2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Xehetasun-azterketa, Orizko 4. poligonoko 234. eta 299. lurzatietan. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2023ko ekainaren 6ko 2023-0639 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, Orizko 4. poligonoko 234. eta 299. lurzatietarako. Sustatzailea da Nafarroako Gobernuaren Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua. Jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).
Epe horretan, azterketa interesdunen eskura egonen da Noain Elortzibarko Udalaren bulegoetan, 09:00etatik 14:00etara.
Noain Elortzibarren, 2023ko ekainaren 8an.–Jarduneko alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L2309052