13. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1257E/2022 EBAZPENA, abenduaren 5ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Muruzabalgo Udal Planaren aldaketaren gaineko ingurumen txosten estrategikoa egiten duena. Muruzabalgo Udala da sustatzailea.

Udalak 2022ko irailaren 27an onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean jarri zen, dagokion epean, iragarkia argitaratu baitzen 2022ko 203. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 13koan.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoaren arabera, aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar du.

Aldaketaren helburua da arautzea nola ezarri behar diren energia berriztagarrien instalazioak –hala eolikoak nola fotovoltaikoak– lurzoru urbanizaezinean, herriaren landa-izaera babeste aldera. Aldaketa justifikaturik dago, aintzat harturik bai udalak hirigintza arloan duen eskumena, bai 3. LAPak Izarbeibarko azpieremurako ekarri dituen determinazioak, zeinek helburu baitute eremu horretako bereizgarri den paisaia eta eremua bera mantendu eta zaintzea, Iruñerriko hegoalderako luzapena baita.

Aldaketaren aplikazio-eremua lurzoru urbanizaezin guztiak dira, eta, horrenbestez, proposamenak erabilera debekatu gisa arautzen du instalazio fotovoltaikoak eta haize-parkeak ezartzea ingurumenaren, paisaiaren eta kulturaren aldetik balioa duten lurzoruetan, natura aldetik ustiatzekoetan ustiapen naturaletan eta arriskukoetan.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela.

Adierazitakoari jarraikiz, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak baliatuta: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egiten da Muruzabalgo Udal Planaren aldaketaren gainean, Muruzabalgo Udalak sustaturik, ingurumen ukipenik eragiten ez duela iritzita.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Muruzabalgo Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko abenduaren 5ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2216745