131. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa 2020rako ordenantza fiskaletan eta zerga-tasetan.
Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2019ko abenduaren 19an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Barañaingo Udalaren ordenantza fiskal eta zerga-tasen aldaketa 2020rako.

Erabakia 2020ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 20an, eta Barañaingo Udalaren iragarki-taulan. Jendaurreko epean, alegazio bat aurkeztu zen, eta, hori dela eta, 2020ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–M. M. C. G.-k aurkezturiko alegazioa ezestea, ez baita zuzenbidearen araberakoa tasak arautzen dituen ordenantza eskatu bezala aldatzea, adierazitako salbuespenak onar ditzan; izan ere, Toki Ogasunei buruzko Foru Legean ez da halako salbuespenik jasotzen.

Bigarrena.–Behin betiko onestea ordenantzen eta zerga-tasen aldaketa 2019ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran hasiera batez onetsi bezalaxe, ezer aldatu gabe.

Hirugarrena.–Behin betiko testua (eranskinean) Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, ondorio juridikoak izan ditzan.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2020ko maiatzaren 28an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

I. ERANSKINA

1.–Aldaketak ordenantza fiskalen testuan.

Honako aldaketak hauek egiteko proposatzen da 2020rako ordenantza fiskalen testuan:

1.1.–17. ordenantza. Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.

–Tarifen eranskinean, “Abonamenduak” atalean.

Ondokoaren ordez:

Kiroldegiko abonamendua: euro/hilabete. (muskulazioa, squasha, sauna, kardiobaskularra).

Ondokoa behar du:

Kiroldegiko fitness eremuko abonamendua: euro/hilabete. (muskulazioa, squasha, sauna, kardiobaskularra).

1.2.–21. Ordenantza fiskala. Barañaingo Udalaren kultur areto eta kultur guneak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.

–6. artikuluaren 9.III apartatuan.

Ondokoaren ordez:

III.–Instalazioak erabiltzeko eskaerak hamar egun lehenagotik bederen aurkeztu beharko dira, Udalaren Herritarrarendako Harrera Bulegoan (HHB).

Presako kasuak: pertsonek nahiz entitateek Kultur Etxeko lokalak erabili behar izan eta, arrazoi bereziengatik edo halako presa izateagatik, erregelamenduzko tramiteari segitu ez bazaio, beren eskabidea idatziz aurkeztuko dute Kultur Etxean, gutxienez egun bat lehenago. Eskabide horretan aretoa zertarako nahi duten azalduko dute, baita presaren arrazoia ere.

Ondokoa behar du:

III.–Instalazioak erabiltzeko eskaerak hamabost egun lehenagotik bederen aurkeztu beharko dira, Udalaren Herritarrarendako Harrera Bulegoan (HHB). Eskabidean aditzera eman behar dira eskatutako aretoan eginen den jardueraren izaera eta eduki zehatzak, eta kartelaren zirriborroa erantsi beharko da, baldin publizitatea badauka. Eskatzaileak betiere errespetatuko du lagatako gunearen erabilera, eta ez die inola ere utziko hirugarren batzuei eskatutako gunea erabiltzen, ez osorik, ez zati batean.

Presako kasuak: pertsonek nahiz entitateek Kultur Etxeko lokalak erabili behar izan eta, arrazoi bereziengatik edo halako presa izateagatik, erregelamenduzko tramiteari segitu ez bazaio, beren eskabidea idatziz aurkeztuko dute Kultur Etxean, gutxienez hiru egun lehenago. Eskabide horretan aretoa zertarako nahi duten azalduko dute, baita presaren arrazoia ere.

–Tarifen eranskinean, 1.1 puntuan.

Ondokoaren ordez:

1.1.–Kultur Etxeko ekitaldi aretoa edo erakusketa aretoa.

Ondokoa behar du:

1.1.–Kultur Etxeko erakusketa aretoa.

–Tarifen eranskinean, 4.1 puntuan.

Ondokoaren ordez:

4.1.–Eskatzaileak Barañaingo bizilagunak badira, ekitaldi aretoaren edo erakusketa aretoaren zerbitzuak eskatzen dituztenean honako prezio hauek ordaindu beharko dira:

Ondokoa behar du:

4.1.–Eskatzaileak Barañaingo bizilagunak badira, erakusketa aretoaren zerbitzuak eskatzen dituztenean honako prezio hauek ordaindu beharko dira:

1.3.–22. ordenantza. Udal elementuak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskala.

–Kendu egiten da 19. artikulua, kudeaketa arauei buruzko atalean.

Tarifen eranskinean, II. epigrafean (“Materialak”).

Ondokoaren ordez:

II. epigrafea.–Materialak

II.1.–Fokuak: oin eta egun bakoitzeko + hausturen ordainketa, halakorik bada.

II.2.–Zeramika labea:

–5 ordu baino gutxiagoko labealdiak

–5etik 10 ordu bitarteko labealdiak

Zeramika labea Kultur Etxean egiten diren gauzak egosteko baizik ez da erabiltzen ahalko

II.3.–Beirateak: zenbatekoa (1etik 30 egunera bitarte) + hausturen ordainketa, halakorik bada.

II.4.–Aulkiak: aulki eta egun bakoitzeko

II.5.–Taulak, taula eta egun bakoitzeko

II.6.–Mahaiak, mahai eta egun bakoitzeko

II.7.–Stand modularra (7,5 m²/egun)

II.8.–Stand modularra, izkina (7,5 m²/ egun)

Ondokoa behar du:

II. epigrafea.–Materialak

II.1.–Zeramika labea:

–5 ordu baino gutxiagoko labealdiak

–5 ordutik 10era bitarteko labealdiak

Zeramika labea Kultur Etxean egiten diren gauzak egosteko baizik ez da erabiltzen ahalko

II.2.–Beirateak: zenbatekoa (1etik 30 egunera bitarte) + hausturen ordainketa, halakorik bada.

II.3.–Aulkiak: aulki eta egun bakoitzeko

II.4.–Taulak, taula eta egun bakoitzeko

II.5.–Mahaiak, mahai eta egun bakoitzeko

II.6.–Stand modularra (7,5 m²/egun)

II.7.–Stand modularra, izkina (7,5 m²/egun)

II.8.–Megafonia ekipamendua (euro/egun)

2.– Aldaketak ordenantza fiskaletako tarifetan.

Tarifen aldaketa bakarra 26. ordenantzan proposatzen da: “Udaleko Gizarte Ongizate Alorrak hirugarren adinekoendako antolatzen dituen ikastaro edo jarduera soziokulturaletarako sarrera, izen emate edo matrikula”.

2019. TARIFA

2020. TARIFA

ERROLDATUAK

ERROLDATU GAB.

ERROLDATUAK

ERROLDATU GAB.

ERROLDATUAK

ERROLDATU GAB.

–Ikastaro eta lantegiak (euro/ikastaro)

27,50

60,00

27,50

61,00

%0,00

%1,67

–Mendekotasuna prebenitzeko eta horren arretarako tailerra (astean hiru egun)

30,00

60,00

30,00

61,00

%0,00

%1,67

3.–Aldaketak hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasetan.

2020rako proposatzen den karga-tasa urtean %0,297 da.

4.–Ez dago aldaketarik gainerako ordenantza eta karga-tasetan.

Iragarkiaren kodea: L2005329