188. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazioetako ingeniarien plaza bat oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Bete beharrez xedatuta dagoena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazioetako ingeniarien plaza bat oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 27ko 4508/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi hori, eta 2025eko 259. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 33koan), oposizioko kalifikazio epaimahaiak proposatu du Javier Ignacio Ugalde Ojer jauna izendatzea, hura baita gainditu duten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu duena.

Deialdiaren 8.1 eta 9.2 oinarrietan ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatutako oinarrietan eskatutako agiriak bide telematikoz aurkezteko www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren fitxan agertzen den estekaren bidez.

Iruñean, 2026ko irailaren 8an.–Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.

Iragarkiaren kodea: F2612076