188. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Xehetasun-azterketa, Ollokilanda-Urbi industrialdeko M7 lurzatian. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2026ko irailaren 3an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Ollokilanda-Urbi industrialdeko M7 lurzatian, ORRO LZK SLk planteatutako proiektuaren arabera (3765/2025 espedientea).

Aipatutako erabakia argitara ematen da, onetsitako testu arauemailearekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Uharten, 2026ko irailaren 7an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2612043