131. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, 2020ko lan egutegian eta egun baliogabeetan

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman du 2020ko ekainaren 2an:

Ikusita Giza Baliabideetako zuzendariak 2019ko azaroaren 20an Iruñeko Udaleko bulegoen 2020ko lan egutegiari eta egun baliogabeei buruz emandako ebazpena (12/SG) eta ikusita, halaber, espedientean jasotako txostena, honako hau

EBATZI DUT:

1. Giza Baliabideetako zuzendariak 2019ko azaroaren 20an emandako Ebazpenaren (12/SG) 1. puntua aldatzea, eta uztailaren 6a, 8a, 9a, 10a, 13a eta 14a lanegunak deklaratzea ondorio guztietarako.

2. Horrenbestez, egun horiek balioduntzat joko dira epeen zenbaketaz bezainbatean.

3. 1. puntuan egindako aldaketaren ondorioz, eta banakoen urteko lanaldia aldatu ezin denez, langileek lanik egin behar ez duten 6 egun izanen dituzte, zeinak, onartuak izateko, idazkari teknikoei jakinarazi beharko dizkieten. Zerbitzuan gerta daitezkeen beharrek bakarrik mugatzen ahal dute onarpena, antzeko beste figura batzuetan bezala.

Egoerak homogeneizatze aldera, aipatu ebazpenaren 4. puntua aldatzen da eta, horrenbestez, berariazko lan egutegia taxutu duten udal-zerbitzuek hura doitu beharko dute lehen paragrafoan jasotakoarekin bat.

Iruñean, 2020ko ekainaren 2an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: L2005555