2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESA
Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 703. lurzatian. Hasierako onespena
Esako Udalak, 2023ko apirilaren 5ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat Esako katastroko 1. poligonoko 703. lurzatian (Benasa kalea 23), Pedro Sanz Arriazuk sustaturik.
Argitara ematen da orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatua betetzeko (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Esan, 2023ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.
Iragarkiaren kodea: L2308700