2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZITIBAR
Xehetasun-azterketa AA-UNC-11 eremuan, 1. poligonoko 33-1 eta 33-2 lurzatietan. Behin betiko onespena
Udalak, 2026ko abuztuaren 2ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen AA-UNC-11 eremuaren xehetasun-azterketa, Juan José Aldabak, Diana Iraguik eta Roberto Asiainek sustatua eta OMASO Arquitectosek idatzia.
Argitara ematen da onetsitako testu arauemailea, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuta dagoenarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina).
Untzitin, 2026ko irailaren 1ean.–Alkatea, Javier Ibiricu Astráin.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2611977