131. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berraztertzeko espedientea, Acciona Energia SAUk sustatua.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamenduaren 15. artikuluan (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onetsia) xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0052-2020-000006

Unitate kudeatzailea

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254

848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Instalazioa

Energia elektrikoaren produkzioa

Sailkapena

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea

2A / 1.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua

1.1.a)

Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua

1.1

Titularra

Acciona Energía SAU

Tokia

Rocaforte industrialdea z.g., 1. poligonoa, 785. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua,

X: 641.277,000 eta Y: 4.717.040,000

Udalerria

Zangoza

Proiektua

TEOei buruzko ondorioen gaineko 2017/1442 (EB) Betearazpen Erabakiari egokitzeko baimena emateko baldintzak berrikustea

Informazioa eskatzeko organoa

Baimen Bulegoa

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

Baimen Bulegoa.

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuko Erregistroaren bulegoak.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Iruñean, 2020ko ekainaren1ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2005420