131. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 158. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren ekainaren 8ko 210/2023 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, lerrokadura berriak definitzeko Beriaingo Udal Planeko hiri-lurzoruko CRU unitate finkatuan, 5. poligonoko 158. katastro-lurzatian, Beriaingo Morea kaleko 4ko jabekideek sustatua. Helburua da atari horretan igogailua paratzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Beriainen, 2023ko ekainaren 8an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2308992