131. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

2020ko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Obanosko Udalak 2020ko ekainaren 4ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi ziren aurrekontu-aldaketa hauek: 1/2020 aurrekontu-aldaketa, aparteko kreditu bidezkoa, osasun kontsultategia eraberritzeko; 2/2020 aurrekontu-aldaketa, aparteko kreditu bidezkoa, eskolako instalazio estalirako; eta 3/2020 aurrekontu-aldaketa, aparteko kreditu bidezkoa, diruzaintzako gerakinaren kargura.

Espedientea Idazkaritzan eta egoitza elektronikoan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Obanosen, 2020ko ekainaren 5ean.–Alkate udalburua, María Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2005630