131. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

345/2020 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita, hilabeteko epean, “Ekintza Plana, Nafarroako Foru Komunitateko errepide-sareko zarataren aurka, III. fasea”.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2002ko ekainaren 25eko 2002/49/EE Zuzentarauaren 7.2 artikuluak (Inguruneko zarataren ebaluazioari eta kudeaketari buruzkoa), hauxe ezartzen du: “Europar Batasuneko estatuek neurriak hartuko dituzte bermatzeko ezen, beranduenez 2012ko ekainaren 30ean, eta data horren ondoren bost urtean behin, agintaritza eskudunek prestatuko dituztela, eta hala badagokio onetsiko, zaraten mapa estrategikoak. Mapa hauek aurreko urteko egoeraren gainean eginen dira, eta lurraldeko hiri-aglomerazio, bide eta trenbide ardatz handi guztiak hartuko dituzte aintzat”.

Horregatik, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren martxoaren 2ko 151/2020 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi dira “Nafarroako Foru Komunitateko bide ardatz handietako zaraten mapa estrategikoak (3. fasea)”.

Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legearen 22. artikuluak hauxe ezartzen du: “Kutsadura akustikoari buruzko ekintza planak prestatu eta onetsi behar dira, gutxienez hilabeteko epean jendaurrean egoteko tramitea pasatu eta gero. Plan horiek zarataren mapen lurralde-eremuak hartuko dituzte kontuan”.

Lege horren 10.2 artikuluak beste hau ezartzen du: “Zaraten mapak onesteko eskumena duen administrazioak neurtu edo kalkulatuko ditu zaratak, Gobernuak horretarako ezartzen dituen irizpide teknikoak aplikatuz, zortasun akustikoaren eremuak finkatzeko”.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta proposatu duenarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. “Ekintza Plana, Nafarroako Foru Komunitateko errepide-sareko zarataren aurka, III. Fasea” jendaurrean jartzea, hilabeteko epean. Horretarako, aipatu den dokumentazioa hemen egonen da eskuragarri: Lurralde Kohesiorako Departamentuan (Iruñeko San Ignazio etorbidea 3), bulego orduetan, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren web-orrian, interneteko helbide honetan:

http://www.cfnavarra.es/obraspublicas/info/publica.htm

2. Zortasun akustikoaren eremuak finkatzea, Nafarroako errepide sareko bide ardatz handien zarataren mapa estrategikoetarako. Ardatz hauetako bakoitzari lotuta dauden eta Ln=50dB indize akustikoaren sestra-kurba isofonoak hartzen dituen eremuak izanen dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari.

Iruñean, 2020ko ekainaren 1ean.–Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Pedro Andrés López Vera.

Iragarkiaren kodea: F2005380