131. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Egile berriendako XXXIII. euskarazko literatur lehiaketa 2023. urterako. Laburpena

DDBN (Identif.): 702956.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke:

(https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/702956).

Deialdi honen xedea da egile berriek euskarazko literatura sor dezaten bultzatu eta sustatzea. Egileek lan bana aurkezten ahalko dute modalitate bakoitzeko. Idazlanek gai librea izanen dute, eta euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak.

Iruñean, 2023ko ekainaren 14an.–Kulturako zinegotzi ordezkaria, Ana María Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2309116