188. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORELLA

Oposizio-lehiaketa, betetzeko familia-langilearen plaza bat, D mailakoa, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari atxikia

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko abuztuaren 27an egin bilkuran, onetsi zituen deialdi baten oinarri arautzaileak, hain zuzen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko familia-langilearen plaza bat, D mailakoa, eta Corellako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari atxikia. Plaza lan-kontratudunen araubidekoa da, eta 47 zenbakia du plantilla organikoan.

Honako hauek arautuko dute deialdia:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea familia-langilearen plaza bat, D mailakoa, eta Corellako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari atxikia. Plaza lan-kontratudunen araubidekoa da, eta 47 zenbakia du plantilla organikoan.

1.1. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazioko organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

1.2. Lanpostuak bere mailari dagozkion ordainsariak izanen ditu –uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuan eginiko sailkapenari jarraikiz–, bai eta udaleko plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriak ere.

1.3. Izangaien eginkizunak jarraian aipatzen dira, aipamen hutsez eta bestelakoak baztertu gabe:

Corellako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren burutzapean egonen da, eta familia-langilearen berezko eginkizunak bete beharko ditu: etxean laguntzea, laguntza eta babes emozionala ematea, langile soziosanitarioekin batera lan egitea, koordinatzea eta talde-lanean aritzea, prebentzio-lanak egitea, eta autonomia sustatzea.

Oro har, lehenago zehaztu ez diren arren, agintzen zaizkion jarduera guztiak, baldin eta bere lanbidearen jardunekoak eta bere prestakuntza teknikokoak badira.

1.4. Bi hilabeteko probaldia izanen da, eta bitarte horretan Udalak kontratua suntsiarazi edo hutsaltzen ahalko du, iruditzen bazaio emaitzak ez direla izan Udalak nahi bezalakoak, lanpostuaren zereginak betetzean.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Prozedura hau gauzatuko da honako araudi honetan xedatutakoaren arabera: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua; 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, zeinaren bidez arautzen baitira Toki Araubidearen Oinarriak; aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta deialdi honen oinarriak.

3.–Baldintzak.

3.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako edo Europar Batasuneko kide den beste estatu bateko nazionalitatea izatea, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen arabera Europako Erkidegoa Eratzeko Tratatuan zehazten diren baldintzetan langileen joan-etorri librea aplikatzekoa den edozein estatutako nazionalitatea. Orobat, parte hartzen ahal dute espainiarren eta lehen aipatu diren estatuetako herritarren ezkontideek edo legez eraturiko izatezko bikotekideek, baldin zuzenbidez banandurik ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta haien ezkontideenek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez banandurik ez badaude eta ondorengoak 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanez gero, haien bizkar bizi badira.

Legezko bizilekua Espainian duen atzerritarra izatea, edo indarra duen lan baimena edukitzea, alegia, lanpostuan aritzeko ahalmena ematen duena.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako titulu hauetakoren bat izatea, edo hori eskuratzeko moduan egotea (eskubideak ordaindu izanaren gordekina):

–Mendekotasuna dutenei arreta egiteko teknikari titulua.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari titulua.

–Arreta soziosanitarioko teknikari titulua.

–Gizarte erakundeetan mendekotasuna dutenei laguntza soziosanitarioa emateko profesionaltasun ziurtagiria (SSCS0208 kodea).

–Etxean laguntza soziosanitarioa emateko profesionaltasun ziurtagiria (SSCS0108 kodea).

–Etxeko laguntzako laguntzailearen profesionaltasun ziurtagiria (SSCS30 kodea).

–Salbuespenezko gaikuntza nahiz behin-behineko gaikuntza lanbide kategoria hauetan: gerokultorea, zaintzailea eta etxeko laguntzako laguntzailea eta laguntzaile pertsonala, Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemako zentro eta zerbitzuetarako, jarraikiz abuztuaren 25eko 5876/2022 Ebazpenari.

–Beste titulazio ofizial edo profesionaltasun ziurtagiri batzuk, hemen jasotakoen baliokideak direnak.

Profesionaltasun ziurtagiria edo gaikuntza profesionalak dituzten izangaien kasuan, gainera, izan beharko dute Eskola Graduatuko titulua, Lanbide Heziketako lehen mailako titulua edo horien baliokidea, edo egon beharko dute titulu hori eskuratzeko moduan, deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Baldin atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da homologazioa frogatzen duen agiria.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) B mailako gidabaimena izatea.

f) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ez izatea.

Izangaiek baldintza horiek frogatu beharko dituzte deialdiaren oinarrietan ezartzen den unean. Bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean, eta indarrean egon beharko dute plazaren jabetza hartu arte.

4.–Eskabideak.

4.1. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.

Deialdi honetan parte hartzeko eskabidea Corellako Udaleko erregistroan aurkeztu beharko da, dela Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.corella.es ), dela urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako bitartekoen bidez (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Kasu horretan, agiriak aurkeztu dituztela frogatu beharko dute, ayuntamiento@corella.es helbide elektronikora frogagiria bidalita, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen.

Baldin eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek eskabideari data eta zigilua jartzeko, ziurtatu baino lehen. Era berean, mezu elektronikoa igorriko da arestian adierazitako helbidera, horren berri emateko.

Eskabideak, edukiari dagokionez, deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio (1. eranskina).

Eskabidearekin batera honako hauek aurkeztu beharko dira:

a) Nortasuna frogatzen duen agiria (NANa...).

b) Ikasketa-tituluak.

c) Behar den tasa ordaindu izana egiaztatzen duen gordekina.

d) Desgaitasun maila bat izanik, izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan, komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete justifikatzeko.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.2. Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4.3. Tasak.

Funtzio publikoan sartzeko eta bertan jarduteko hautaketa prozeduran parte hartzeko eskubideengatik, 25,30 euroko tasa ordaindu behar da.

Eskabidea formalizatzean ordainduko da tasa, dirua kontu honetan sartuz:

ES 3221003721642100316133.

Ezinbestekoa da nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen identifikazio zenbakia bat etortzea tasa ordaindu izanaren agirian emandako identifikazio zenbakiarekin.

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

5.–Izangaien onarpena.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Corellako Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara eman dadila deialdiaren web-fitxan.

Bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda.

5.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

Erreklamazioak Corellako Udaleko erregistroan aurkezten ahal dira, dela Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.corella.es ), dela urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako bitartekoen bidez (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

5.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzi ondoren, Corellako alkate udalburuak ebazpena emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko argitara dadila deialdiaren web-fitxan.

5.4. Prozeduran parte hartzeko eskubideen tasa ez da itzuliko baldin izangaiak bazterturik gelditzen badira izangaiei berei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.

5.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Baldin eta, hautapen-prozedura gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko agiriak aztertzen direnean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

6.–Kalifikazio-epaimahaia.

6.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:

Epaimahaiburua: Gorka García Izal, Corellako Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: Pilar Pérez Gil, Gizarte Ongizate, Berdintasun eta Kulturako zinegotzia.

Lehen epaimahaikidea: María Jesús Arellano, Corellako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren burua.

Ordezkoa: Aitana Aguirre Bueno, Corellako Udaleko gizarte langilea.

Bigarren epaimahaikidea: Inés Fernandez García, gizarte langilea.

Ordezkoa: Susana Gutiérrez, gizarte langilea.

Hirugarren mahaikidea: Yolanda Riccobene Liroz, Corellako Udaleko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: Milagrosa Gil García, Corellako Udaleko langileen ordezkaria..

Epaimahaikide idazkaria: Milagrosa López Mendoza, Corellako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Ana Isabel Enrique Escribano, Corellako Udaleko Zuzenbideko lizentziaduna.

6.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia, eta ez du eratzerik izanen, ez eta aritzerik ere, gutxienez kideen gehiengo osoa biltzen ez bada.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, bertan egon behar dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.

6.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta abstenitzeko egoera batean badaude, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

6.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistei deitzen ahalko die, bere eskumeneko jarduketetatik edozeinetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7.–Hautapen-prozeduraren nondik norakoa.

7.1. Oposizio-lehiaketak aldi hauek izanen ditu:

a) Oposizioaldia. Hiru proba eginen dira:

a.1) Lehenbiziko proba galde-sorta teoriko-praktiko bat izanen da, II. eranskinean ageri den gai-zerrendari buruz. Erantzun okerrek puntuak kenduko dituzte, epaimahaiak proba hasi aurretik ezarritako proportzioan. Proba honetan gehienez ere 25 puntu lortzen ahal dira, eta bazterturik geldituko dira gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak.

a.2) Bigarren proba teoriko-praktikoa izanen da. Epaimahaiak proposatutako kasu batzuk ebatziko dira, II. eranskineko gai-zerrendan jasotako gaiekin zerikusia dutenak. Proba honetan gehienez ere 30 puntu lortzen ahalko dira. Bazterturik geldituko dira gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak.

a.3) Hirugarren proba psikoteknikoa izanen da, eta zenbait galdetegi bete beharko dira, ezagutzeko izangaien nortasun orokorra eta lanerako gaitasunak eta/edo trebetasunak, eta elkarrizketa pertsonalak eta/edo talde-lanekoak eginen dira; haien bidez zehaztuko da izangaiak zenbateraino diren egokiak lanpostuaren profil profesiografikoak eskatzen dituen ezaugarrietarako. Proba honetan gehienez ere 15 puntu lortzen ahalko dira, eta bazterturik geldituko dira gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak.

Hirugarren proba Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (NAPI) Psikologia Aplikatuaren Atalak eginen du, eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarendako.

b) Merezimenduen balorazioko fasea edo lehiaketaldia. Bertan izangaiek alegatu dituzten merezimenduak baloratuko dira, gero azalduko den baremoaren arabera.

Deialdi honetako faseak hurrenkera honetan eginen dira: lehendabizi, oposizioaldia, eta hura bukatutakoan, lehiaketaldia.

7.1.1. Prozeduran onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten denean adieraziko dira proba egiteko eguna, tokia eta ordua.

7.1.2. Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek aldean izan behar dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

7.1.3. Probaren kalifikazioa amaituta, epaimahaiak deialdiaren web-fitxan argitaratuko ditu emaitzak, eta 5 egun balioduneko epea emanen du interesdunek egoki irizten diotena alega dezaten telematika bidez. Alegazioak aurkezteko epea bukatuta, behin betiko emaitzak argitaratuko dira.

7.1.4. Oposizioaldiko behin betiko emaitzak argitaratutakoan, 10 egun balioduneko epea emanen zaie fase hori gainditu duten izangaiei, aurkez ditzaten alegatzen dituzten merezimendu guztien frogagirien kopiak.

Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina, aurkeztutako datuak edo agiriak okerrekoak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

7.2. Lehiaketaldia ez da baztertzailea eta haren helburua da izangaien merezimenduak baloratzea, betiere zuzenean loturik daudenak deialdiko lanpostuaren berezko eginkizunekin.

Gehienez 30 puntu lortzen ahalko dira, eta honako merezimendu hauek baloratuko dira:

7.2.1. Egindako zerbitzuak, deialdiko lanpostuaren berezko eginkizunetan: 30 puntu gehienez.

7.2.1.1. Toki entitateetan edo gizarte zerbitzuen mankomunitateetan egindako zerbitzuak, deialdiko lanpostuaren berezko eginkizunetan: 5 puntu, zerbitzu egindako urte oso bakoitzeko.

7.2.1.2. 7.2.1.1 apartatuan zehaztutako entitateetatik kanpo egindako zerbitzuak, deialdiko lanpostuaren berezko eginkizunetan: 2 puntu, zerbitzu egindako urte oso bakoitzeko.

7.2.1.3. Kontratua egin duen entitatearen ziurtagiriaren bidez frogatuko dira egindako zerbitzuak, edo, enpresa pribatuen kasuan, kontratuaren eta lan-bizitzaren ziurtagiriaren bidez. Bertan jasoko dira honako hauek: lanpostu mota, kategoria profesionala, lanaldi mota (lanaldi partziala izanez gero, ehunekoa adieraziko da) eta lan egindako aldiaren hasiera eta bukaera data zehatzak.

Oharrak:

1. Deialdia argitaratu arte egindako zerbitzuak baloratuko dira.

2. Urte kopurua osoa ez bada edo zerbitzuak lanaldi partzialean egin badira, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.

7.3. Ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean zerrendatuta, alegatuta eta egiaztatuta ez dauden merezimenduak; hala ere, kalifikazio-epaimahaiak dokumentazio gehiago eska dezake, uste badu merezimendu jakin bat ez dagoela behar bezala frogatuta.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio handiagorik eman, apartatuan adierazitako gehieneko puntuazioa baino.

7.3.1. Merezimendu-lehiaketaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak argitara emanen ditu web-fitxan izangaien behin-behineko puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea emanen da, interesdunek telematikoki alegazioak aurkez ditzaten, beren eskubideen alde komeni zaienaren arabera.

7.3.2. Behin epaimahaiak ebatzita behin-behineko emaitzen aurka aurkeztutako erreklamazioak, argitara emanen dira merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak.

7.4. Azken kalifikazioa.

7.4.1. Azken kalifikazioa izanen da oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioen batura.

7.4.2. Baldin berdinketarik gertatzen bada prozeduran parte hartzen dutenen puntuazioan, oposizioaldian puntuaziorik handiena dutenen alde ebatziko da.

Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, ebatziko da egindako zerbitzuetan puntuazio handiena lortu duenaren alde, eta, bat baldin badatoz, kontuan hartuko da hurrengo apartatuetan lortutako puntuazio handiena, zerrendatzen diren hurrenkeran.

7.4.3. Oposizioaldia eta lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak argitara emanen du prozedura gainditu dutenen zerrenda, hautaketa prozeduran guztira eskuratu duten puntuazioaren arabera, eta organo eskudunari igorriko dio, egin daitezen baldintzak egiaztatzeko eta plaza hutsak hautatzeko izapideak.

8.–Baldintzak frogatzea, izendapen proposamena eta agiriak aurkeztea.

8.1. Organo eskudunak 10 egun balioduneko epea irekiko du, plaza eskuratzen duten proposatutako izangaiek dokumentazioa aurkez dezaten, honako baldintza hauek betetzen dituztela frogatzeko:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokide batena.

b) Deialdian eskatzen diren titulu akademikoen kopia konpultsatua, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu direla frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan egotea frogatzen duen ziurtagiria.

c) B gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

d) Deialdiaren xede den lanpostuan aritzeko "gai" dela egiaztatzen duen agiria, Corellako Udaleko Lan Osasunaren Zerbitzuak egina. Hori lortzeko, izangaiak azterketa mediko bat egin beharko du, bere gaitasun psikofisikoa egiaztatzeko. Epaimahaiak behin betiko puntuazioen zerrenda egin eta organo deitzaileak hura jaso ostean, izangaiak hamar eguneko epean jasoko du hitzordua. Alkatetzaren ebazpen bidez emanen da hitzordua. Izangaiak azterketa medikoa egiteari uko egiten badio, hautaketa prozeduratik kanpo geldituko da.

e) Zinpeko adierazpena edo adierazpen solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dutela kendu administrazio publikoren baten zerbitzutik.

f) Zina edo hitzematea, adierazten duena errespetatuko duela Nafarroako Foru Araubidea, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.

g) Hala behar izatera, Corellako Udalak eskatzen dituen agiri osagarriak.

8.2. Baldintzak frogatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak organo eskudunari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamenean egonen dira, puntuazio handiena izateagatik, eskainitako plaza kopuruan sartzen diren izangaiak.

Izendapen proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratuko da.

8.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen dira izendatu agiri horiek aurkezten ez dituzten pertsonak eta, orobat, deialdiko 3. oinarrian eskatutako baldintzetako bat betetzen dutela egiaztatzen ez dutenak, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko jarduketa guztiak, galarazi gabe beren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

8.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, hutsik gelditu den plaza beteko da 7. eta 8. oinarrietan aipatzen den izangaien zerrendaren arabera, plazarako baldintzak betetzen dituen hurrengoarekin, eta izangai horrekin erabiliko da aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera.

9.–Izendapena, plaza hutsen adjudikazioa eta jabetza hartzea.

9.1. Corellako Udaleko lan-kontratudun izendatuko dira, lanpostuan aritzeko, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak.

9.2. Izendatzeak eta lanpostuaren jabetza hartzeak berekin ekarriko du izendatutako pertsona lan-kontratadun bihurtzea , eta izanen ditu indarreko xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaio, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo segitzea martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Hori hala da, aplikatuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua).

9.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).

9.4. Hautatutako izangaiak izendapen-ebazpenean finkatzen den egunean jabetuko dira plazaz.

9.5. Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte Corellako Udaleko lan-kontratudun izateko. Kasu horretan, deialdiaren 8.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

10.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.

10.1. Hautaketa prozedura honetan plaza lortzen ez duten izangaiekin zerrenda bat eginen da, puntuazio-ordenaren araberakoa, aldi baterako kontratazioak egiteko, Corellako Gizarte Zerbitzuetan sortzen diren beharrei erantzute aldera. Hori guztia, jarraikiz ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 42. artikuluari (Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

10.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda horrek lehentasuna izanen du aldi baterako kontrataziorako eraturik dagoen edozein zerrendaren gainetik –beraz, lehendik dagoen zerrenda subsidiarioa izanen da, deialdi honen ondorioz eratzen den zerrendari dagokionez–, eta gehienez bost urteko indarraldia izanen du, hura onesteko ebazpena ematen denetik hasita, salbu eta epe laburragoan agortzen bada edo beste deialdi bat egiten bada.

10.3. Bi hilabeteko probaldia ere ezartzen da deialdiaren apartatu honen bidez egiten diren aldi baterako kontratazioetarako, eta epe horretan edozein alderdik hutsaltzen ahalko du kontratua.

10.4. Udaleko burutzaren ardura izanen da zerrenda kudeatzea.

10.5. Dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriko 4. apartatuan ezarritakoa; aldez aurretik, Corellako Udalak hautaturiko zerbitzu medikuek bateragarritasunari buruzko adierazpena eginen dute, lanpostuko zeregin eta eginkizunak normal betetzeari dagokionez.

10.6. Izangai izendatuak lanean hasi beharko du Administrazioak adierazten dion epean, eta aldez aurretik aurkeztu beharko du sexu izaerako delituen ziurtagiria, hain zuzen, uztailaren 28ko 26/2015 Legean adierazten den hori (Haurren eta Nerabeen Babesari buruzko Legea, aldatzen duena Adingabeen Babes Juridikorako Lege Organikoaren 13. artikulua). Izangaia lanean hasten ez bada –behar adina justifikatutako kasuak salbu–, organo eskudunak kontratatzen ahalko du kontratazio-zerrendan hurrengoa den izangaia.

10.7. Eskainitako lanpostu batean jarduteari uko egiten diotenek edo eskatutako agiriak ezarritako epean aurkezten ez dituztenek zerrendetan egoteko eskubidea galduko dute, bidezko arrazoiak frogatzen direnean izan ezik; azken horiek Alkatetzaren ebazpen baten bidez hartuko dira aintzat.

10.8. Deietarako lehentasun berezia: Deietarako orokorrean ezarritakoa deusetan ukitu gabe, izangai bat aldi baterako kontratu bat dela bide, lanean ari edo aritu denean eta, kontratua bukatu eta hurrengo 15 egun naturaleko epean mota bereko lanpostu bat bete behar bada, Udalak izangai horri eskainiko dio kontratua, betiere dei egiten zaionean indarreko zerrendan libre baldin badago, eta plaza hutsaren edo kontratuaren iraupena 6 hiletik gorakoa ez bada.

11.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe izapide batzuk Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez ofizialki argitaratu beharra, Corellako Udalaren iragarki-taulan (www.corella.es web-orriaren bidez sarturik) argitaratuko da honelako informazioa: epaimahaiak proben deialdiei eta kalifikazioei buruz ematen dituen ebazpenak eta jarduketak, eta interesdunendako jakingarri den informazio guztia.

12.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka eta oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA.–DEIALDIAN PARTE HARTZEKO ESKABIDEA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko familia-langilearen plaza bat, D mailakoa, eta Corellako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari atxikia. Plaza lan-kontratudunen araubidekoa da, eta 47 zenbakia du plantilla organikoan

Deiturak eta izena:

NANa edo agiri baliokidea:

Jaioteguna:

Jaioterria:

Nazionalitatea:

Egungo helbidea:

Herria:

Posta kodea:

Probintzia:

Telefono finkoa:

Telefono mugikorra:

Helbide elektronikoa:

ADIERAZTEN DUT:

Baditudala lanpostuaren eginkizunetan aritzeko beharrezkoak diren gaitasun fisikoa eta psikikoa.

Ez dudala indarrean dauden xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez naizela diziplina espedientearen bidez bereizia izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik, ez eta diziplinako kaleratzearen bidez bidalia ere, eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Badudala deialdian eskatzen den titulazioa.

Eskabideak aurkezteko epea burutzen den egunean eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.

Taulan "x" jarri, bidezkoa bada soilik:

Desgaitasuna dudala eta, hortaz, behar ditudan egokitzapenak eskatzen ditudala, haietarako arrazoiak adierazita, eta desgaitasuna frogatzeko dokumentazioa erantsi dudala, erakunde eskudunak emana. (Beste orri batean azaldu behar dira eskatzen diren egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).

Eskabideari agiri hauen fotokopiak erantsi dizkiodala:

Nortasun agiri nazionala.

Ikasketa-tituluak.

Tasak ordaindu izanaren ziurtagiria.

ESKATZEN DUT:

Onartua izatea honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko familia-langilearen plaza bat, D mailakoa, eta Corellako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari atxikia. Plaza lan-kontratudunen araubidekoa da, eta 47 zenbakia du plantilla organikoan.

Corellan, 2026ko ...............................................................aren .....................(e)(a)n

Corellako Udalak beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu bere datuen isilpeko tratamendua bermatzeko, bat etorriz Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoarekin. Herritarrek emandako datu pertsonalen bilketaren, tratamenduaren eta lagapenaren helburua da aurkeztutako eskabidearen kudeaketa administratiboa egitea, besterik ez. Herritarrek noiznahi erabil dezakete datuetan sartzeko eta haiek zuzentzeko eskubidea, jendearendako arreta bulegoetara joz: Espainia plaza z.g., 31591 - Corella; telefonoa: 948 70 00 04.

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.

2.–39/2006 Legea, abenduaren 14koa, hizpide dituena autonomia pertsonala sustatzea eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzea. Atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua. Mendekotasuna dutenen autonomiarako eta arretarako sistema. II. kapitulua. Autonomiarako eta mendekotasunaren arloko laguntzarako sistemaren prestazioak eta zerbitzuen katalogoa. III. kapitulua. Mendekotasuna eta haren balorazioa.

3.–48/2020 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez arautzen baitira Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen oinarrizko programak eta finantzaketa sistema. II. kapitulua. Oinarrizko gizarte zerbitzuen programak.

4.–Ordenantza, arautzen duena Corellako Udalaren etxeko laguntza zerbitzua. (2026ko 52. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 27koa).

5.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

6.–31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa.

7.–Gizarte zerbitzuen zorroa eta ondorengo eguneratzeak: 69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena Nafarroan. Nafarroako gizarte zerbitzuen zorroa.

30/2019 Foru Dekretua, martxoaren 20koa, zeinaren bidez aldatzen baita ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena.

38/2023 Foru Dekretua, apirilaren 5ekoa, honako hauek aldatzen dituena: batetik, 92/2020 Foru Dekretua, abenduaren 2koa, arautzen duena, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzuen sistemaren barruan, egoitza zerbitzuen, eguneko zerbitzuen eta zerbitzu anbulatorioen funtzionamendua adinekoen, desgaitasuna dutenen, eritasun mentala dutenen eta gizarte-inklusioaren arloetan, eta, bestetik, baimenen, aurretiazko komunikazioen eta homologazioen araubidea; eta, bestetik, 69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, onesten duena gizarte zerbitzu orokorren zorroa eta, horrekin batera, onesten dituena gizarte eta osasun arloko arreta integralerako zerbitzu soziosanitarioak eta migrazio politiken zerbitzuen zorroa.

8.–8/2021 Legea, ekainaren 2koa, zeinaren bidez legeria zibila eta prozesala erreformatzen baitira desgaitasuna duten pertsonei gaitasun juridikoa egikaritzen laguntzeko. Bigarren artikulua. Kode Zibilaren aldaketa. IX., X. eta XI. tituluak.

9.–Zer da etxez etxeko arreta zerbitzua? Definizioa, helburuak, printzipioak, ezaugarriak eta filosofia.

10.–Pertsonarengan zentratutako arreta integralaren (PZAI) ereduaren printzipioak eta irizpideak - PZAI ereduari lotutako jardunbide egokien sarea.

11.–Pertsonarengan zentratutako arreta gerontologikoa.

12.–Nafarroako Foru Komunitatean adinekoek jasaten dituzten tratu txarren egoerak goiz detektatzeko eta esku hartzeko gida.

13.–Alderdi etikoak adinekoen arretan.

14.–Jardunbide egokien gida, geriatriari aplikatuta ("Guía de buenas práctica en geriatría. Demencia: de la enfermedad a la persona).

–Jarrera problematikoak.

–Alta ondoko zainketak.

–Arreta bizitzaren bukaeran.

15.–Lehen sorospenak eta autozaintza etxean; etxeko langileendako gida ("Primeros auxilios y autocuidado en el hogar; manual para cuidadoras en domicilios").

Corellan, 2026ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2611628