131. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, lehiaketa eta berariazko lehiaketa bidez betetzeko Iruñeko Udaltzaingoko 21 polizia agente lanpostu

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak, 2023ko ekainaren 7an emandako ebazpen bidez, deialdia onetsi du honako oinarri hauekin bat:

OINARRIAK

1.–Xedea.

Deialdia iragartzen da lehiaketa eta berariazko lehiaketa bidez betetzeko Iruñeko Udaltzaingoko 21 agente lanpostu, bai eta deialdi honen ebazpenaren ondorioz hutsik geratzen ahal direnak ere, zeinak honako antolaketa-unitate hauei atxikirik baitaude:

–Agentea/Udaltzaina:

  • Prentsako lantaldea - Biktimen Arreta Bulegoa. Agentearen 1-304300-17 plaza: Zirkulazioko udaltzaina.
  • Plangintza eta Koordinazioko Arloa, Koordinazioko Brigada, EKZko Taldea (Ekintzak Koordinatzeko Zentroa). Agentearen 1-304300-91 plaza: Zirkulazioko udaltzaina.
  • Plangintza eta Koordinazioko Arloa, Koordinazioko Brigada, EKZko Taldea (Ekintzak Koordinatzeko Zentroa). Agentearen 1-304300-101 plaza: Zirkulazioko udaltzaina.
  • Segurtasuneko Arloa, Bide Mugikortasuneko Brigada, Elkarbizitzaren aldeko Hezkuntza Taldea. Agentearen 1-304300-102 plaza: Zirkulazioko udaltzaina.
  • Bide Segurtasuneko Arloa, Bide Mugikortasuneko Brigada, Elkarbizitzaren aldeko Hezkuntza Taldea. Agentearen 1-304300-125 plaza: Zirkulazioko udaltzaina.
  • Bide Segurtasuneko Arloa, Bide Mugikortasuneko Brigada, Elkarbizitzaren aldeko Hezkuntza Taldea. Agentearen 1-304300-132 plaza: Zirkulazioko udaltzaina.
  • Bide Segurtasuneko Arloa, Zirkulazioko Brigada, Atestatu Taldea. Agentearen 1-304300-127 plaza: Zirkulazioko udaltzaina.
  • Bide Segurtasuneko Arloa, Zirkulazioko Brigada, Atestatu Taldea, Istripuak Aztertzeko Taldea. Agentearen 1-304300-97 plaza: Zirkulazioko udaltzaina.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Komunitate Poliziako Taldea. Agentearen 1-304300-50 plaza: Zirkulazioko udaltzaina.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Komunitate Poliziako Taldea. Agentearen 1-304300-196 plaza: Zirkulazioko udaltzaina.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Komunitate Poliziako Taldea. Agentearen 1-304300-317 plaza: Zirkulazioko udaltzaina.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Komunitate Poliziako Taldea. Agentearen 1-304300-408 plaza: Zirkulazioko udaltzaina.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Prebentzioko Taldea. Agentearen 1-304300-400 plaza: Zirkulazioko udaltzaina.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Polizia Administratiboko eta Ingurumeneko Taldea Agentearen 1-304300-22 plaza: Zirkulazioko udaltzaina.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Polizia Administratiboko eta Ingurumeneko Taldea Agentearen 1-304300-173 plaza: Zirkulazioko udaltzaina.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Polizia Administratiboko eta Ingurumeneko Taldea Agentearen 1-304300-522 plaza: Zirkulazioko udaltzaina.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Zaintzako Brigada, Laguntza Zerbitzuetako Taldea. Agentearen 1-304320-7 plaza: Laguntza zerbitzuetako udaltzaina.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Zaintzako Brigada, Laguntza Zerbitzuetako Taldea. Agentearen 1-304320-8 plaza: Laguntza zerbitzuetako udaltzaina.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Zaintzako Brigada, Laguntza Zerbitzuetako Taldea. Agentearen 1-304320-19 plaza: Laguntza zerbitzuetako udaltzaina.
  • Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa, Polizia Judizialeko Brigada, Herritarren Arretako eta Salaketetako Taldea (HASB taldea). Agentearen 1-304400-26 plaza: Instrukzioko udaltzaina.
  • Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa, Gizarte Babes eta Laguntzako Brigada-(UPAS) Emakumeak, Adingabeak eta Nagusiak Babesteko Taldea. Agentearen 1-304400-40 plaza: Instrukzioko udaltzaina.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Deialdi hau 2017ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 3koan, argitaratu eta 2018ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 23koan, aldatutako Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduari jarraikiz eginen da.

Deialdi honetan jasota ez dagoen orotan aipatutako erregelamenduan xedatutakoari jaramon eginen zaio.

3.–Betekizunak.

Udaltzaingoko agente/udaltzain izendapena edukitzea, eta zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.

Kasu guztietan, eskatzen duen destinoko eginkizunak betetzea eragozten dion inolako eragozpen fisiko edo psikikorik ez izatea.

Plantilla organikoan bigarren jarduerako egoeretarako erreserbatutako lanpostuak egoera administratibo horretan dauden udaltzainek/agenteek soilik eskuratzen ahalko dituzte. Bigarren jarduerako egoeran dauden funtzionarioek ezin izanen dute lanpostuak betetzeko prozesuetan parte hartu.

Ezin izanen dute lekualdatze lehiaketan parte hartu lanpostuak aurreko lekualdatze batean borondatez eskuratu dituzten udaltzainek/agenteek, baldin eta ordutik hona epe hauek bete ez badira:

–Bi urte, lehiaketa bidez atxiki direnendako.

–Hiru urte, berariazko lehiaketa bidez atxiki direnendako. Artikulu honi dagokionez, lehiaketa-sistemari jarraituko diote destinatuak izan diren taldearen prestakuntza-ikastaroa egiteko aukerarik izan ez duten udaltzainek.

Lanpostu huts bati behin-behinean atxikitako funtzionarioek deialdi honetan nahitaez parte hartu beharko dute, egoera horretan dauden bitartean. Horrela egin ezean, halabeharrez atxikitzen ahalko dituzte horietako edozeinetara.

Deialdi hau ebaztearekin batera amaituko dira lehiaketa honek ekarritako atxikipenek eragin dituzten bitarteko izendapenak, salbu eta erreserbatutako lanpostu hutsen kontura egindakoen kasuan, izan ere, halakoetan ez daude beharturik parte hartzera eta jabetzan duten lanpostuetara itzuliko dira.

Hasiera batean aipatutako lanpostuez gain, lehiaketan lanpostua lortzearen ondorioz lehiakideek hutsik utzitako lanpostuak ere beteko dira lehiaketa honetan. Horren ondorioz sortutako lanpostu horiek lehiaketa edo berariazko lehiaketa bidez beteko dira.

4.–Eskabidea eta eskaera aurkezteko epea eta tokia.

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek eskaera telematikoki aurkeztu beharko dute, Interneten bidez, www.pamplona.es/eu helbidean, honako nabigazio bide honi jarraikiz: "Izapideak eta lizitazioak’’, "Lan-eskaintzak’’, "Enplegu publikoa’’, "Enplegu publikoko deialdiak’’, deialdi honi dagokion aipamenean, hamabost egun balioduneko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

Eskabidean zein lanpostu hautatzen diren zehaztuko da. Izangaiak berak hautatutako plazak bakarrik aipatuko ditu.

5.–Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

Behin eskabideak aurkezteko epea amaituta, Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpen bidez onetsiko du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, non zuzendu beharreko akatsak adieraziko baitira, eta agindua emanen du hura ikusgai paratzeko Udaltzaingoaren iragarki-taulan eta INTRAPOLen.

Izangai baztertuek erreklamazioak egin eta forma-akatsak zuzentzen ahalko dituzte zerrenda argitaratu eta 10 egun balioduneko epean.

Behin erreklamazioak aurkezteko epea amaituta eta horiek ebatzita, Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpen bidez onetsiko du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta hura ikusgai paratuko du Udaltzaingoaren iragarki-taulan eta INTRAPOLen. Ebazpen horretan hautaprobak egiteko tokia, eguna eta ordua adieraziko dira.

6.–Lanpostuen esleipena.

6.1. Berariazko lehiaketa.

Berariazko lehiaketa bidez beteko dira honako talde hauetako eta horien menpeko lantaldeetako lanpostu hutsak: Ekintzak Koordinatzeko Zentroko Taldea; Ikuskapen Orokorreko Taldea; Herritarren Arretako eta Giza Baliabideetako Taldea; Herritarren Arreta Bulegoko Taldea; Ikerketa Taldea; Emakumeak, Adingabeak eta Nagusiak Babesteko Taldea; Elkarbizitzaren aldeko Hezkuntza Taldea; Bide Plangintzako Taldea; Atestatu Taldea; Komunitate Poliziako Taldea eta Erakunde Segurtasuneko Taldea. Era berean, taldeetako burutzak ere berariazko lehiaketa bidez beteko dira.

Berariazko lehiaketak bi fase izanen ditu, eta Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduko 57. artikuluan jasotzen den puntuazioari jarraikiz baloratuko dira.

Lehen fasean, merezimenduak, gaitasuna, titulu akademikoak, esker-sariak eta beste merezimendu batzuk eta hizkuntzak baloratzerakoan, organo eskudunak xede horretarako emandako Ebazpenean xedatuari men eginen zaio, gehieneko puntuazioa 53 puntukoa izanik.

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: Puntu bat emanen da deialdia argitaratu bitartean egindako zerbitzu-urte bakoitzeko. Urte-zatikiak hainbanatu eginen dira. Apartatu honetan gehienez ere 30 puntu eskuratzen ahal dira.

b) Prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak, irakaskuntza eta ikerketa, betiere arlo polizialari lotuak: gehienez ere 10 puntu.

b) apartatuaren balorazioa:

b.1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), honela banatuta:

1. Baloratu beharreko prestakuntza-ekintzetan, ikastorduen zatikiak hainbanatu eginen dira.

2. Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei 1 kredituko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena frogatzen duten ziurtagiriei 10 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Ikasturte bakoitzeko gehienez ere 1 puntu eskuratzen ahalko da.

5. Puntuazio berarekin baloratuko da erakunde antolatzailearen baldintza bete ez baina Administrazioak aginduta edo haren oniritziarekin eginak diren prestakuntza-saioetan parte hartu izana, halako prestakuntza-saiotzat joko direlarik espresuki sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatutakoak.

b.2) Tituluak:

–Unibertsitate-doktore ofiziala, 2 puntu.

–Unibertsitate-lizentzia/gradu ofiziala, 1,5 puntu.

–Unibertsitate-diplomatura ofizialak, 1 puntu.

–Ez dira baloratuko titulazioen ikastaro solteak ezta unibertsitate-diplomaturak ere karrera bereko lizentzia badaukate.

c) Esker-sariak eta beste merezimendu batzuk: gehienez ere 2,50 puntu.

1. Zerbitzu Goraipagarrien Plakagatik: 1,25 puntu.

2. Zerbitzu Goraipagarrien Dominagatik: 0,75 puntu.

3. Jendaurreko Esker Onagatik: 0,50 puntu.

4. Esker On pribatuagatik: 0,25 puntu.

d) Hizkuntzak: gehienez ere 10,50 puntu.

2,0 puntu bitarteko balorazioa emanen zaie Europar Batasuneko hizkuntza ofizial hauetako bakoitzaren ezagutzari: frantsesa, ingelesa, alemana eta italiera. 2,50 puntu bitarteko balorazioa emanen zaio euskara jakiteari.

Bigarren fasean proba objektibo teoriko-praktikoak eginen dira, honela banatuta:

–Test moduko azterketa bat eginen da, aldian aldiko epaimahaiak zehaztu beharrekoa, aitzinetik onetsi eta deialdi honetan argitaratutako gaitegi bati buruzkoa: gehienez ere 40 puntu. Proba hau gainditzeko gutxienez 20 puntu eskuratu beharko dira, eta puntuazio honetara iristen ez den izangaia bazterturik geratuko da.

Era berean, Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloko lanpostu guztietarako (57.3b) artikuluan aurreikusi bezala) profil profesiografikoarekiko eta gaitasunekiko egokitasuna baloratzeko proba eginen da, eta gehienez ere 20 puntu emanen dira. Proba hori NAPIko teknikariek eginen dute aldian aldiko Epaimahaiak hala proposatuta. Zuzenketa- eta kalifikazio-irizpideak probak egin baino lehen argitaratuko dira.

–Profil profesiografikoa zehaztea: NAPIko Psikologia Aplikatuko Sailak eta Deialdiaren Kalifikazio-epaimahaiak proposatuko dute, edo hark izendatzen dituen langileek, lanpostuaren behar eta eskakizunen jakitun badira. Azterketa horretatik abiatuta zehaztuko dira ebaluatu beharreko faktore edo gaitasunak eta funtzioak egoki garatzeko beharrezkoak diren eskakizunak. Profil profesiografikoaren proposamena Epaimahaiari aurkeztuko zaio probak hasi aurretik onets dezan.

Kalifikazio-epaimahaia arduratuko da, proben aurretik, garrantzitsutzat jotzen dituen kontuak bitarteko egokien bidez argitaratzeaz. Xede horretarako NAPIko arlo psikoteknikoko teknikariekin koordinatuko da, eta horiek helaraziko dizkiote profilean jasotako eta baloratu beharreko faktoreak eta zuzentzeko eta kalifikatzeko irizpideak.

Probak bi parte izanen ditu:

–Lehenengoan, ariketa psikotekniko bat edo batzuk eginen dira. Nortasunari buruzko galdetegi orokorrak izaten ahal dira, edo lan-gaitasunei buruzkoak edo/eta trebetasunei buruzkoak.

–Bigarrena banakako elkarrizketa edo talde-lan bat izanen da, lehen zatiko galdera-sortekin alderatzeko.

Lanpostu hutsa esleitzeko proposamena bi faseetako azken emaitzak batuta puntuazio handiena lortu duen hautagaiaren aldekoa izanen da.

Sailkapen-hurrenkerako berdinketak honako irizpide hauen arabera ebatziko dira:

a) Proba teoriko-praktikoan puntuazio hobea lortu izana.

b) Berdinketak jarraitzen badu, eskalafoiari erreparatuko zaio.

Berariazko lehiaketen deialdian lanpostua eskuratzen duten Udaltzainek/Agenteek prestakuntza- edo hobekuntza-ikastaro bat gainditu beharko dute gerora. Ikastaroa ez egiteak edo ez gainditzeak destinoko atxikipena bertan behera uztea ekarriko du.

6.2. Lehiaketa orokorra.

Lehiaketa orokorraren sistema bidez betetzekoak diren lanpostuen esleipenak fase bakarra izanen du eta honako hauek baloratuko dira: meritua, gaitasuna, titulazio akademikoak, esker-sariak eta bestelako merituak eta hizkuntzak, bai eta 6.1. oinarriak berariazko lehiaketarako ezarritakoak, guztira 53 punturen gainean.

Halaber, berdinketarik izanez gero balorazioan, eskalafoiari erreparatuko zaio berdinketa hausteko.

7.–Lehentasunezko eskubideak.

Lanpostuen lehiaketa bidezko hornikuntzako lehentasunezko eskubideen lehentasun-hurrenkera honako hau izanen da:

–Iruñeko Udaltzaingoaren plantilla organikoan bigarren jarduerako araubidean dauden langileek betetzen ahal dituzten destinoei dagokienez, lehentasuna izanen dute bigarren jarduerarako egoerara pasatzearen ondorioz behin-behinean destino batera atxikita dauden funtzionarioek, eta horien artetik, egoera horretan ezintasun partzial batengatik daudenek.

–Lehiaketa bidez hornitutako gainerako destinoetarako, lehentasuna izanen dute lehenago betetzen zutena kentzearen ondorioz behin-behinean destino batera atxikita dauden funtzionarioek, eta beren lanpostua bigarren jarduerako araubidean egoteagatik mugiarazi dituztenek.

–Lehentasunezko eskubide mota bera duten izangaiak lanpostu huts berera aurkezten direnean, lanpostua eskalafoiari jarraikiz esleituko da.

8.–Lanpostu hutsak aukeratzeko modua.

Lekualdatze-lehiaketan eskainitako lanpostuak betetzeko deialdiko izangaiek deialdi honen I. eranskineko eskabidea bete beharko dute.

Eskabide horietan, datu pertsonalak, deialdian sartzeko eskaria eta aukeratutako lanpostuak adierazi beharko dituzte.

Behin izangaiek aurkeztutako merezimenduak kalkulatuta eta hautaprobak amaituta, Epaimahai kalifikatzaileak enpleguen arabera deituko ditu izangaiak, lehentasun-ordenaren arabera aukeratu ditzaten eskainitako lanpostuak.

Enpleguen araberako lanpostuen hautaketa deialdi bakar bidez eginen da. Bazterturik geldituko dira horietako edozeinetara agertzen ez diren izangaiak.

Hautaketa hori honela eginen da:

–Udaltzaingoaren Talde eta Lantaldeen hurrenkera korrelatiboa ezarriko da lanpostuak esleitzeko.

–Zozketa bidez, lanpostuen esleipena zein Taldetatik hasiko den erabakiko da.

–Taldea izendatuta, horretan puntuaziorik altuena lortu duen izangaiak (behin batuta merezimenduen puntuak eta hautaprobetakoak, halakorik izanez gero) erabakiko du lanpostu huts hori aukeratzen duen edo horri uko egin eta aukeratu duen beste talde bateko beste lanpostu huts baten zain geratzen den.

–Lanpostu horren esleipendun izatekotan, ordura arte betetzen zuen lanpostua uztean hutsik geratzen den lanpostua eskainitako lanpostu hutsen zerrendan sartuko da.

–Ondoren, eta lehentasun-ordenan, gainerako izangaiek aipatu Taldeko gainerako lanpostuak aukeratuko dituzte, guztiak bete arte.

–Behin lanpostu hutsen aukeraketa amaituta, hurrengo taldearekin jarraituko da, eta honela eginen da eskainitako lanpostu guztiak bete arte edo izangairik ez dagoen arte.

–Lanpostuak esleitzeko ekitaldian, izangaiek zentzuzko denbora izanen dute lanpostua aukeratzeko edo hari uko egiteko; egin ezean, epaimahaiak ulertuko du lanpostuari uko egiten zaiola.

9.–Epaimahaiaren osaera.

Honako hauek osatuko dute kalifikazio-epaimahaia:

–Epaimahaiburua: Francisco M.ª Bacaicoa Nuñez jauna, Iruñeko Udaltzaingoko komisarioa.

Ordezkoa: Jose Francisco Ataun Roldan, Iruñeko Udaltzaingoko komisarioa.

–Epaimahaikidea: Félix Echavarri Lizasoain jauna, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.

Ordezkoa: Ángel Azanza Burusco jauna, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.

–Epaimahaikidea: José Javier Rey Carrascosa jauna, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.

Ordezkoa: Pablo Liberal Artaiz jauna, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.

–Epaimahaikidea: Langileen Batzordearen ordezkari bat.

Ordezkoa: Langileen Batzordearen ordezkari bat.

–Epaimahaikide-idazkaria: Javier García Martínez jauna, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko Alorreko legelaria.

Ordezkoa: Víctor Sarasa Astrain jauna, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko Alorreko legelaria.

Epaimahaia onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da.

10.–Lanpostuen esleipena eta jabetza.

Behin lanpostuak hautatu ondoren, Epaimahaiko idazkariak esleitutako lanpostuen zerrendaren berri emanen du, Giza Baliabideetako zuzendariak onets dezan. Lanpostuak esleitzeko ebazpenean zehazten ahalko da destino eta lanpostu guztiez batera jabetzeko data.

11.–Errekurtsoak.

Deialdi honen nahiz haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauek paratzen ahal dira:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza argitaratu eta hortik aitzina kontatuta.

Epaimahai kalifikatzailearen egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, 2023ko ekainaren 7an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, María Aranzazu Arias Leiro.

I. ERANSKINA.–DESTINOAK HAUTATZEKO ESKAERA

DEIALDIA, LEHIAKETA ETA BERARIAZKO LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO IRUÑEKO UDALTZAINGOKO 21 AGENTE LANPOSTU.

ESKATZAILEAREN IZEN-ABIZENAK:

PLAKA-ZK.: LANA:

DESTINOA:

Eskatzen du:

UNITATEA

SAILA

ESKARIA

PLANGINTZA ETA KOORDINAZIOKO ARLOA

Prentsako lantaldea - Biktimen Arreta Bulegoa

Berariazko lehiaketa

Plangintza Estrategikoko Brigada

Herritarren Arretako eta Giza BaliabideetakoTaldea

Berariazko lehiaketa

Ikuskapen Orokorreko Taldea

Berariazko lehiaketa

Logistikako Taldea

Lehiaketa-2. jarduera

Koordinazioko Brigada

Ekintzak Koordinatzeko Zentroko taldea

Berariazko lehiaketa

BIDE SEGURTASUNEKO ARLOA

Bide Mugikortasuneko Brigada

Bide Plangintzako Taldea

Berariazko lehiaketa

Elkarbizitzaren aldeko Hezkuntzako Taldea

Berariazko lehiaketa

Zirkulazioko Brigada

Atestatu Taldea

Berariazko lehiaketa

Istripuen Analisiko Lantaldea

Berariazko lehiaketa

Trafikoko Taldea

Lehiaketa

Garabi Taldea

Lehiaketa-2. jarduera

HURBILTASUN ETA PREBENTZIOKO ARLOA

Komunitate Poliziako Taldea

Berariazko lehiaketa

Hurbiltasuneko Brigada

Hurbileko Poliziako Taldea

Lehiaketa

Jasangarritasunerako Lantaldea

Lehiaketa

Prebentzioko Taldea

Lehiaketa

Laguntzako Lantaldea

Lehiaketa

Polizia Administratiboko eta Ingurumeneko Taldea

Lehiaketa-2. jarduera

Zitazio Judizialetako Lantaldea

Lehiaketa-2. jarduera

Zaintzako Brigada

Erakunde Segurtasuneko Taldea

Berariazko lehiaketa

Laguntza Zerbitzuetako Taldea

Lehiaketa-2. jarduera

BITARTEKARITZA ETA INSTRUKZIOKO ARLOA

Polizia Judizialeko Brigada

Ekintzak Koordinatzeko Zentroko Taldea

Berariazko lehiaketa

Analisiko Lantaldea

Berariazko lehiaketa

Ikerketako Taldea

Berariazko lehiaketa

Gizarte Babes eta Laguntzako Brigada (UPAS)

Emakumeak, Adingabeak eta Nagusiak Babesteko Taldea

Berariazko lehiaketa

Genero-indarkeria eta Aniztasuna Kudeatzeko Lantaldea

Berariazko lehiaketa

Data eta sinadura:

LEKUALDATZE LEIHAKETAKO GAITEGIA

BERARIAZKO LEHIAKETA

Plangintza eta Koordinazioko Arloa

Plangintza Estrategikoko Brigada.

1. gaia.–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.

2. gaia.–11/2009 Foru Dekretua, otsailaren 9koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua onesten duena.

3. gaia.–27/2011 Foru Dekretua, apirilaren 4koa, Lanaldiaren murrizketari buruzkoa.

4. gaia.–Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamendua, 2017ko 65. NAOn, apirilaren 3koan, onetsia. Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduaren aldaketa, 2018ko 163. NAOn, abuztuaren 23koan, onetsia.

5. gaia.–Iruñeko Udaleko langileen hitzarmen kolektiboa (2017-2019). 2017ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 8koa.

6. gaia.–Iruñeko Udaltzaingoaren Erabilgarritasun Poltsari buruzko akordioa 2023 urterako.

7. gaia.–PA-04, Dokumentazioaren eta datuen kudeaketaren azpiprozesuak.

–SPA-04-01, Udaltzaingoak sorturiko dokumentazioaren azpiprozesua.

  • PA-Pcr-04-01-01, Zerbitzu Orokorretako Dokumentazioari buruzko Protokoloa.
  • PA-Pcr-04-01-02, Iruñeko Udaltzaingoan Eguneroko Jarduerak Sortutako Berariazko Dokumentazioari buruzko Protokoloa
  • –SPA-04-02, Udaltzaingoan sartzen den kanpoko dokumentazioaren azpiprozesua.
  • PA-Pcr-04-02-01, Herritarrek edo Herritarrendako sortutako Kanpoko Dokumentazioari buruzko Protokoloa.
  • PA-Pcr-04-02-02, Beste Zerbitzu batzuek edo batzuetarako edo Herritarrek edo Herritarrendako sortutako Kanpoko Dokumentazioari buruzko Protokoloa.

8. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestu eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa: I., II., III. eta IV. tituluak sartuko dira azterketan.

9. gaia.–7/2021 Lege Organikoa, maiatzaren 26koa, arau-hauste penalak prebenitzeko, detektatzeko, ikertzeko eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatutako datu pertsonalak babesteari buruzkoa.

10. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), pertsona fisikoak datu pertsonalen tratamenduari dagokionez babesteari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa –95/46/EE Direktiba (Datuak babesteko erregelamendu orokorra) indargabetzen duena–. I., II. eta III. kapituluak.

11. gaia.–Burutzaren Agindua, 2023ko 1.a., Iruñeko Udaltzaingoaren lan-egutegia ezartzeari buruzkoa. Instrukzioa, 2023ko 1.a., egutegiko lizentziak eta baimenak ezartzeari buruzkoa.

Plangintza eta Koordinazioko Arloa

Koordinazioko Brigada Ekintzak Koordinatzeko Zentroko taldea.

1. gaia.–Poliziaren Informazio Sistemaren (PIS) erabiltzailearen eskuliburua.

2. gaia.–Protokoloa, Iruñeko Udaltzaingoaren egoitzan herritarrei ematen zaien telefono bidezko arretaren gainean.

3. gaia.–Jarduketa-protokoloa, Iruñeko Udaltzaingoak hondamendi-egoeran edo pertsonen bizitza arriskuan daudenetan jarduteko moduaz. 50. zirkularra, atentatu terroristetarako Jarduketa Plana.

4. gaia.–Elur eta izotzetarako Larrialdi Plana.

5. gaia.–Iruñeko Mugikortasunari buruzko Udal Ordenantza.

6. gaia.–Alde Zaharrerako sartzeko eta bertan zirkulatzeko arau erregulatzaileak, eta Alde Zaharrari Isurketa Baxuko Eremu eta Sarbide Kontrolatuko Eremu izaera emateko arau erregulatzaileen aldaketa.

7. gaia.–201/2002 Foru Dekretua, ikuskizun publiko eta josteta jardueren ordutegi orokorra arautzen duena.

8. gaia.–Protokoloa, animaliekin (txakur eta katuekin salbu) bide publikoan jarduteko moduaz.

9. gaia.–Protokoloa, etxeko animaliekin (txakur eta katuekin) jarduteko moduaz.

10. gaia.–Protokoloa, kale-zurrutaren kontrol-jarduketetarako.

11. gaia.–Protokoloa, aisialdi-lokalekin loturiko jarduketetarako.

12. gaia.–Protokoloa, audio- eta bideo-grabazioetarako sarbidearen gainekoa.

Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa

Polizia Judizialeko Brigada Herritarren Arreta Bulegoko Taldea eta Ikerketako Taldea.

1. gaia.–Polizia judiziala.

2. gaia.–Biktimendako argibideak eta babesa.

3. gaia.–Atxilotzea eta eskubideen berri ematea.

4. gaia.–Atxilotu gabeko ikertuari bere eskubideen berri ematea.

5. gaia.–Abokatua izendatzea.

6. gaia.–Senitartekoei eta bulego kontsularrari jakinaraztea.

7. gaia.–Azterketa medikoa.

8. gaia.–Habeas corpus.

9. gaia.–Begizko ikuskapen teknikoa.

10. gaia.–Sartzea eta miaketa.

11. gaia.–Informazio-biltegiratze masiboko gailuen miaketa eta informatika-ekipamenduen gaineko urruneko miaketak.

12. gaia.–Pertsonen miaketa.

13. gaia.–Argazki bidezko identifikazioa.

14. gaia.–Taldeko identifikazio-saioa.

15. gaia.–Komunikazioak grabatzea, irudiak hartzea eta jarraipena egiteko eta kokapena ezagutzeko gailuak erabiltzea.

16. gaia.–Telekomunikazioen intertzeptazioa.

17. gaia.–Esku-hartze postal eta telegrafikoa.

18. gaia.–Zirkulazio edo entrega zelatatua.

19. gaia.–Gauzen bilketa (zaintza-katea).

20. gaia.–Egile ezagunik gabeko atestatuak.

21. gaia.–Txostenaren eginbidea.

22. gaia.–Lekukoen babesa.

23. gaia.–Prozedura Kriminalaren Legearen 420. artikulua aplikatzearen ondoriozko atxilotzea.

24. gaia.–Zigor-kodea: ondarearen aurkako delituak.

25. gaia.–Zigor-kodea: osasunaren aurkako delituak.

26. gaia.–Zigor-kodea: pertsonen aurkako delituak.

27. gaia.–Zigor-kodea: sexu-askatasunaren aurkako delituak.

28. gaia.–Polizia-agiriak eta -txostenak erredaktatzea. Polizia-hizkuntza.

29. gaia.–Delinkuentzia informatikoa (I., II., III. eta IV. moduluak).

Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa

Gizarte Babeseko eta Laguntzako Brigada. Emakumeak, Adingabeak eta Pertsona Nagusiak Babesteko Taldea eta Genero-indarkeria eta Aniztasuna Kudeatzeko Lantaldea.

1. gaia.–Polizia judiziala.

2. gaia.–Biktimendako argibideak eta babesa.

3. gaia.–Atxilotzea eta eskubideen berri ematea.

4. gaia.–Atxilotu gabeko ikertuari bere eskubideen berri ematea.

5. gaia.–Abokatua izendatzea.

6. gaia.–Senitartekoei eta bulego kontsularrari jakinaraztea.

7. gaia.–Azterketa medikoa.

8. gaia.–Habeas corpus.

9. gaia.–Begizko ikuskapen teknikoa.

10. gaia.–Sartzea eta miaketa.

11. gaia.–Informazio-biltegiratze masiboko gailuen miaketa eta informatika-ekipamenduen gaineko urruneko miaketak.

12. gaia.–Pertsonen miaketa.

13. gaia.–Argazki bidezko identifikazioa.

14. gaia.–Taldeko identifikazio-saioa.

15. gaia.–Komunikazioak grabatzea, irudiak hartzea eta jarraipena egiteko eta kokapena ezagutzeko gailuak erabiltzea.

16. gaia.–Telekomunikazioen intertzeptazioa.

17. gaia.–Gauzen bilketa (zaintza-katea).

18. gaia.–Egile ezagunik gabeko atestatuak.

19. gaia.–Txostenaren eginbidea.

20. gaia.–Lekukoen babesa.

21. gaia.–Prozedura Kriminalaren Legearen 420. artikulua aplikatzearen ondoriozko atxilotzea.

22. gaia.–Zigor-kodea: sexu-askatasunaren aurkako delituak.

23. gaia.–Zigor-kodea: familia-harremanen aurkako delituak.

24. gaia.–Zigor-kodea: pertsonen aurkako delituak.

25. gaia.–Adingabeak: poliziako jarduketa-protokoloa adingabeekin jarduteko moduaz, Estatuko Segurtasun Idazkaritzaren 1/2017 Instrukzioaren arabera.

26. gaia.–VIOGEN datu-basea: funtzionamendu-eskuliburua. Poliziak arrisku-maila, biktimen segurtasunaren kudeaketa eta kasuen jarraipena VIOGEN sistemaren bidez baloratzeko protokoloa, Segurtasuneko Estatu Idazkaritzaren 4/2019 Instrukzioari jarraikiz.

27. gaia.–1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero Indarkeriaren kontrako Babes Integraleko Neurriak arautzen dituena.

28. gaia.–Polizia-agiriak eta -txostenak erredaktatzea. Polizia-hizkuntza.

29. gaia.–Delinkuentzia informatikoa (I., II., III. eta IV moduluak).

Bide Segurtasuneko Arloa

Bide Mugikortasuneko Brigada. Bide Plangintzako Taldea.

1. gaia.–Hiri-mugikortasuneko planak:

–Zirkulazioa baretzea.

–Aparkatze-politikak.

–Bizikletak hirian.

–Ziklobideak

2. gaia.–Iruñeko Mugikortasun-plana (HMJP)

3. gaia.–Bide Segurtasuneko Plan Zuzentzailea. Herritarren Segurtasuneko Alorra.

4. gaia.–Bide Plangintzako Taldea.

5. gaia.–Abiaduraren kontrola:

–Abiadura, istripu-tasan errepikatzen den faktorea.

–Abiadura eta harrapaketak.

–Geratze-tartea abiaduraren arabera.

–Abiaduraren efektu negatiboak ingurumenean.

–Araudi aplikagarria.

–Teknologia berriak, aukera berriak.

6. gaia.–Iruñeko Alde Zaharrera sartzeko eta bertan zirkulatzeko arau erregulatzaileak.

7. gaia.–Iruñeko Udalaren prozedura-eskuliburua: Edukiontziak paratzea.

8. gaia.–Seinaleen katalogoa:

–Seinaleen sailkapena.

–Sarrera-debekuen seinaleak.

–Debeku- edo murrizketa-seinaleak.

–Argibide orokorren seinaleak.

Bide Mugikortasuneko Brigada. Bizikidetzaren aldeko Hezkuntzako Taldea.

1. gaia.–Bide-segurtasuneko prozesua: Bide-segurtasuneko Hezkuntzako azpiprozesua.

2. gaia.–Komunikazioa hezkuntza-esparruan.

–Komunikazioa hobetzeko proposamenak.

–Entzute aktiboa.

–Komunikaziorako trebetasunak bideratze-jardunaren ikuspegitik.

–Feedbacka ematea eta jasotzea.

3. gaia.–Metodologia didaktikoa.

4. gaia.–IKTen eragina irakaskuntzan.

5. gaia.–Prestakuntza-saio baten planifikazioa.

6. gaia.–Irakatsitako gaitegiko zenbait eduki:

–Bide-segurtasuneko Hezkuntza Haur Hezkuntzan.

–Bide-segurtasuneko Hezkuntza Lehen Hezkuntzan.

–Bide-segurtasuneko Hezkuntza Bigarren Hezkuntzan.

–Arriskuak Interneten eta sare sozialetan.

–Sare sozialetarako gomendio onen dekalogoa.

–Eskola-jazarpena

–Sextortsioa Facebooken

–Adingabeak, hertsapena eta sexu-estortsioa

Bide Segurtasuneko Arloa

Zirkulazioko Brigada Atestatu Taldea.

–Pc- -03 Bide Segurtasuneko Prozedura:

1. gaia.–03-00-01 prozedura, poliziaren jarduketa-protokoloa, alkohola edanda gidatzen dutenekin jarduteko.

2. gaia.–03-00-02 prozedura, poliziaren jarduketa-protokoloa, gorputzean drogaren presentzia duten gidariekin jarduteko.

–03-02 Azpiprozesua-Atestatuak:

3. gaia.–03-02-01 prozedura, zirkulazio-istripuetarako protokoloa.

4. gaia.–03-02-03 prozedura, jarduketa-protokoloa baldin eta gidariak puntu guztiak galdu dituelako gidabaimena iraungita badu, ez badu gidabaimenik edo erabaki judizial baten ondorioz kendu bazaio.

5. gaia.–03-02-04 prozedura, ausarkeriaz edo heriotza eraginez gidatzen dutenekin jarduteko protokoloa.

6. gaia.–03-02-05 prozedura, poliziaren jarduketa-protokoloa alkohola eta abusuko drogak detektatzeko probak egiteari uko egitearen delitua egiten dutenekin jarduteko.

7. gaia.–03-02-06 prozedura, poliziaren jarduketa -protokoloa zirkulaziorako arrisku larria sortzearen delitua egiten dutenekin jarduteko.

Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa

Zaintzako Brigada. Erakunde Segurtasuneko Taldea.

1. gaia.–Babesa. Babes-sistemen funtzioak. Segurtasun-zerbitzu baten planifikazioa.

2. gaia.–Segurtasuneko Plan Iraunkorra. Babes estatikoa. Babes dinamikoa. Kontrabijilantziako lantaldea. Larrialdiko plana.

3. gaia.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa.

4. gaia.–50. zirkularra, atentatu terroristetarako Jarduketa Plana.

Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa

Hurbiltasuneko Brigada. Komunitate Poliziako Taldea.

1. gaia.–Zentro komunitarioen erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza

2. gaia.–Udal Antolaketari buruzko Dekretua. AL DAL 21-JUN-19 (11/AL) Zuzentzeko eginbidea.

3. gaia.–3. gaia.–Komunitate Poliziako Taldearen eginkizunak (RCC 29-MAR-17 (1/CC)).

4. gaia.–Zentro komunitarioen zerrenda DAL 09-MAY-19 (1/DC).

5. gaia.–Ospitaleen zerrenda.

6. gaia.–Auzo-unitateen zerrenda.

7. gaia.–Komunitate Poliziari buruzko eskuliburua.

–Giza-eskubideen printzipioak.

–Definizioak.

–Komunitate Poliziaren lau dimentsioak.

–Askotarikoa.

–Nola diseinatu kultura anitzeko hirietarako polizia-eredua.

–Intolerantziaren eta diskriminazioaren biktimen tratamendua.

8. gaia.–4/2020 Instrukzioa, Estatuko Segurtasun Idazkaritzarena, "gorroto-delituen eta diskriminazioari buruzko lege-arauak urratzen dituzten jarreren aurrean Segurtasun-indar eta -kidegoek jarraitu beharreko jarduketa-protokoloa" gaurkotzen duena. Jarduketa Protokoloa 2020ko uztailean berraztertutako ediziokoa da.

9. gaia.–Pcr-02-00-34 prozedura, gorroto-gertakarien kudeaketa.

Iragarkiaren kodea: L2309086