1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
46E/2026 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Agoizko balorazio txostena onesten duena.
Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 15eko 7E/2026 Ebazpenaren bidez, Agoizko balorazio txostena berrikusteko batzorde mistoa eratzea erabaki zen.
2026ko irailaren 10ean egindako bilkuran, batzorde mistoak balorazio txostenaren behin betiko edukia finkatu zuen, eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Foru Ogasunari.
Horrenbestez, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Agoizko balorazio txostena onestea, batzorde mistoak 2026ko irailaren 10eko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatu balorazio txostenaren eduki osoa jendaurrean jartzea udal interesdunaren bulegoetan, hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hirugarrena.–Onetsitako balorazio txostena eraginkorra izanen da aurreko puntuan aipatzen den jendaurreko aldia bukatu eta biharamunetik aurrera. Une horretatik aurrera, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Laugarrena.–Agoizko balorazio txostenaren testu osoa Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitara dadila agintzea:
https://hacienda.navarra.es/riqueza-territorial/ponencias-valoracion/
Bosgarrena.–Ebazpen hau Agoizko Udalari igortzea.
Iruñean, 2026ko irailaren 15ean.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.
Iragarkiaren kodea: F2612267