131. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

168/2023 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, laguntza deialdi bat onesten duena arreta-defizitaren nahasmendua (hiperaktibitatearekin edo gabe) duten ikasleen beharrei erantzuteko asmoz Nafarroan lan egiten duten elkarteentzat, 2022-2023 ikasturtean gauzatzen dituzten jarduera eta proiektuen ondoriozko gastuak ordaintzen laguntzeko. DDBN identifikazioa: 695767.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 72.5 artikuluak hauxe dio hezkuntza laguntzako berariazko premia duten ikasleei buruz: "Hezkuntza administrazioek beste administrazio batzuekin, irabazi asmorik gabeko beste erakunde publiko edo pribatu batzuekin eta beste erakunde edo elkarte batzuekin lankidetzan jardun ahal izango dute ikasle horien eskolatzea errazteko eta ikasle horiek ikastetxean hobeto txertatzeko".

Halaber, hezkuntza arloan ikasleen aukera berdintasuna benetakoa dela bermatzeko asmoz, Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 18ko 65/2012 Foru Agindua argitaratu zen, ikaskuntzaren nahasmenduengatik eta arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmenduagatik hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei eman beharreko erantzuna arautzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan.

Arreta-defizitaren nahasmendua (hiperaktibitatearekin edo gabe) duten ikasleen beharrei erantzuteko Nafarroan lan egiten duten elkarteek jarduerak sustatu, bultzatu eta gauzatzen dituzte, hainbat helbururekin: arreta-defizitaren nahasmendua (hiperaktibitatearekin edo gabe) duten ikasleen familiei aholku eta sostengua ematea, familia berriei harrera egitea eta orientazioa ematea, guraso eskola, lantegiak gaitasun kognitibo eta sozialak garatzeko, eskola-laguntza, profesionalak eta boluntarioak trebatzea; eta arreta-defizitaren nahasmenduak (hiperaktibitatearekin edo gabe) zuzenean edo zeharka ukitzen dituen pertsonentzako mintegiak, profesionalak izan edo ez.

Horregatik guztiagatik, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendariak laguntza deialdi bat onestearen aldeko txostena eman du. Deialdi horren bidez, laguntzak emanen zaizkie arreta-defizitaren nahasmendua (hiperaktibitatearekin edo gabe) duten ikasleen beharrei erantzuteko asmoz Nafarroan lan egiten duten elkarteei, 2022-2023 ikasturtean gauzatzen dituzten jarduera eta proiektuen ondoriozko gastuak ordaintzen laguntzeko.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Laguntza deialdi bat onestea arreta-defizitaren nahasmendua (hiperaktibitatearekin edo gabe) duten ikasleen beharrei erantzuteko asmoz 2022-2023 ikasturtean Nafarroan lan egiten duten elkarteentzat, baita deialdi horren oinarri arautzaileak ere, ebazpen honen I. eranskinean bildu direnak.

2. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten den gehieneko gastua baimendu da, 2023ko gastu-aurrekontuko 420004-42700-4809-322400 partidaren kargura ("Hezkuntza berezirako laguntzak").

–Zenbatekoa: 12.000 euro.

–Aurrekontuko partida: 420004-42700-4809-322400.

–Ekitaldia: 2023.

3. Ebazpen hau eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntza Departamentuan dagoen kontu-hartzaile delegatuari, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Inklusio Atalera eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 16an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA.–ARRETA-DEFIZITAREN NAHASMENDUA (HIPERAKTIBITATEAREKIN EDO GABE) DUTEN IKASLEEN BEHARREI ERANTZUTEKO ASMOZ NAFARROAN LAN EGITEN DUTEN ELKARTEENTZAKO LAGUNTZEN DEIALDIA, 2022-2023 IKASTURTEAN GAUZATZEN DIREN JARDUERA ETA PROIEKTUEN ONDORIOZKO GASTUAK ORDAINTZEN LAGUNTZE ALDERA

Kontuan harturik arreta-defizitaren nahasmendua (hiperaktibitatearekin edo gabe) duten ikasleen beharrei erantzuteko asmoz Nafarroako Foru Komunitatean lan egiten duten elkarteek jarduerak egitea bultzatu eta sustatu beharra dagoela, Hezkuntza Departamentuak 2022-2023 ikasturterako laguntza deialdi hau argitaratu du. Hauek dira deialdiaren oinarriak:

DEIALDIAREN OINARRIAK

1. Xedea.

Deialdi honen xedea da behar diren oinarriak ezartzea laguntzak eman daitezen arreta-defizitaren nahasmendua (hiperaktibitatearekin edo gabe) duten ikasleen beharrei erantzuteko asmoz Nafarroan lan egiten duten elkarteek antolatutako hezkuntza eta kultur arloko jardueren programazioa eta antolaketa finantzatzeko.

2. Helburua.

Laguntzen helburua da elkarteek arreta-defizitaren nahasmendua (hiperaktibitatearekin edo gabe) duten ikasleen familiei aholku eta sostengua emateko jarduerak sustatu eta bultzatzea, familia berriei harrera egitea eta haientzako orientazioa sustatzea, guraso eskola sustatzea, gaitasun kognitibo eta sozialak garatzeko lantegiak egitea, eskola-laguntza ematea, profesionalak eta boluntarioak trebatzea eta arreta-defizitaren nahasmenduak (hiperaktibitatearekin edo gabe) zuzenean edo zeharka ukitzen dituen pertsonentzako eta profesionalentzako mintegiak egitea.

3. Onuradunak.

Deialdi honen onuradun izaten ahal dira arreta-defizitaren nahasmendua (hiperaktibitatearekin edo gabe) duten ikasleen beharrei erantzuteko asmoz Nafarroan lan egiten duten elkarteak, baldin legez eratu badira eta Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan inskribatuak baldin badaude.

4. Jarduera diruz lagungarriak.

4.1. Arreta-defizitaren nahasmendua (hiperaktibitatearekin edo gabe) duten ikasleen beharrei erantzuteko lan egiten duten elkarteek honako jarduera hauek aurkezten ahalko dituzte dirulaguntzen deialdira:

–Dibulgazio eta sentsibilizazio jarduerak.

–Arlo bateko eta besteko profesionalak (hezkuntza, osasuna eta gizarte zerbitzuak) eta familiak (guraso eskola) trebatzeko jarduerak.

–Arreta-defizitaren nahasmendua (hiperaktibitatearekin edo gabe) duten ikasleei laguntza emateko jarduerak.

–Aisia, kirol eta denbora libreko jarduerak.

4.2. Ezin izanen dira diruz lagundu giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetza balioak errespetatzen ez dituzten jarduerak, edo herritarrentzat iraingarriak izaten ahal diren, haien duintasuna urratzen duten edo indarkeriaren justifikazioa iradokitzen duten ikurrak edo elementuak agertzen dituztenak, ez eta jarduera eta argitalpen politikoak ere.

5. Noiz eta non aurkeztu.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.2. Eskaerak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, edo Nafarroako Gobernuko Erregistroaren edozein bulegotan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako edozein tokitan, edo ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan aipatutako Nafarroako Foru Komunitateko Erregistro Orokor Elektronikoan.

6. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

6.1. Deialdi honetan parte hartu nahi duten elkarteek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Behar bezala betetako eskabidea, II. eranskineko ereduari jarraikiz.

b) Laguntzen xede diren jarduera guztien deskribapena, III. eranskineko ereduari jarraikiz.

c) Deialdi honetara aurkezten diren jarduera guztien zerrenda-laburpena, IV. eranskineko ereduari jarraikiz.

d) Laguntza transferentzia bidez jasotzeko eskabide-orria, banketxeak behar bezala betea, Nafarroako Gobernuari laguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko urteetako laguntzak jasotzeko bankuko kontua aldatu bada. Eskabide-orria Interneten eskura daiteke, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/Recursos/Impresos+de+Tesoreria.htm

6.2. Aurkeztutako dokumentazioa aski ez bada edo deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, gehienez ere 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osatzeko edo akatsak zuzentzeko eskatzen ahalko zaie erakunde eskatzaileei, eta ohartaraziko zaie ezen, hala egin ezean, eskaeran atzera egiten dutela ulertuko dela. Errekerimendu hori Nafarroako Gobernuaren Tramiteen webgunean argitaratuko da eta ekintza horretarako irekitako datak adieraziko dira, jakinarazpen ondorioetarako, eta posta elektronikoz jakinaraziko zaie inplikatutako erakundeei, informazioa emateko soilik.

7. Eskaerak baloratzea eta laguntzaren zenbatekoa zehaztea.

Laguntza eskatzen duen elkarte bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, kontuan hartuko dira onartzen diren eskaeren kopurua eta egindako jardueren kopurua.

7.1. Horretarako, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Elkarteentzat esleitutako diru guztiaren %75 zati berdinetan banatuko da onartzen diren eskaeren artean.

b) %25, elkarte bakoitzak 4. oinarrian ezarritakoari jarraikiz egin beharreko jarduerengatik aurkezten duen gastuen aurrekontuaren arabera.

8. Laguntzak emateko prozedura.

Laguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. artikuluan adierazitako moduan.

9. Prozedura tramitatzeko eta instruitzeko organoak.

9.1. Eskaerak Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak tramitatuko ditu, eta instrukzio organoa Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzua izanen da.

9.2. Aurkezten diren eskaerak honako hauek osatuko duten balorazio batzorde batek aztertuko ditu:

–Batzordeburua: Inklusio Ataleko burua.

–Batzordekideak: Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko bi teknikari.

9.3. Batzordearen eginkizuna da aurkezten diren eskaerak baloratzea eta dagokien puntuazioa esleitzea, 7. oinarrian ezarritako irizpideei jarraikiz.

10. Behin-behineko ebazpena eta behin betikoa.

10.1. Balorazio batzordeak aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, Hezkuntzako zuzendari nagusiak, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendariak proposaturik, dirulaguntzak behin-behinekoz ematea onetsiko du, ebazpen baten bidez.

10.2. Erakunde onuradunek hamar egun balioduneko epea izanen dute, dirulaguntzak behin-behinekoz emateko ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, alegazioak eta/edo zuzenketak aurkezteko.

10.3. Balorazio batzordeak aztertuko ditu erakunde onuradunek aurkeztutako zuzenketa eta/edo alegazio guztiak, eta, ondoren, Hezkuntzako zuzendari nagusiak, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendariak proposaturik, dirulaguntzak behin betiko ematea onetsiko du, ebazpen baten bidez.

10.4. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hiru hilabete igarotzen badira berariazko ebazpenik eman gabe, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 23. artikuluan xedatu bezala.

11. Jakinarazpena eta errekurtsoak.

11.1. Hala laguntza behin-behinekoz ematearen gaineko ebazpena, nola behin betiko ematearen eta ordaintzearen gainekoa Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuko dira, jakinarazpenaren ondorioetarako, honako hauek adierazita: laguntza hauen onuradun diren erakundeen zerrenda, bakoitzari ordaindu beharreko diru kopurua eta baztertu diren erakundeen zerrenda, halakorik bada, baztertzeko arrazoiak azalduta.

11.2. Hezkuntzako zuzendari nagusiaren laguntzak emateko behin betiko ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

12. Laguntza ordaintzea eta haren justifikazio ekonomikoa.

12.1. Finantzatzeko moduko gastu justifikatua.

Dirulaguntza ordaintzearen ondorioetarako, gastu justifikatutzat joko da, bakar-bakarrik, diruz lagundutako ekintzara edo jarduerara bideratutako gastua, baldin eta gastu hori 2022ko irailaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra bitarte egin eta ordaindu bada.

12.2. Dirulaguntzaren ordainketa.

12.2.1. Dirulaguntza kobratzeko, erakunde onuradunak honako agiri hauek aurkeztu beharko dizkio instrukzio organoari 2023ko irailaren 30a baino lehen:

a) Egindako jardueraren gaineko txosten edo memoria labur bat, aurreikusitako helburuak noraino bete diren azalduta.

b) Gastuen justifikazio kontua. Kontu hori V. eranskineko ereduaren araberakoa izanen da, jardueran egindako gastuak bilduko ditu, eta, horietako bakoitzerako, hartzekoduna, zenbateko osoa eta ordainketaren data adieraziko ditu.

c) Aurreko kontuarekin batera, hartan adierazitako gastuak justifikatzen dituzten fakturak aurkeztuko dira, baita ordainketa benetan egin dela frogatzen duten agiriak ere.

Fakturak indarreko legezko legediari jarraikiz eginak izanen dira, honako datu hauek jarrita: fakturatzen duen enpresaren izena edo sozietate-izena eta IFZ, faktura noiz egin den, kontzeptua, zenbatekoa eta fakturatutako objektu edo kontzeptu bakoitza, zigilua, aplikatu den balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa) eta egilearen sinadura.

Erreziboak eta/edo kutxako tiketak ez dira inola ere onartuko.

d) Laguntza hartzen duen erakundeko idazkariaren ziurtagiria, erakundeko lehendakariak ontzat emana, non azalduko baitira jarduera gauzatzeko harturiko bestelako diru-sarrerak, laguntzak edo dirulaguntzak, horrelakorik bada.

e) Dirulaguntzaren xedeko prestakuntza jardueretako parte-hartzaileen sinadurak biltzen dituen dokumentua, VI. eranskinaren araberakoa.

12.2.2. Justifikatzen den gastua esleitutako laguntza baino txikiagoa bada, justifikatutako gastua baino ez da ordainduko.

13. Bateragarritasuna.

Dirulaguntza hau bateragarria da Espainiako edo atzerriko beste administrazio publiko edo erakunde publiko zein pribatu edo partikular batzuek jarduera bera egiteko ematen dituztenekin.

Hala ere, emandako zenbatekoak, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide bereki batzuekin baturik, ez du behin ere gaindituko erakunde onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

14. Onuradunek bete beharrekoak.

Hauek dira onuradunen betebeharrak:

a) Dirulaguntza ematea ekarri duten jarduerak oinarri arautzaileei jarraikiz egitea.

b) Proiektuaren edo jardueraren zabalkundea eta publizitatea egiten den guztietan adieraztea dirulaguntza nork eman duen. Ildo horretan, deialdia honetan laguntzak jasotzen dituzten elkarteek sustatutako programetan, argitalpenetan, iragarkietan eta abarretan, Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan antolatu direla adierazi beharko da. Aipamen hori Hezkuntza Departamentuaren jarraibideen arabera egin beharko da.

c) Organo emaileak egin ditzakeen egiaztapenei men egitea.

d) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko eskatutako eta/edo lortutako bestelako laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea dirulaguntza eman duen organoari.

e) Erakundearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

f) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, egiaztapen eta kontrolaren xede izaten ahal diren bitartean.

g) Dirulaguntzei buruzko Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

15. Gardentasun betebeharrak.

Behean azaltzen diren bi baldintzak betez gero, erakunde onuradunek gardentasun betebeharrak izanen dituzte, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian eta Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz:

a) Emandako dirulaguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.

b) Emandako dirulaguntza erakunde onuradunaren negozio-zifraren edo urteko aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.

Aurreko atalean ezarritako muga kuantitatiboak gainditzen diren jakiteko, batuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Erreferentziako urteko negozio-zifra edo aurrekontua honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo betetako aurrekontua.

b) Kasua bada, organo eskudunak erakundeari onartutako aurrekontua edo negozio-zifra, dirulaguntza zein ekitalditan ematen den, ekitaldi horretakoa.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten erakundeek ondoren adierazten den informazioa eman beharko dute dirulaguntzarik jasotzen badute:

a) Erakundearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Erakundeak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren erakundeen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan dagoena izanen da.

d) Kargudun bakoitzak gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen duen dedikazioaren araubidea.

e) Erakunde onuradunaren azken urteko kontuen kopia.

Informazio hori erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, telematikoki, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoaren bidez, eta dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari zuzenduko zaio. Informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa izanen da dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo, hala bada, argitaratzen den egunetik hasita.

Informazio hori urtebetez egonen da ikusgai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori iraganik, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, erakunde onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.

Erakundeak ez badu gardentasun betebeharrik, aurreikusitako egoerak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.

Erakundeak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekartzen ahal dituen zehapenak galarazi gabe, haiek bete ezean, onartutako dirulaguntza ordaindu gabe utziko da, eta zerbait kobratu bada, itzuli beharko da, eta aurrerakinak ere bai, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

16. Ikuskapena eta kontrola.

Hezkuntza Departamentuak eskubidea du edozein motatako informazio osagarria eskatzeko eta diruz laguntzen diren jardueren ikuskapena eta kontrola egiteko.

Hezkuntza Departamentuak, bere eskumenen esparruan, dokumentazio osagarria eskatzen ahalko die elkarte eskatzaileei, aurkeztutako datuak benetakoak diren egiaztatu ahal izateko.

17. Ez-betetzeak eta dirua itzultzea.

Deialdiaren oinarrietan ezarritakoa ez betetzeak, laguntza eman zen xederako ez erabiltzeak, laguntza zertan erabili den ezarritako modu eta epeetan ez justifikatzeak edo gezurrezko datuak emateak laguntza galtzea eta jasotako dirua itzuli beharra ekarriko dute, baita ordainketaren egunetik aurrerako berandutze-interesak ordaintzea ere, hala badagokio, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 18. artikuluak ezarritakoaren arabera kalkulatuak, deusetan galarazi gabe Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutako gainerako erantzukizunak, hurrengo deialdietan parte hartzeko eskubidea galtzea barne.

18. Errekurtsoak.

Deialdi honen eta haren aplikazio egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluari jarraikiz.

19. Aplikatzekoa den legedia.

Oinarri hauetan ezarri ez diren gaietan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

II. ERANSKINA.–ESKAERA, ARRETA-DEFIZITAREN NAHASMENDUA (HIPERAKTIBITATEAREKIN EDO GABE) DUTEN IKASLEEN BEHARREI ERANTZUTEKO ASMOZ NAFARROAN LAN EGITEN DUTEN ELKARTEENTZAKO LAGUNTZETARAKO, 2022-2023 IKASTURTEAN GAUZATZEN DIREN JARDUERA ETA PROIEKTUEN ONDORIOZKO GASTUAK ORDAINTZEN LAGUNTZE ALDERA

Elkartearen izena: .............................................................................................................................

Helbidea: ....................................................................................... Telefonoa: .......................................

Herria: ......................................................................................... PK: ....................................

IFZ/IFK: ........................................... Erregistro zk. ...........................

Lehendakaria: ................................................................................. Telefonoa: ......................................

Posta elektronikoko helbidea: ..............................................................................................

Gorago jasotako identifikazio datuak dituen elkarteak eskatzen du arreta-defizitaren nahasmendua (hiperaktibitatearekin edo gabe) duten ikasleen beharrei erantzuteko asmoz Nafarroan lan egiten duten elkarteentzako laguntzen deialdian parte hartzea, 2022-2023 ikasturtean gauzatzen diren jarduera eta proiektuen ondoriozko gastuak ordaintzen lagun diezaioten.

Elkarteak bere erantzukizunpean aitortzen du Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan dirulaguntzak jasotzeko aipatutako debeku egoeretako bakar batean ere ez dagoela.

Elkarteko lehendakariak ziurtatzen du deialdi honetan aurkeztu diren jarduerak kudeaketa batzordeak onetsi dituela eta, halaber, ziurtatzen du eskaeran ageri diren datuak egiazkoak direla.

...................................................(e)n, 20.....(e)ko ..........................................aren ......(e)(a)n

ELKARTEKO LEHENDAKARIA

(sinadura eta zigilua)

III. ERANSKINA.–JARDUEREN AZALPENA-TXOSTENA

Jardueraren izena: ..............................................................................................................................

Jardueraren azalpena: .......................................................................................................................

Hartzaileak: .............................................................................................................................................

Parte-hartzaileen kopurua: .....................................

Lortu nahi diren helburuak: ...............................................................................................................

Jarduerak noiz egin diren (adierazi eguna, hilabetea eta urtea edo aldizkakotasuna):

..................................................................................

Jarduerak non egin diren: .......................................................................................................................

Jardueraren arduraduna: ...................................................................................................................

Gastuen aurrekontua (kontzeptuak zehaztu): ...................................

1.–Kontzeptua:

Zenbatekoa:

2.–Kontzeptua:

Zenbatekoa:

3.–Kontzeptua:

Zenbatekoa:

Guztira:

Oharrak:

...................................................(e)n, 20.....(e)ko ..........................................aren ......(e)(a)n

(Oharra: bete bat jarduera bakoitzeko).

IV. ERANSKINA.–JARDUEREN ZERRENDA LABURTUA, ARRETA-DEFIZITAREN NAHASMENDUA (HIPERAKTIBITATEAREKIN EDO GABE) DUTEN IKASLEEN BEHARREI ERANTZUTEKO ASMOZ NAFARROAN LAN EGITEN DUTEN ELKARTEENTZAKO LAGUNTZEN DEIALDIAN AURKEZTEN DIRENENA, GAUZATZEN DIREN JARDUERA ETA PROIEKTUEN ONDORIOZKO GASTUAK ORDAINTZEN LAGUNTZEKO

1.–Jardueraren izena: zenbatekoa:

2.–Jardueraren izena: zenbatekoa:

3.–Jardueraren izena: zenbatekoa:

4.–Jardueraren izena: zenbatekoa:

5.–Jardueraren izena: zenbatekoa:

6.–Jardueraren izena: zenbatekoa:

7.–Jardueraren izena: zenbatekoa:

8.–Jardueraren izena: zenbatekoa:

9.–Jardueraren izena: zenbatekoa:

10.–Jardueraren izena: zenbatekoa:

11.–Jardueraren izena: zenbatekoa:

12.–Jardueraren izena: zenbatekoa:

13.–Jardueraren izena: zenbatekoa:

Zenbatekoa, guztira:

...................................................(e)n, 20.....(e)ko ..........................................aren ......(e)(a)n

ELKARTEKO LEHENDAKARIA

(sinadura eta zigilua)

V. ERANSKINA.–GASTUAREN JUSTIFIKAZIO KONTUA

DIRUZ LAGUNDUTAKO jarduera:

DOKUMENTU ZENBAKIA

HARTZEKODUNA

ZENBATEKOA

ORDAINTZE DATA

1

2

3

4

5

6

...

KOSTUA, GUZTIRA

VI. ERANSKINA

Ikasturtea: ............................................................................................................................................

Eguna: ..........................................................

Jarduerak non egin diren: ....................................................................................................................

IZENA

DEITURAK

NANa

SINADURA

Iragarkiaren kodea: F2307809