131. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Laguntzen deialdia, unibertsitateko ikasketetarako, eta prestakuntzako eta enpleguko programa integratuetarako. Laburpena 2022-2023 ikasturtea

DDBN (identifikazioa): 702653.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, jarraikiz ezarritakoari Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/702653).

Lehena.–Onuradunak:

Laguntza hauek dira 2022/2023 ikasturtean unibertsitateko, batxilergoko eta graduko ikasketak edo prestakuntzako eta enpleguko programa integratuak egiten dituzten Azkoiengo ikasleendako (oro har ez dira onartzen master, aditu eta graduondoko ikasketak).

Bigarrena.–Xedea:

Premia duten familiei laguntza ematea, familiako kideen ikasketen gastuen zati bat ordaintzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).

Laugarrena.–Zenbatekoa:

16.000 euro. Aurrekontu-aplikazioaren zenbatekoa gaindituz gero, aplikazioaren aurrekontu-kreditua proportzionalki banatuko da onartutako eskabide guztien artean, ez baita baztertu nahi baldintzak betetzen dituen inor.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea 2023ko uztailaren 14ra artekoa izanen da.

Azkoienen, 2023ko ekainaren 13an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2309073