131. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

Aldaketa, Zalduko josteta eremuaren erabilera arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Orotz-Beteluko Udalak, 2020ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zalduko josteta eremuaren erabilera arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orotz-Betelun, 2020ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Javier Larrea Reta.

Iragarkiaren kodea: L2005580