188. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 22a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

213/2026 EBAZPENA, abuztuaren 31koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez praktikaldia arautzen baita, maisu-maistren kidegoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetan, sartzeko hautapen prozedurari dagokiona. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 15eko 208/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

214/2026 EBAZPENA, abuztuaren 31koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez praktikaldia arautzen baita, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 245/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako sartzeko hautapen prozedurari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetan, kidego hauetan: Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunena, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleena eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistrena.

2222/2026 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ataletako eta antzeko unitateetako burutzak merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onesten duena.

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazioetako ingeniarien plaza bat oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2250/2026 EBAZPENA, 2026ko irailaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen Gaietarako, Unibertsitateko Bizitzako eta Konpromiso Sozialeko errektoreordeak emana, ikasleentzako lankidetza-beken 2026-2027 ikasturterako deialdia onesten duena. DDBN kodea: 928922.

2265/2026 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen Gaietarako, Unibertsitateko Bizitzako eta Konpromiso Sozialeko errektoreordeak emana, unibertsitateko ikasketekin jarraitzeko aukera arriskuan jartzen duten zailtasun ekonomikoak dituzten ikasleentzako lankidetza-beken 2026-2027 ikasturterako deialdia onesten duena. DDBN kodea: 929002.

1.7. BESTELAKOAK

91E/2026 FORU AGINDUA, irailaren 3koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana; honen bidez onesten da, behin betiko, "NA-4230 errepidearen Arraizko (Nafarroa) saihesbidea egiteko proiektua".

249/2026 EBAZPENA, irailaren 4koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, "Etsaingo (Nafarroa) hondakin-uren tratamendua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko eguna finkatzen duena.

46E/2026 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Agoizko balorazio txostena onesten duena.

ENKANTEA, Jimenako (Jaén) ondasun higiezin batena.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORELLA

Oposizio-lehiaketa, betetzeko familia-langilearen plaza bat, D mailakoa, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari atxikia

Oposizio-lehiaketa, bete dadin gizarte-langilearen plaza bat, B mailakoa, lan-kontratudunen araubidekoa, Oinarrizko Gizarte-Zerbitzuari atxikia

Lekualdatze-lehiaketa, eskolazain plaza bat betetzeko

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Hiri-jarduketarako plan berezia, Labianoko 6. poligonoko 155. lurzatian. Behin betiko onespena

Hiri-jarduketarako plan berezia, Labianoko 6. poligonoko 7. eta 8. lurzatietan (A15, Labiano). Behin betiko onespena

BERIAIN

Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

UHARTE

Xehetasun-azterketa, Ollokilanda-Urbi industrialdeko M7 lurzatian. Behin betiko onespena

IGUZKITZAKO KONTZEJUA

Soberako lurzati deklaratzea azalera hau: Iguzkitzako 3. poligonoko 375., 467. eta 468. lurzatien artean dagoena. Informazio publikoa

IMOTZ

Xehetasun-azterketa, Etxalekuko 8. poligonoko 195. lurzatian. Behin betiko onespena

Xehetasun-azterketa, Latasako 9. poligonoko 466. lurzatian. Behin betiko onespena

AZKOIEN

Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

TORRALBA DEL RÍO

Borondatezko birpartzelazio-proiektua UE-11 exekuzio-unitatean, eta kudeaketako hirigintza-hitzarmena, hirigintzako aprobetxamenduaren %10en lagapena dirutan emateko. Hasierako onespena

UNTZITIBAR

Xehetasun-azterketa AA-UNC-11 eremuan, 1. poligonoko 33-1 eta 33-2 lurzatietan. Behin betiko onespena