188. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Beriaingo Udalak, 2026ko uztailaren 2an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026. urteko plantilla organikoaren aldaketa.

Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2026ko plantilla organikoaren aldaketa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Beriainen, 2026ko irailaren 8an.–Alkatea, Jose Manuel Menéndez González.

PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETA

Udaltzainaren plaza berri bat gehitu da (30007 zenbakiduna), eta aldatu egin da kulturako, kiroleko eta gazteriako koordinatzailearen plazara eta udal agentearen plazara (30002 zenbakiduna) sartzeko sistema, oposiziotik oposizio-lehiaketara, euskararen B2 maila merezimendu gisa baloratu ahal izateko, eskakizuna izan gabe.

Iragarkiaren kodea: L2612058