131. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Finken normalizazioa Beuntzako 12. poligonoko 43. lurzatiaren eta Asunción kalearen hegoaldean dagoen bidearen artean. Hasierako onespena

Atezko Udalak, 2023ko ekainaren 9ko Alkatetzaren 68/2023 Ebazpenaren bidez, hasieran onetsi zuen finken normalizaziorako espedientea, Beuntzako 12. poligonoko 43. lurzatiaren eta Asunción kalearen hegoaldean dagoen bidearen artekoa, Izarne Beraza Elizondok eta Joaquin Resono Ejeak sustatutakoa.

Erabaki hori jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 155. artikuluan ezarritakoarekin.

Eritze Atetzen, 2023ko ekainaren 9an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2309029