13. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 243. eta 1271. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko abenduaren 29ko 2022-1744 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, 1. poligonoko 243. eta 1271. lurzatietan, Olatz Txipia kalean, 26. zenbakian, aipatu lurzatien hirigintzako egoera eguneratzeko. Sustatzailea da Laboratorios CINFA SA. Jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Agiri hori interesdunen eskura egonen da epe horretan Udal honen egoitza elektronikoan (https://huarte.sedelectronica.es/info.0).

Uharten, 2023ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2300411