131. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

375/2020 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, “Oinezkoentzako pasabidea PA-30 errepidearen gainetik, Iruña eta Orkoien artean, Nafarroan” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko dei egiten duena.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urtarrilaren 20ko 3/2020 Foru Aginduaren bidez “Oinezkoentzako pasabidea PA-30 errepidearen gainetik, Iruña eta Orkoien artean, Nafarroan” eraikitzeko proiektua behin betiko onetsi zen. Lurralde Kohesiorako kontseilariaren azaroaren 18ko 24/2019 Foru Aginduak proiektua jendaurrean jartzeko agindu zuen.

Nafarroako Gobernuak, 2020ko otsailaren 5eko erabakiaren bidez, “Oinezkoentzako pasabidea PA-30 errepidearen gainetik, Iruña eta Orkoien artean, Nafarroan” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratu zuen.

Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 118/2020 Ebazpenaren bidez, dei egin zen honako proiektu honek ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko: “Oinezkoentzako pasabidea PA-30 errepidearen gainetik, Iruña eta Orkoien artean, Nafarroan”. Iruñeko Udaletxean egin behar zen, martxoaren 27an.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak jakinarazi du ezin izan direla egin okupatu aurreko aktak. Horren arrazoia COVID-19aren ondoriozko osasun krisia izan da, bat etorriz martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuarekin, COVID-19aren ondoriozko osasun krisia kudeatzeko xedez alarma egoera deklaratzen duenarekin. COVID-19aren ondoriozko osasun krisia kudeatzeko xedez alarma egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak deklaratzen duen alarma egoera luzatzen duen maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duenarekin bat, eten diren epe administratiboak berriz hasiko dira zenbatzen 2020ko ekainaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Hori horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren 26. artikuluaren g) letraren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. “Oinezkoentzako pasabidea PA-30 errepidearen gainetik, Iruña eta Orkoien artean, Nafarroan” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2020ko uztailaren 2an Iruñeko Udaletxean ager daitezen, okupatu aurreko aktak egiteko, eta hala badagokio, okupazio aktak egiteko.

2. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean editatzen diren egunkari hedatuenetako bietan eta Iruñeko Udalaren iragarki-taulan. Halaber, ohartarazten da argitalpen hau urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

4. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

5. Ebazpen hau igortzea Iruñeko Udalera eta Azterlan eta Proiektuen Zerbitzura.

Iruñean, 2020ko ekainaren 2an.–Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Pedro Andrés López Vera.

Iragarkiaren kodea: F2005469