131. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

182/2023 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira, 2023-2024 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako moduluen araberako eskaintza eta ikasleak onartzeko prozeduraren egutegia.

Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hauek dira Lanbide Heziketaren sistema garatzeko printzipioetako batzuk, besteak beste: lan egiteko adinean dauden pertsonen prestakuntza beharrak asetzea, bizitzan zehar lanbide kualifikazioa etengabe hobetzea, kalitatezko lanbide heziketa egiteko modalitate ezberdinak bermatzea eta prestakuntza egiaztagarriaren eskaintza malgua eta moduluen araberakoa egitea.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.2 artikuluan xedatuta dago Lanbide Heziketaren xedea dela, hezkuntza sistemaren barnean, ikasleak egokitzen laguntzea bizitzan zehar lanaren arloan izan daitezkeen aldaketetara bai eta haien garapen pertsonalean eta herritar demokratiko eta baketsu izan daitezen ere.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 35.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Hezkuntza Administrazioak genero-ikuspegia bermatuko du lanbide heziketako planetan. Lanbide Heziketako goi mailako tituluen artean dago "Genero-berdintasunaren Sustapena" deritzona, zeinak bi lanbide-kualifikazio hauek egiaztatzen dituen prestakuntza ematen baitu: "Dinamizazio Komunitarioa" eta "Gizonen eta Emakumeen arteko benetako Berdintasunaren Sustapena". Hezkuntza Departamentuak ekintza positibotzat jotzen du "Sustapena eta Genero-berdintasuna" alorreko prestakuntza espezifikoa eskaintzea, moduluen araberakoa, ulertzen baitu eskaintza hori bat datorrela aipatutako foru legearen printzipioekin. Gehienbat, Lanbide Heziketako goi mailako teknikariaren titulua dutenei zuzenduta dago. Hain zuzen, 2021-2022 ikasturtean egin zen aurrenekoz eskaintza hau, eta bat dator, esan bezala, apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen xedearekin. Izan ere, balioen aldaketa bultzatzen laguntzen du goi mailako teknikariaren titulazioa duten pertsonen artean. Aldaketa horren bidez, emakumeen posizio soziala, ekonomikoa eta politikoa indartu nahi da, haien autonomia eta ahalduntzea sendotzeko. 2023-2024 ikasturtean ere eginen da moduluen araberako eskaintza hori, barne hartzen dituena, behin gaindituz gero, lanbide ziurtagiria eskuratzea ahalbidetzen duten lanbide modulu guztiak.

2023-2024 ikasturtean ikasleak onartzeko prozesua zehazteko datak ezarri behar dira eta, horretarako, genero-berdintasunaren sustapeneko LHko moduluen araberako eskaintzan ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia onetsi.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Genero-berdintasunaren Sustapeneko Lanbide Heziketako moduluen araberako eskaintza ezartzea Nafarroan, 2023-2024 ikasturterako, ebazpen honen 1. eranskinean xedatuta dagoenarekin bat etorriz.

2. 2023-2024 ikasturtean, Genero-berdintasunaren Sustapeneko LHko moduluen araberako eskaintzan ikasleak onartzeko egutegia onestea, ebazpen honen 2. eranskinean xedatutakoarekin bat etorriz.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

5. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 30ean.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

1. ERANSKINA.–LANBIDE HEZIKETAKO MODULUEN ARABERAKO ESKAINTZA

Eskaintza.

1. Lanbide Heziketako moduluen araberako eskaintza genero-berdintasunaren sustapenaren esparruari dagozkion moduluen unitate batekoa da, taula honetan zehazten den moduan:

LANBIDE MODULUA

KREDITUAK

ECTS

LANBIDE-ARLOA

IKASTETXE BATERATUA

1404.–Berdintasuna Sustatzeko Esku-hartze Esparruak

9

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

Hezitzaile Eskola II

1405.–Emakumeen Parte-hartze Soziala

7

1402.–Genero-indarkeriaren Prebentzioa

12

1401.–Genero-ikuspegia Informazioan eta Komunikazioan

12

1403.–Emakumeen Enpleguaren Sustapena

12

1410.–Lantokiko prestakuntza. I. multzoa

11

2. Ratioa, oro har, hogeita bost ikaspostukoa da.

3. Eranskin honetan ezartzen den LHko moduluen araberako eskaintzan ikasleak onartzeko prozesurako egutegia ebazpen honen 2. eranskinean jasota dago.

2. ERANSKINA.–GENERO-BERDINTASUNAREN SUSTAPENEKO LHKO MODULUEN ARABERAKO ESKAINTZAN IKASLEAK ONARTZEKO ETA MATRIKULA EGITEKO PROZESUAREN EGUTEGIA. 2023-2024 IKASTURTEA

EPE ARRUNTA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Inskripzio-orriak jasotzea (inskribatzeko epe arrunta)

2023ko ekainaren 26a

2023ko ekainaren 30a

(aurrez aurrekoa: 14:00ak arte / telematikoa 23:59ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

2023ko uztailaren 13a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea

2023ko uztailaren 13a

2023ko uztailaren 17a
(14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea

2023ko uztailaren 18a

Ikasle onartuen matrikulazioa ikaspostua lortu duten ikastetxean

2023ko uztailaren 19a

2023ko uztailaren 21a
(14:00ak arte)

Esleitu diren baina matrikulaziorik izan ez duten ikaspostuak: Lhko moduluen araberako eskaintzan, ikaspostua lortu dutenek matrikula ez egiteagatik ikaspostu hutsak baldin badaude, ikastetxeak itxaron zerrendan daudenei esleituko dizkie, halakorik balego, ordenari zorrozki jarraituta

2023ko uztailaren 24a

2023ko uztailaren 28a

IKASPOSTU HUTSAK ESLEITZEKO PROZEDURA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Inskripzio-orriak jasotzea (ohiz kanpoko inskripzio epea)

2023ko irailaren 4a

2023ko irailaren 8a (aurrez aurrekoa: 14:00ak arte / telematikoa 23:59ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

2023ko irailaren 13a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea

Irailaren 13a

Irailaren 15a (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea

2023ko irailaren 18a

Ikasle onartuen matrikulazioa ikaspostua lortu duten ikastetxean

2023ko irailaren 18a

2023ko irailaren 19a

DATA GARRANTZITSUA

Ikasturteko eskolen hasiera

2023ko irailaren 20tik aurrera

Eskolen bukaera

Beranduenez, Lanbide Heziketako 2023-2024 ikasturterako eskola egutegirako jarraibideak ezartzen dituen ebazpenean adierazitako egunean

Eskolen ordutegia eta egutegia

Genero-berdintasunaren Sustapeneko Lhko moduluen araberako eskaintza ematen duen ikastetxeak ezarritakoak

Iragarkiaren kodea: F2308496