1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
183/2023 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira, 20223-2024 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako espezializazio ikastaroen eskaintza eta ikasleak onartzeko prozeduraren egutegia.
Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hauek dira Lanbide Heziketaren sistema garatzeko printzipioetako batzuk, besteak beste: lan egiteko adinean dauden pertsonen prestakuntza beharrak asetzea, bizitzan zehar lanbide kualifikazioa etengabe hobetzea, kalitatezko lanbide heziketa egiteko zenbait modalitate bermatzea eta prestakuntza egiaztagarriaren eskaintza malgua eta moduluen araberakoa egitea.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39. artikuluak ezartzen du espezializazio ikastaroak hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren barnean daudela. Antolamendu hori –Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera ulertuta– bat dator Lanbide Heziketako Eskaintzaren Katalogo Nazionaleko E graduarekin, zeina Derrigorrezkoaren Ondoko Bigarren Hezkuntzaren barnean izanen baita, erdi mailako graduen espezializazio ikastaroen kasuan, eta goi mailako hezkuntzaren barnean, berriz, goi mailako espezializazio ikastaroen kasuan.
Aurrekoarekin bat, Hezkuntza Departamentuak 2021-2022 ikasturtean egin zuen aurrenekoz erdi eta goi mailako espezializazio ikastaroen prestakuntza eskaintza, eta orain 2023-2024 ikasturtekoa ezarri behar da. Lanbide Heziketako espezializazio ikastaroen ezarpena sartuta dago Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak sustatutako Lanbide Heziketa Modernizatzeko Planaren "Digitalizazioa eta Lanbide Heziketa" izeneko eremu estrategikoaren barnean, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak eta Europar Batasuna-Next Generation EUk finantzatzen dute plan hori. Halaber, 2023-2024 ikasturtean ikasleak onartzeko prozesua zehazteko datak ezarri behar dira eta, horretarako, Lanbide Heziketako espezializazio ikastaroetan ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia onetsi.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Lanbide Heziketako espezializazio ikastaroen eskaintza ezartzea Nafarroan, 2023-2024 ikasturterako, ebazpen honen 1. eranskinean xedatuta dagoenarekin bat etorriz.
2. 2023-2024 ikasturtean, Lanbide Heziketako espezializazio ikastaroetan ikasleak onartzeko egutegia onestea, ebazpen honen 2. eranskinean xedatutakoarekin bat etorriz.
3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.
5. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.
Iruñean, 2023ko maiatzaren 30ean.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.
1. ERANSKINA.–LANBIDE HEZIKETAKO ESPEZIALIZAZIO IKASTAROEN ESKAINTZA. 2023-2024 IKASTURTEA
Eskaintza.
1. Lanbide Heziketako goi mailako graduaren espezializazio ikastaroen eskaintza ondotik zehazten diren ikastaroen unitate batekoa da:
GOI MAILAKO ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA | LANBIDE-ARLOA | IKASTETXE BATERATUA |
FABRIKAZIO GEHIGARRIA | Fabrikazio Mekanikoa | Virgen del Camino IBP |
ZIBERSEGURTASUNA OPERAZIO TEKNOLOGIEN INGURUNEAN | Elektrizitatea eta Elektronika | Donapea IBP |
ADIMEN ARTIFIZIALA ETA BIG DATA | Informatika eta Komunikazioak | María Ana Sanz IB |
ZIBERSEGURTASUNA INFORMAZIO TEKNOLOGIEN INGURUNEAN | Informatika eta Komunikazioak | María Ana Sanz IB |
BIDEOJOKOEN ETA ERREALITATE BIRTUALAREN GARAPENA | Informatika eta Komunikazioak | Lizarrako IB Politeknikoa |
FABRIKAZIO ADIMENDUNA | Instalazioa eta Mantentze-lanak | Virgen del Camino IBP |
FABRIKAZIO ADIMENDUNA | Instalazioa eta Mantentze-lanak | ETI IBP |
KULTIBO ZELULARRAK | Kimika | Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB |
URRUTITIK PILOTATUTAKO AIREONTZIAK-DRONEAK | Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak | Energia Berriztagarrien Goi Mailako II |
AUDITORETZA ENERGETIKOA | Energia eta Ura | Energia Berriztagarrien Goi Mailako II |
2. Lanbide Heziketako erdi mailako graduaren espezializazio ikastaroen eskaintza ondotik zehazten diren ikastaroen unitate batekoa da:
ERDI MAILAKO ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA | LANBIDE-ARLOA | IKASTETXE BATERATUA |
INTERNETERA KONEKTATUTAKO SISTEMEN (IoT) INSTALAZIOA ETA MANTENTZE LANAK | Elektrizitatea eta Elektronika | ETI IBP |
INTERNETERA KONEKTATUTAKO SISTEMEN (IoT) INSTALAZIOA ETA MANTENTZE LANAK | Elektrizitatea eta Elektronika | Virgen del Camino IBP |
IBILGAILU HIBRIDOEN ETA ELEKTRIKOEN MANTENTZE-LANAK | Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak | Virgen del Camino IBP |
ARTISAU-OKINTZA ETA -OPILGINTZA | Ostalaritza eta Turismoa | Burlada LH IB |
3. Unitate bakoitzaren ratioa, oro har, hamabost ikaspostukoa da.
4. Eranskin honetan ezartzen den espezializazio ikastaroen eskaintzan ikasleak onartzeko prozesurako egutegia ebazpen honen 2. eranskinean jasota dago.
2. ERANSKINA.–LANBIDE HEZIKETAKO ESPEZIALIZAZIO IKASTAROETAN IKASLEAK ONARTZEKO ETA MATRIKULA EGITEKO PROZESUAREN EGUTEGIA. 2023-2024 IKASTURTEA
EPE ARRUNTA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Inskripzio-orriak jasotzea (inskripzio epe arrunta) | 2023ko ekainaren 26a | 2023ko ekainaren 30a (aurrez aurrekoa: 14:00ak arte / telematikoa 23:59ak arte) |
Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea | 2023ko uztailaren 13a |
Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea | 2023ko uztailaren 13a | 2023ko uztailaren 17a (14:00ak arte) |
Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea | 2023ko uztailaren 18a |
Ikasle onartuen matrikulazioa ikaspostua lortu duten ikastetxean | 2023ko uztailaren 19a | 2023ko uztailaren 21a (14:00ak arte) |
Esleitu diren baina matrikulaziorik izan ez duten ikaspostuak: espezializazio ikastaroen eskaintzan, ikaspostua lortu dutenek matrikula ez egiteagatik ikaspostu hutsak baldin badaude, ikastetxeak itxaron zerrendan daudenei esleituko dizkie, halakorik balego, eta ordenari zorrozki jarraituta | 2023ko uztailaren 24a | 2023ko uztailaren 28a |
IKASPOSTU HUTSAK ESLEITZEKO PROZEDURA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Inskripzio-orriak jasotzea (ohiz kanpoko inskripzio epea) | 2023ko irailaren 4a | 2023ko irailaren 8a (aurrez aurrekoa: 14:00ak arte / telematikoa 23:59ak arte) |
Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea | 2023ko irailaren 13a |
Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea | 2023ko irailaren 13a | 2023ko irailaren 15a (14:00ak arte) |
Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea | 2023ko irailaren 18a |
Ikasle onartuen matrikulazioa ikaspostua lortu duten ikastetxean | 2023ko irailaren 18a | 2023ko irailaren 19a |
DATA GARRANTZITSUAK |
Ikasturteko eskolen hasiera | 2023ko irailaren 20tik aurrera, espezializazio ikastaro bakoitzerako zehazten diren datetan |
Eskolen bukaera | Beranduenez, Lanbide Heziketako 2023-2024 ikasturteko eskola egutegirako jarraibideak ezartzen dituen ebazpenean adierazitako egunean, espezializazio ikastaro bakoitzerako zehazten diren datetan |
Eskolen ordutegia eta egutegia | Espezializazio ikastaroa ematen duen ikastetxeak zehazten ditu |
Iragarkiaren kodea: F2308498