131. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia etetea, Udaltzaingoko agente lehenarena

Udal honetako alkateak 756. Ebazpena eman zuen 2023ko ekainaren 9an. Hona hemen testua:

"2023ko 44. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 2an, deialdi bat argitaratu zen, Burlatako Udaltzaingoko agente lehenaren 2 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko. Hori Alkatetzaren 49/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen. Alkatetzaren 2023/604 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren deialdiaren akats zuzenketa eta izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, zeina 2023ko 104. Zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, maiatzaren 18an.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean garaiz eta behar den bezala aurkeztu dira gora jotzeko bi errekurtso, agente lehenen deialdia onesten duen Alkatetzaren 49/2023 Ebazpenaren aurka, euskararen balorazioari dagokionez:

–Apirilaren14an Burlatako Udaleko erregistroan sartu zen 23-00687 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa.

–2023ko maiatzaren 22an Burlatako Udaleko erregistroan sartu zen 23-00705 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa.

Hautapen epaimahaia bildu eta aho batez proposatu du prozedura etetea Nafarroako Administrazio Auzitegiak gora jotzeko bi errekurtsoetan emandako ebazpena jakin arte. Izan ere, hautapen-prozesua ebatzi ahal izateko ezinbestekoa da Nafarroako Administrazio Auzitegiak erabaki bat hartu izana, aurkeztutako bi errekurtsoetako edozein onestean deialdia aldatuko litzatekeelako, eta, hortaz, argitalpen berri bat egin eta eskaerak aurkezteko epealdi berria osatu beharko litzatekeelako.

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 3. artikuluan jasotako administrazio-kudeaketaren erantzukizun-printzipioan oinarrituta, eta kalifikazio epaimahaiaren ebazpenak Administraziorako lotesteak diren heinean,

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT

1. Azalpen zatian adierazitako arrazoiengatik deialdiari dagokion prozedura etetea, Burlatako Udaltzaingoko agente lehenaren 2 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzekoa. Hori 2023ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 18an. Etete-epea gora jotzeko errekurtsoak ebatzi arte luzatuko da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea izangai onartu eta baztertuei, eta sindikatuen ordezkariei. Izangai onartu eta baztertuak agertzen dira, hain zuzen, Alkatetzaren 2023/604 Ebazpenean ageri den behin-behineko zerrendan, zeina argitaratu baitzen zeinak 2023ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 18koan.

Burlatan, 2023ko ekainaren 9an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2309017