2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERITZEGOITIKO KONTZEJUA
3. poligonoko 94. lurzatiaren desafektazioa, ur-biltegi bat instalatzeko. Hasierako onespena
Eritzegoitiko Kontzejuak, 2023ko ekainaren 13an eginiko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
1. Hasiera batez onestea desafektazioa, 3. poligonoko 94. lurzatiko 218,41 metro karraturen erabilera lagatzeko. Lurzatia Eritzegoitiko Kontzejuaren herri-lurren barnean dago, eta ur-biltegi bat instalatzeko erabiliko da.
2. Erabileraren lagapena arautuko duten baldintzak onestea.
3. Desafektazio espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluari jarraikiz. Aipatutako epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, erabaki hau behin betikotzat joko da eta igorriko da Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalera, behin betiko baimena emateko.
Eritze Atetzen, 2023ko ekainaren 13an.–Kontzejuko burua, Jose Aguinaga Aldareguia.
Iragarkiaren kodea: L2309074