188. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRALBA DEL RÍO

Borondatezko birpartzelazio-proiektua UE-11 exekuzio-unitatean, eta kudeaketako hirigintza-hitzarmena, hirigintzako aprobetxamenduaren %10en lagapena dirutan emateko. Hasierako onespena

Alkatetzak 2026ko abuztuaren 25ean emandako 18/2026 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi dira UE-11 exekuzio-unitatea borondatez birpartzelatzeko proiektua eta kudeaketako hirigintza-hitzarmena, hirigintzako aprobetxamenduaren %10en lagapena dirutan emateko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134., 152. eta 74.1 b) artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Torralba del Ríon, 2026ko abuztuaren 27an.–Alkate udalburua, Silvia Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2611591