131. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 16a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK. Epatze deia ebazpen honen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan interesdun direnei: Hezkuntza Departamentuko Hautaketa eta Irakasle Lanpostuak Hornitzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 30eko 50/2020 Ebazpena, Hautaketa eta Irakasle Lanpostuak Hornitzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 14ko 58/2020 Ebazpenak zuzendua.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

25E/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 2koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita “Arte eszenikoen eta ikus-entzunezkoen elkarte profesionalentzako dirulaguntzen deialdia 2020rako”. DDBN identifikazioa: 508621.

27E/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 2koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, aldatzen duena uztailaren 5eko 39E/2019 Foru Agindua, zeinaren bidez oinarri arautzaile batzuk arautzen baitira Nafarroako kirol klubei eta kirol klub filialei dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko, 2020ko irailaren 1etik 2020ko abuztuaren 31ra bitarte egiten diren Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko liga ofizial ez-profesionaletan parte hartzen duten taldeengatik.

38E/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 11koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, “Generazinema Jaialdiak 2020” izeneko dirulaguntzaren deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 510245.

170/2020 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, deialdi publikoa onesten da diru baliabideak esleitzeko Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan profesionalak kontratatzeko, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei arreta emateko 2020-2021 ikasturtean. DDBN identifikazioa: 508691.

1.7. BESTELAKOAK

26/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 1ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, behin-behineko onespena ematen diona proiektu honi: “N-121-A errepidea, Iruña-Behobia, 2+1 motako bide bihurtzea, 5+500 KPtik (Ezkabako tunelen biribilgunea) 10+500 KPra bitartean (Olabeko zeharbidea)”.

1301/2020 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara Sindicato Médicok jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (0000098/2020 prozedura arrunta).

345/2020 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita, hilabeteko epean, “Ekintza Plana, Nafarroako Foru Komunitateko errepide-sareko zarataren aurka, III. fasea”.

375/2020 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, “Oinezkoentzako pasabidea PA-30 errepidearen gainetik, Iruña eta Orkoien artean, Nafarroan” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko dei egiten duena.

100/2020 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Enerizko udal-mugartean goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

68E/2020 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Biodibertsitatearen Zerbitzuaren zuzendariak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen diona proiektu honi: Garesko transformazio zentrorako hargunerako 13,2 kV-eko aireko eta lurpeko linea elektrikoa egiteko proiektua, Garesko udal-mugartean. Sustatzailea Agropecuaria Leima SLU da.

JENDAURREKO INFORMAZIOA, nodoko solaskide bakarra (Orkoien 220 kV) izendatzeari buruzkoa.

JENDAURREKO INFORMAZIOA nodoko solaskide bakarra (Cordovilla 220 kV) izendatzeari buruzkoa.

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Lekunberrin eta Larraunen goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko administrazio baimenari, proiektuaren onespenari eta zehazki haren onura publikoa deklaratzeari buruzkoa. Espedientea: SAT11087.

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Eulaten eta Aranaratxen goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko administrazio baimenari buruzkoa, proiektuaren onespenari buruzkoa eta zehazki haren onura publikoa deklaratzeari buruzkoa. Espedientea: SAT11080.

JENDAURREAN JARTZEA. Oharra, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiarena, jendaurrean jartzen duena Itzagaondoko, Urrotz-Hiriko, Longidako eta Agoizko udal- mugarteetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berritzeko eta haien inbentarioa egiteko proposamena.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratuaren aldaketa funtsezkoa eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren aurretiazko fasea. Sustatzailea GAM Ganadera, SLU da.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berraztertzeko espedientea, Acciona Energia SAUk sustatua.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berrikusteko espedientea, Obanos ENSak sustatua (283 NA zenbakia).

JENDAURREAN JARTZEA. Ingurumen baimen integratua berrikusteko espedientea, Timac Agro España SAk sustatua.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Plan ekonomiko-finantzarioa, egonkortasun araua betetzeko. Onespena

BARAÑAIN

Aldaketa 2020rako ordenantza fiskaletan eta zerga-tasetan.
Behin betiko onespena

BURLATA

Laburpena, nazioarteko lankidetza-senidetzeetarako Burlatako Udalaren 2020ko laguntzen deialdi publikoarena

LEOTZ

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

MENDABIA

2020ko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

OBANOS

2020ko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

OLORITZ

Etxeko Laguntza Zerbitzuaren prezio publikoak

OROTZ-BETELU

Ordenantza, Orotz-Beteluko Udalaren herri-lurretako produktu naturalen aprobetxamendua arautzen duena. Hasierako onespena

Aldaketa, Zalduko josteta eremuaren erabilera arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

IRUÑA

Aldaketa, 2020ko lan egutegian eta egun baliogabeetan

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

AYEGUI

Notificación sobre vehículos abandonados

FUSTIÑANA

Baja de oficio en el Padrón Municipal de Habitantes

HUARTE

Período de pago voluntario de la Contribución Urbana y Rústica, primer semestre de 2020

TUDELA

Anuncio de subasta de bienes inmuebles

UTERGA

Período de pago voluntario de la Contribución Territorial 2020