188. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Jimenako (Jaén) ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko ekainaren 18an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03379.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200103379

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

–Lote bakarra: zatitu gabeko erdi bat, honako higiezin honetan:

Erregistrokoa: Jimenako 8.865 zenbakiko finka, Jimenako Udaleko 174. liburuko 47. folioa, Mancha Realeko Jabetza Erregistroko Artxiboko 1.405 liburukia.

Erregistro kode bakarra: 23009000408138.

Deskribapena: hirikoa: La Fuente eta Parras kaleak izandakoak (gaur egun Parras kalea) lotzen dituen zeharkaleko hogeita hamalau zenbakia duen etxea, berrogeita bost metro koadroko azalera duena. Zeharkale horri La Parrakoa ere esaten zaio. Zenbait gune eta gela ditu, eta honako muga hauek ditu: eskuinean, sartzerakoan, Manuel Ruiz Moralesen jaraunsleen beste finka bat; ezkerraldean, Pedro Gámez Medina jauna eta Parras kalea; eta bizkarrean, Pedro Gámez Medina jauna. Katastroko erreferentzia: ez dago jasota. Ez dago grafikoki koordinatuta katastroarekin, Hipoteka Legearen 9.a) artikuluaren arabera.

Katastrokoa: Jimenan (Jaén), Parras kalea 32, katastroko erreferentzia: 8384901VG5888S0001SW, 116,00 metro koadrokoa.

Bizigarritasun zedula: administrazio espedientean dauden datuen arabera, ez dago jasota deskribatutako etxebizitzak bizigarritasun zedula indarrean duenik.

6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2026ko irailaren 16an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2612407