131. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Deialdia, euskarazko udako kanpaldietarako 2023rako dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 702889.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, jarraikiz ezarritakoari Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/702889).

Alkatetzaren ekainaren 7ko 278/2023 Ebazpenaren bidez, euskarazko udako kanpaldietarako 2023rako dirulaguntzen deialdi publikoa eta haren oinarri arautzaileak onetsi dira.

Lehena.–Onuradunak:

LHko edo DBHko ikasleak, laguntza eskaera egin eta gutxienez ere urtebete lehenagotik Oltza zendean erroldatuta daudenak, eta zer ikastarotarako eskatzen den laguntza, hark dirauen bitartean.

Bigarrena.–Xedea eta helburua:

Oinarri hauen xedea da hein batean finantzatzea D ereduko ikasleendako antolatzen diren euskarazko kanpaldietan parte hartzearen gastuak; horietan edukiak ludikoak, kirol arlokoak eta/edo natura arlokoak izanen dira.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/board/

Laugarrena.–Zenbatekoa: laguntzetarako dagoen diru zenbateko osoa 600,00 euro da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: eskabideak 2023ko irailean aurkeztuko dira.

Oltza zendean, 2023ko ekainaren 13an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2309111