131. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Deialdia, euskara ikastea sustatzeko dirulaguntzak emateko. Laburpena 2022-2023 ikasturtea

DDBN (identifikazioa): 702904.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, jarraikiz ezarritakoari Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/702904).

Alkatetzaren ekainaren 7ko 277/2023 Ebazpenaren bidez, 2022-2023 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntzen deialdi publikoa eta oinarri arautzaileak onetsi dira.

Lehena.–Onuradunak:

Oltza zendeako bizilagunak, gutxienez ere sei hilabete lehenagotik udal-mugarte horretan egiazki bizi direnak.

Bigarrena.–Xedea eta helburua:

Laguntzak izanen dira udal honek antola ezin ditzakeen ikastaro, barnetegi edo ikastaro trinkoetan parte hartzen duten pertsonentzat eta, arrazoi objektiboak direla medio, eskatzaileak joan ezin diren ikastaro, barnetegi edo ikastaro trinkoetarako.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/board/

Laugarrena.–Zenbatekoa: laguntzetarako dagoen diru zenbateko osoa 700,00 euro da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: 2023ko irailaren 30eko 14:00etara arte egonen da irekia eskabideak aurkezteko epea.

Oltza zendean, 2023ko ekainaren 13an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2309113