188. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

249/2026 EBAZPENA, irailaren 4koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, "Etsaingo (Nafarroa) hondakin-uren tratamendua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko eguna finkatzen duena.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak apirilaren 10ean emandako 114/2026 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea deklaratu zen desjabetze espedientearen onuradun. Hasierako onespen hori 2026ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 30ekoan.

Jendaurreko aldia bukatuta eta alegazioei erantzuna emanda, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren uztailaren 1eko 187/2026 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen aipatutako proiektua, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Onespenak berekin dakar onura publikoaren deklarazioa eta lurrak okupatu beharra. Behin betiko onespen hori 2026ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 23koan.

Nafarroako Gobernuak 2026ko abuztuaren 19an hartutako Erabakiaren bidez, deklaratu zen presakoa dela "Etsaingo (Nafarroa) hondakin-uren tratamendua" izeneko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko. Erabaki hori 2026ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 1ekoan.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauei dei egitea Anueko udaletxera etor daitezen 2026ko urriaren 27an, 10:00etan, "Etsaingo (Nafarroa) hondakin-uren tratamendua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko, eranskinean ezarritakoarekin bat: ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei; Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko buruari, mankomunitate hori baita desjabetzearen onuraduna; eta Anueko alkate udalburuari edo hark eskuordetutako zinegotziari.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman dezakete, nork bere kontura.

3. Alexia Mauleón Goñi andrea eta Leyre Busto Ochoa andrea izendatzea Administrazio jardulearen ordezkari, bietako edozeinek sina ditzan okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak.

4. M.ª Carmen Uriz Lusarreta, Jasone Goikoetxea Iriberri eta Itziar Calvo Oteiza andreak Administrazioaren/onuradunaren peritu izendatzea, haietako edozein halakotzat aritu dadin.

5. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen eta Anueko Udalaren iragarki-tauletan. Orobat, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

6. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedula baten bidez.

Iruñean, 2026ko irailaren 4an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

ERANSKINA

Espedientea

045.26.002

Proiektua

Etsaingo (Nafarroa) hondakin-uren tratamendua

Gaia

Anueko udalerriko (Etsain) finkak okupatu aurreko aktak egiteko hitzordua

Eguna

2026ko urriaren 27a

Tokia

Anueko udaletxea

ORDUA

AKTA

TITULARRA

KODEA

FINKA

POLIGONOA

LURZATIA

2026ko urriaren 27a

Anue (Etsain)

10:00etan

Alejandro Ibarra Zandio jauna

ET-S-12

7

151

ET-S-13

7

149

ET-S-15BIS

7

115

Iragarkiaren kodea: F2612029