutxieneko puntuazioa 60 puntu

Lagungarria den gastuaren %60

Lagungarria den gastuaren %20

2000,00 euro-tik gorako aurrekontua duten kirol ekitaldietarako aurkeztutako proiektuak 2000,00 euro-ko aurrekontuko proiektutzat hartuko dira barematzean.

Proiektuen puntuazioa (taula bera ikastaro zein ekitaldietarako)

Proiektua: 50 puntu.

Eskatzaileak (pertsona fisikoa edo juridikoa) helbide soziala ibarrean izatea: 5 puntu.

Proiektua euskaraz idatzia izatea (edo ele bietan gaztelania/euskara): 5 puntu.

Proiektua idaztean hizkuntza inklusiboa erabiltzea: 5 puntu.

Proiektuak emakumeen parte hartzea sustatzea: 5 puntu.

Proiektuak 18 eta 30 urte bitarteko gazteen parte-hartzea sustatzea: 5 puntu.

Proiektuak zahartze aktiboa sustatzea: 5 puntu.

Proiektuak euskarazko jarduerak eskaintzea: 5 puntu.

Memorian balorazio inkestak gehitzea: 5 puntu.

Memorian parte-hartze datuak gehitzea: 5 puntu.

Memorian parte-hartze datuak, adinaren eta sexuaren arabera bereiziak, gehitzea: 5 puntu.

2. ERANSKINA

Urteko dirulaguntza deialdia-Kultura

Helburua.

Erroibarko kultura eskaintza sustatzea.

Diruz lagun daitezkeenak.

a) Udalaren kultura intereseko proiektuak.

–Udalarentzat interesgarriak diren kulturaren arloko proiektuak diruz lagundu daitezkeen gastuen % 100eraino finantzatuko dira, betiere aurrekontu-partidak horretarako aukera ematen badu.

–Horrelako proiektuek udalaren babesa jasoko dute, ez bakarrik dirulaguntza baten bidez, baizik eta udalaren proiektu propio gisa hartu ahal izango dira erakunde eskatzailearen eta udalaren arteko lankidetza-hitzarmen baten bidez, eta proiektua garatzeko erabilgarri dauden udal-baliabideak eskaini ahal izango dira.

–Udalaren weba.

  • Proiektuaren informazio-liburuxkak egitea eta/edo banatzea eta zabaltzea.
  • Proiektuan proposatutako ekintzak mantentzea eta horien jarraipena egitea.
  • Proiektuaren berri emateko ekintza.

b) Kultura ekitaldiak.

–Erroibarren urtarrilaren 1etik urte bereko abenduaren 31ra garatzen diren kultura ekitaldiak.

–Eskualde mailan (Luzaide, Auritz, Orreaga, Aezkoa, Artzibar eta Orotz-Betelu) urtarrilaren 1etik urte bereko abenduaren 31ra garatzen diren kultura ekitaldiak.

c) Kultura izaerako ikastaroak.

–Erroibarren urtarrilaren 1etik urte bereko abenduaren 31ra garatzen diren kultura izaerako ikastaroak.

–Eskualde mailan (Luzaide, Auritz, Orreaga, Aezkoa, Artzibar eta Orotz-Betelu) urtarrilaren 1etik urte bereko abenduaren 31ra garatzen diren kultura ikastaroak.

–Kultura ekitaldiak eta kultura izaerako ikastaroak, Aurizko Kultur Etxean garatuak. Erroibarren lokal egokirik ez izateagatik Kultur Etxean egin behar diren ekitaldi eta ikastaro guztiak udalerrian garatutako kultura-ekitaldien edo -ikastaroen izaera bera izango dute.

d) Eskatzaileak: Diruz lagundu daitekeen helburu gisa deskribatutako jarduerak antolatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak (norbanakoak, elkarteak, enpresak, kontzejuak).

Aurkeztu beharreko agiriak.

1. Egiaztagiriak.

–NAN/IFK.

–Erroibarko udalarekiko ordainketak egunean izatearen ziurtagiria, hala badagokio.

–Ogasunarekiko ordainketak egunean izatearen ziurtagiria, hala badagokio.

–Gizarte Segurantzarekiko ordainketetan egunean dagoela adierazten duen ziurtagiria, hala badagokio.

–Nafarroako Gobernuko elkarteen erregistroan izena eman izanaren ziurtagiria, hala badagokio.

2. Eskabide orokorra-eredu arrunta.

3. Jardueraren deskribapena jasotzen duen agiria, Udalak emango duen ereduaren araberakoa. Honako informazioa jasoko du:

–Jarduera edo jardueren deskribapena.

–Nori zuzenduta dagoen.

–Jarduerak garatzeko aurreikusitako egutegia.

–Garatuko den herria edo herriak.

–Diruz lagundu ahal diren gastuen aurrekontua: hizlarien lansariak, lokalak alokatzea, publizitatea eta difusioa, jarduera garatzeko beharrezko ekipamendua eta azpiegiturak.

–Banku-kontu zenbakia.

4. Justifikazio agiria-memoria deskriptiboa eta ekonomikoa. Honako informazioa jasoko du:

a) Egindako jardueren memoria deskriptiboa.

–Parte-hartzaile kopurua (hala badagokio).

–Parte-hartzaile kopurua, sexuaren arabera (hala badagokio).

–Parte-hartzaile kopurua, adinaren arabera banatua: 30 urte baino gutxiago; 60 urte baino gehiago (hala badagokio).

–Parte-hartzaileen balorazio inkestak (hala badagokio).

b) Memoria ekonomikoa.

–Faktura originalak + ordainketa egiaztatzen duten agiriak.

–Beste dirulaguntza batzuk jaso izanaren zinpeko aitorpena.

–Egindako hedapen- eta publizitate-materialaren dokumentazioa (Erroibarko Udalaren logoa barne, dokumentazio-dosierrarekin batera emango dena).

–Izen-emateengatik jasotako diru-sarrerei buruzko informazioa (hala badagokio).

Proiektuen baremazioa.

a) Udalarentzat Interesgarriak diren Kultura Arloko proiektuen baremazioa.

Udalarentzat interesgarriak diren kulturaren arloko proiektuak diruz lagundu daitezkeen gastuen % 100eraino finantzatuko dira, betiere aurrekontu-partidak horretarako aukera ematen badu.

Udalarentzat interesgarria izan daitekeen proiektu bat deialdi honetan aurreikusitako epetik kanpo aurkezten bada, ezohiko izapideak egiteko aukera emanen da, betiere aurrekontu-partida erabilgarri badago.

b) Proiektuen baremazioa: Kultura Izaerako Ikastaroak.

Ebazteko era:

  • Udal proiektuek eskualdeko proiektuekiko lehentasuna izanen dute.
  • Eskualdeko proiektuak ondoren ebatziko dira, aurrekontuko mugak baldintzatuta.

Balizko dirulaguntza, proiektuaren puntuazioaren arabera

UDALARENAK

AUÑAMENDI ESKUALDEA

Gehieneko puntuazioa 75-100 puntu

Lagungarria den gastuaren %70

Lagungarria den gastuaren %30

Puntuazio ertaina 61-75 puntu

Lagungarria den gastuaren %65

Lagungarria den gastuaren %25

Gutxieneko puntuazioa 60 puntu

Lagungarria den gastuaren %60

Lagungarria den gastuaren %20

c) Proiektuen baremazioa: Kultura Ekitaldiak.

Ebazteko era:

  • Udal proiektuek eskualdeko proiektuekiko lehentasuna izanen dute.
  • Eskualdeko proiektuak ondoren ebatziko dira, aurrekontuko mugak baldintzatuta.

Balizko dirulaguntza, proiektuaren puntuazioaren arabera

UDALARENAK

AUÑAMENDI ESKUALDEA

Gehieneko puntuazioa 75-100 puntu

Lagungarria den gastuaren %70

Lagungarria den gastuaren %30

Puntuazio ertaina 61-75 puntu

Lagungarria den gastuaren %65

Lagungarria den gastuaren %25

Gutxieneko puntuazioa 60 puntu

Lagungarria den gastuaren %60

Lagungarria den gastuaren %20

2000,00 euro-tik gorako aurrekontua duten Kultura Ekitaldietarako aurkeztutako proiektuak 2000,00 euro-ko aurrekontuko proiektutzat hartuko dira barematzean.

Proiektuen Puntuazioa (taula bera ikastaro zein ekitaldietarako)

Proiektua: 45 puntu.

Eskatzaileak (pertsona fisikoa edo juridikoa) helbide soziala ibarrean izatea: 5 puntu.

Proiektua euskaraz idatzia izatea (edo ele bietan gaztelania/euskara): 5 puntu.

Proiektuaren idazketan hizkuntza inklusiboa erabiltzea: 5 puntu.

Proiektuak emakumeen parte hartzea sustatzea: 5 puntu.

Proiektuak 18 eta 30 urte bitarteko gazteen partehartzea sustatzea: 5 puntu.

Proiektuak desgaitasun egoeran dauden pertsonen partehartzea sustatzea: 5 puntu.

Proiektuak zahartze aktiboa sustatzea: 5 puntu.

Proiektuak euskarazko jarduerak eskaintzea: 5 puntu.

Memorian balorazio inkestak gehitzea: 5 puntu.

Memorian parte-hartze datuak gehitzea: 5 puntu.

Memorian parte-hartze datuak, adinaren eta sexuaren arabera bereiziak, gehitzea: 5 puntu.

Iragarkiaren kodea: L2217476