131. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 22a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1229/2023 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduneko errektoreak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "PC084-085 Heat Power Box".

1230/2023 EBAZPENA, 2023ko ekainaren 8koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduneko errektoreak emana. Haren bidez, hautaketa-prozesu baterako deialdia egiten da ikertzaileen lan kontratazioa egiteko, hitzarmen honi lotutako jarduera zientifiko-teknikoetako kontratu bidez: "Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko lankidetza-hitzarmena, gizarte zerbitzuetako lehen mailako arretan eta familiak berrelkartzeko prozesuen esparruan diagnostikoa egiteko eta tresnak diseinatzeko".

1231/2023 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduneko errektoreak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "TED2021-129359B-I00".

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

213E/2023 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Merkataritzarako Funts Teknologikoaren Programako dirulaguntzen 2023ko deialdia, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN identifikazioa: 701840.

10/2023 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, prestakuntza beka baten deialdia egiten duena Informazio Zientzietan, Komunikazioan eta/edo antzeko titulazioetan gradua duten pertsonentzat, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuan aritzeko. DDBN identifikazioa: 696334.

168/2023 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, laguntza deialdi bat onesten duena arreta-defizitaren nahasmendua (hiperaktibitatearekin edo gabe) duten ikasleen beharrei erantzuteko asmoz Nafarroan lan egiten duten elkarteentzat, 2022-2023 ikasturtean gauzatzen dituzten jarduera eta proiektuen ondoriozko gastuak ordaintzen laguntzeko. DDBN identifikazioa: 695767.

198E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko toki erakundeei (udalerri eta kontzejuei) dirulaguntzak emateko deialdia ebazten duena, Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako (Lehen Hezkuntza-DBH) ikastetxe publikoak hobetzeko eta birmoldatzeko obra proiektuak egiteko. Deialdia Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 368E/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen. DDBN identifikazioa: 664502.

566/2023 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita 2023. urtean farmazien zerbitzua mantentzeko dirulaguntzen deialdia, farmazia jarduketa bereziko edo osasun jarduketa bereziko osasun eskualde oinarrizkoetan dauden farmaziei zuzendurik. DDBN identifikazioa: 689098.

65/2023 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 2023-2024ko laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onesten baitira toki erakundeek ibai ingurunea lehengoratzeko eta mantentzeko jarduketak eta ibai eremuaren kudeaketari buruzko azterlanak egiteko. DDBN identifikazioa: 695643.

395/2023 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko 2023ko laguntzen deialdia onesten duena, laguntzen bidez sostengu emateko Nafarroako azienda hazleen elkarteei, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren esparruan. DDBN identifikazioa: 698425.

1.7. BESTELAKOAK

182/2023 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira, 2023-2024 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako moduluen araberako eskaintza eta ikasleak onartzeko prozeduraren egutegia.

183/2023 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira, 20223-2024 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako espezializazio ikastaroen eskaintza eta ikasleak onartzeko prozeduraren egutegia.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia etetea, Udaltzaingoko agente lehenarena

IRUÑA

Deialdia, lehiaketa eta berariazko lehiaketa bidez betetzeko Iruñeko Udaltzaingoko 21 polizia agente lanpostu

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Finken normalizazioa Beuntzako 12. poligonoko 43. lurzatiaren eta Asunción kalearen hegoaldean dagoen bidearen artean. Hasierako onespena

BERIAIN

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 158. lurzatian. Hasierako onespena

BERRIOBEITI

Gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzko ordenantza. Behin betiko onespena

BERRIOZAR

Haur eskolako jantokiko elikadura-dirulaguntzak emateko deialdia (jantokiko dirulaguntzak) 2023/2024 ikasturterako. Laburpena

OLTZA ZENDEA

Deialdia, euskarazko udako kanpaldietarako 2023rako dirulaguntzak emateko. Laburpena

Deialdia, euskara ikastea sustatzeko dirulaguntzak emateko. Laburpena 2022-2023 ikasturtea

Deialdia, denden errotulazioan euskara erabiltzeko (2023). Laburpena

ERITZEGOITIKO KONTZEJUA

3. poligonoko 94. lurzatiaren desafektazioa, ur-biltegi bat instalatzeko. Hasierako onespena

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa, Orizko 4. poligonoko 234. eta 299. lurzatietan. Hasierako onespena

IRUÑA

Egile berriendako XXXIII. euskarazko literatur lehiaketa 2023. urterako. Laburpena

Deialdia, dirulaguntzak emateko kultura, arte eta sorkuntza industriei, kultura- eta arte-jarduerak egin eta programatu ditzaten. Laburpena

AZKOIEN

Laguntzen deialdia, unibertsitateko ikasketetarako, eta prestakuntzako eta enpleguko programa integratuetarako. Laburpena 2022-2023 ikasturtea

TUTERA

Deialdia, 2022-2023 denboraldian dirulaguntzak emateko oinarriko kirolaren eta goi-mailako kategorien sustapenerako, denboraldiko kirol jardueretan parte hartzeko, Udalaren materiala piraguismo diziplinarako lagatzeko eta publizitate eremuak ustiatzeko. Laburpena

ESA

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 703. lurzatian. Hasierako onespena