131. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2020ko ekainaren 3an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2020ko aurrekontu orokorrean 1/2020 aldaketa egiteko espedientea. Kreditu-gehigarria da, kableen lurperatze obrarako Artariainen.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluaren arabera, aurrekontuetarako tramite eta baldintza berak bete beharko dira espediente hau tramitatzean eta onestean, informazioari, erreklamazioei eta publizitateari dagokienez. Hortaz, espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratu eta biharamunetik hasita, herritar edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten; hori guztia, foru lege beraren 202. artikuluan (aipatu 216.3 artikuluak hara igorrita) xedatzen denari jarraikiz.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoren; nolanahi ere, behin betiko argitaratu beharko da.

Iratxetan (Leotz), 2020ko ekainaren 8an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2005722