131. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

100/2020 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Enerizko udal-mugartean goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

2019ko maiatzaren 28an, MTorres Desarrollos Energéticos SLk aurretiazko administrazio baimena eskatu zuen, bai eta eraikitzeko administrazio baimena eta zehazki onura publikoaren deklarazioa ere, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan, instalazio elektriko honetarako: “La Calera parke eolikoko energia ateratzeko lurpeko 66 kV-eko linea elektrikoaren aireko saihesbidea”, Eneritzen egin beharrekoa.

MTorres Desarrollos Energéticos SLren eskaera jendaurrean jarri zen, iragarkia paratuz 2019ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 18koan, eta egun bereko “Diario de Navarra” egunkarian.

2019ko abuztuaren 7an, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren 150/2019 Ebazpenaren bidez, instalazio horretarako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa eman ziren eta, zehazki, instalazio horren onura publikoa deklaratu zen.

Ukitutako jabe guztiekin adiskidetasunezko akordio bat lortzeari begira, MTorres Desarrollos Energéticos SLk hasiera batez onetsitako ibilbidea aldatu zuen. Horregatik, 2019ko urriaren 14an, MTorres Desarrollos Energéticos SLk hauxe aurkeztu zuen Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan: “La Calera parke eolikoko energia ateratzeko lurpeko 66 kV-eko linea elektrikoaren aireko saihesbidea. Proiektuaren eranskina”.

2019ko urriaren 22an, ofizio bat igorri zen, Enerizko 2. poligonoko 26-2, 248., 260., 265. eta 271. lurzatien eta 3. poligonoko 26. lurzatiaren titularrei proiektuaren ukipen berriak jakinarazteko, eta hogei eguneko epea eman zitzaien, egokitzat jotzen zituzten alegazioak aurkez zitzaten. Ezinezkoa izan zenez 2. poligonoko 260. eta 265. lurzatien jabeari paperezko jakinarazpena egitea, iragarkia argitaratu zen 2019ko 281. Estatuko Aldizkari Ofizialean, azaroaren 22koan. Ez zen alegaziorik jaso. Horrenbestez, ulertzen da ados dagoela MTorres Desarrollos Energéticos SLk eskatutako baimenarekin.

Nafarroako Gobernuko Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 24ko 32E/2020 Ebazpenaren bidez, proiektuari ingurumen ukipenetarako baimena eman zitzaion.

Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa, eta kontuan hartuta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatua, MTorres Desarrollos Energéticos SLk eskatutakoa onartzea proposatzen da.

Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betez,

EBAZTEN DUT:

1. MTorres Desarrollos Energéticos SLri aurretiazko administrazio baimena ematea proiekturako eranskinean aipatutako instalazioa aldatzeko.

2. Zehazki, instalazio horren onura publikoa deklaratzea, eranskinean aipatzen diren aldaketak barnean hartuta, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta lege hori garatzen duen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1190 Foru Legearen 140.4 artikuluan aipatutako ondorioetarako.

3. Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiekturako eranskina, Francisco Javier Juárez Gay industria ingeniariak sinatua, onestea. Hogeita lau hilabete ematen zaizkio obrak gauzatzeko.

4. MTorres Desarrollos Energéticos SL enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean, eranskinean aipatzen diren aldaketak barnean hartuta.

5. Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari, proiekturako eranskinari eta udalaren ebazpenean ezarritakoari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

6. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

7. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

8. Ebazpen hau Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura eta Biodibertsitatearen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

10. Ebazpen hau MTorres Desarrollos Energéticos SLri eta eranskineko aldaketek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

11. Ebazpen hau Enerizko Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuari aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2020ko ekainaren 1ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2005410