131. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Plan ekonomiko-finantzarioa, egonkortasun araua betetzeko. Onespena

Antsoaingo Udalak, 2020ko maiatzaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen Plan ekonomiko-finantzarioa onestea. Haren xedea da 2020ko ekitaldian betetzea Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoan ezarritako aurrekontu egonkortasunaren araua, ez baitzen bete 2019ko ekitaldian.

Erabakitako onespena jendaurrean jartzen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez beste deusetarako, era horretan bete dadin xedaturik dagoena Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua).

Orobat aditzera emateko ez beste deusetarako, Plan ekonomiko-finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago, Udalak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2020ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2005321