188. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZAKO KONTZEJUA

Soberako lurzati deklaratzea azalera hau: Iguzkitzako 3. poligonoko 375., 467. eta 468. lurzatien artean dagoena. Informazio publikoa

Iguzkitzako Kontzejuak, 2025eko martxoaren 21ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen soberako lurzati deklaratzea azalera hau: Iguzkitzako 3. poligonoko 375., 467. eta 468. lurzatien artean dagoena. 47,22 m² dira, eta Iguzkitzako Barzucelaya kalean dago.

Soberako lurzatien deklarazioaren xedea da lursaila adjudikatzea jabe eskatzaileei, alegia, zolatu eta sailkatu gabeko soberako lursailaren mugakide ere badiren jabeei.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iguzkitzako Barrutiko Udalaren iragarki-taulan, nahi duenak azter dezan, eta egokitzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

Iguzkitzan, 2026ko irailaren 1ean.–Kontzejuko burua, Sergio Pérez de Urabain Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2611856