1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
91E/2026 FORU AGINDUA, irailaren 3koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana; honen bidez onesten da, behin betiko, "NA-4230 errepidearen Arraizko (Nafarroa) saihesbidea egiteko proiektua".
Lurralde Kohesiorako kontseilariak urriaren 18an emandako 141E/2025 Foru Aginduaren bidez, behin-behinekoz onetsi zen "NA-4230 errepidean Arraitzen (Nafarroa) saihesbidea" egiteko trazatu-proiektua.
Jendaurreko aldia bukaturik, alegazio bat jaso da. Hona hemen alegazioaren edukia eta erantzuna:
1.–2025/1637523 Alegazioa, Arraitz-Orkin Kontzejuak aurkeztua.
1. Proiektuan jasoko diren biribilguneak behin-behineko proiektukoak baino txikiagokoak izatea eskatzen da.
2. Gaur egun dauden nibel bereko bi bidegurutzeak etorkizuneko saihesbidean mantentzeko eskatzen da.
3. Eskatzen da aldatzeko kontzejuaren herrigunera sartzeko bidearen trazadura eta B biribilgunetik saihesbide berrira iristeko bidearen trazadura.
4. Eskatzen da, beharrezkoa izanez gero, neurri naturalak ezartzea, esaterako hesi begetala edo antzekoa, pantaila akustikoen ordez, zaratatik babesteko.
5. Eskatzen da tamaina txikiagokoak izatea A biribilgunetik finka pribatuetarako aurreikusitako sarbideak.
Erantzunak:
1. Alegatutakoa aintzat hartu da. Xehetasun handiagoz aztertu dira inguruneak etorkizunean izanen dituen beharrak, kontuan hartuta industria garapen posibleak eta horien eragina biribilguneen erradioan; lortu da erradio hori txikitzea, biribilguneen funtzionamendu egokia kaltetu gabe.
2. Eskatutakoa ezesten da. Trazaduraren proiektuan hasieran aurreikusitako diseinua mantenduko da. Proiektuan zehaztu da bi zerbitzu bide egitea, etorkizuneko saihesbidearen bi ertzetan, 0+390 KP-aren eta 0+640 KP-aren artean, eta bidegurutze bat egitea, 0+560 KP-an, punturik egokienean. Bidegurutze horrek aukera ematen du saihesbidearen bi aldeak lotzeko.
Helburua saihesbide bat eraikitzea da, eta halakoetan, ez da ohikoa baimentzea nibel bereko bidegurutzerik egiterik; oraingo honetan, ordea, alderdi horri berari buruzko hainbat errekerimenduren ondoren, trazaduraren proiektua egin zenean Arraitz-Orkin Kontzejuko batzarrarekin izandako bilera batean, haiekin adostu zen alderdi hori aztertzea.
Azterketa egin ondoren aukeratu zen saihesbiderako sarbide bakarra egitea, ikuspen oneko lekuan, istripu arriskua murrizteko.
Sarbide horretan, baimenduko dira soilik saihesbidea gurutzatzea eta bide berrirako sarrerak eta irteerak; debekatuta egonen da ezkerrerako biraketa egitea, 3.1-IC Arauak 9.2 taulan adierazten duen bezala, proiektuan 70 km/h-ko abiadura eta eguneko batezbesteko intentsitatea (IMD) 1.000 eta 3.000 ibilgailu artekoa duen errepide baterako (1.514 ibilgailuko IMD 2025ean); gainera, behar diren ikuspen-arauak beteko dira. Ezkerrera biratzeko maniobra: kontuan hartuta saihesbidearen luzera eta biribilguneekiko hurbiltasuna, ez da beharrezkotzat jo ezkerrera biratzeko maniobra erraztea, segurtasun arrazoiengatik; beraz, ibilgailuak biribilguneetara joanen dira eta han egiten da ezkerrerako biraketa.
Ez da komenigarritzat jotzen eskatutako bi bidegurutzeak egitea, batetik bestera 190 metro egonik; izan ere, bideetatik errepideetara iristeko sarbideak istripu arriskuko eremuak dira, errepidetik irteten diren edo errepidean sartzen diren ibilgailuen abiadurak desberdinak izaten baitira, errepidean barna zirkulatzen doazen ibilgailuen aldean. Gainera, esan behar da ezkerreko biraketa egiteko egokitu direla saihesbidearen muturretan dauden biribilguneak, 500 metro eskasera daudenak.
3. Eskaeraren zati bat aintzat hartu da. Lehen atalean adierazi den bezala, biribilguneen diametroa murriztea lortu da eta, horrekin batera, horietara iristeko bideak aldatu dira eta lehendik dagoen errepidearen azalera handiagoa erabiliko da. Saihesbide berritik biribilgunera sartzeko sarbidea aldatzea ezinezkoa da, beste sarbide batekin bat egiten duelako, eta maniobra zailduko luke, sarbideak elkarren ondoan egonik, ibilgailuen arteko interakzio gatazkatsua areagotuko litzatekeelako.
4. Eskatutakoa ez da aintzat hartzen. Proiektuan inpaktu akustikoaren azterketa egin da, eta ez da beharrezkotzat jo pantaila akustikorik aplikatzea; beraz, ez da horri buruzko jarduketarik aurreikusi.
5. Alegatutakoa aintzat hartu da. Biribilguneen diametroa murriztean, gutxitu dira, orobat, A biribilgunetik jabetza pribatuetarako sarbideen luzerak ere.
6. Alegatutakoa aintzat hartu da. Aldatzen da finka hauen titulartasuna: UL-03, UL-10 eta Ul-15; Arraitz-Orkin Kontzejua da titular berria.
Proiektuak ingurumen inpaktuaren adierazpena du egina; onespena jaso zuen, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 12ko 219E/2026 Ebazpenaren bidez.
Horiek horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluari jarraiki, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak (azaroaren 5eko 217/2025 Foru Dekretuak aldatu zuen) ematen dizkidan eskudantziak baliatuz,
HONAKO HAU AGINTZEN DUT:
1. "NA-4230 errepidearen Arraizko saihesbidea" egiteko proiektuaren jendaurreko aldia ebaztea, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako, azalpen zatian adierazitakoaren ildotik.
2. Behin betiko onestea "N-4230 errepidearen Arraizko saihesbidea" egiteko proiektua 4.861.694,48 euroko aurrekontuarekin, BEZik gabe (5.882.650,32 euro, BEZa barne).
3. Behin betiko onestea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, zeina eranskinean jaso baita.
4. Foru agindu hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.
5. Foru agindu hau jakinaraztea Ultzamako Udalari eta Arraizko Kontzejuari eta premiatzea herriko etxeko iragarki oholean argitara dezaten.
6. Foru agindu hau helaraztea Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira eta Proiektu eta Obren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.
7. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea bukatzen, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik, hilabeteko epean.
Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, Foru Agindu honek bukaera ematen dio administrazio publikoentzako administrazio bideari. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzen ahalko dute foru agindu honen aurka, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, berau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2026ko irailaren 3an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
"NAFARROAN, NA-4230 ERREPIDEAN, ARRAIZKO SAIHESBIDEA EGITEKO TRAZADURA-PROIEKTUA"
Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza
FINKA Zk. | JABEA | AZALERA DESJAB. M² | KATASTROKO DATUAK |
IND. | PARTZ. | LABOREA |
ULTZAMAKO UDAL MUGARTEA |
UL-01,1 | Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) | 373 | 9 | 181A | NA-4281 Arraitz-Orkin |
583 | 9 | 181C | Eraikuntza |
1.041 | 9 | 181D | Eraikuntza |
UL-01 | Barberena Echarri, Maria Dolores | 228 | 9 | 4A | Lehorreko laborea |
Redin Barberena, Unai | | | | |
Redin Barberena, Jon Ander | | | | |
UL-02 | Barberena Echarri, Maria Dolores | 1.207 | 9 | 56A | Lehorreko laborea |
Redin Barberena, Unai | 234 | 9 | 56B | Lurzorua |
Redin Barberena, Jon Ander | | | | |
UL-03 | Ultzamako Udala | 517 | 9 | 95030 | Bidea |
UL-04 | Gubia Iriberri, Juan José | 1.527 | 9 | 55B | Lehorreko laborea |
248 | 9 | 55H | Lurzorua |
UL-05 | Guerendiain Ciganda, José Miguel | 4.201 | 9 | 5A | Lehorreko laborea |
572 | 9 | 5B | Lurzorua |
UL-06 | Ebroko Konfederazio Hidrografikoa | 743 | 9 | 91930 | Erreka |
UL-07 | Baraibar Burguete, Javier | 11.049 | 9 | 3A | Lehorreko laborea |
Burgueta Urrutia, Maria Josefa | | | | |
UL-08 | Arraitz-Orkingo Kontzejuaren herri-lurrak | 158 | 9 | 6A | Lehorreko laborea |
UL-09 | Arraitz-Orkingo Kontzejuaren herri-lurrak | 1.174 | 9 | 10A | Lehorreko laborea |
UL-10 | Ultzamako Udala | 255 | 9 | 91960 | Bidea |
UL-11 | Hernandorena Perez, Miguel Ángel | 126 | 9 | 16A | Lehorreko alorra |
UL-12 | Etxenike Gubia, Alberto | 646 | 9 | 17A | Lehorreko laborea |
UL-13 | Arraitz-Orkingo Kontzejuaren herri-lurrak | 5.941 | 9 | 15A | Belardia |
UL-14 | Arraitz-Orkingo Kontzejuaren herri-lurrak | 6.786 | 9 | 22A | Lehorreko laborea |
65 | 9 | 22B | Larreak |
UL-15 | Ultzamako Udala | 1.774 | 9 | 92210 | Bidea |
UL-16 | Etxenike Gubia, Alberto | 4.448 | 9 | 21A | Lehorreko laborea |
262 | 9 | 21B | Askotariko zuhaitzak |
UL-17 | Oscoz Goicoechea, Manuel | 650 | 9 | 20A | Lehorreko laborea |
40 | 9 | 20B | Larreak |
UL-19 | Oscoz Goicoechea, Joaquín Ismael | 4.229 | 9 | 31A | Belardia |
62 | 9 | 31B | Eraikuntza |
UL-20 | Gubia Iriberri, Juan José | 164 | 9 | 32A | Lehorreko alorra |
UL-21 | Arraitz-Orkingo Kontzejuaren herri-lurrak | 2.071 | 9 | 347A | Belardia |
UL-22 | Huarriz Oteiza, Miguel Ángel | 190 | 9 | 23A | Lehorreko alorra |
UL-23 | Ultzamako Udala | 783 | 9 | 9230 | Bidea |
UL-24 | Huarriz Oteiza, Miguel Ángel | 51 | 9 | 29A | Belardia |
UL-25 | Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) | 3.794 | 9 | 182A | NA-4230 Lizaso-Arraitz-Orkin |
UL-26 | Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) | 131 | 9 | 184A | NA-4281 Arraitz-Orkin |
INSTALAZIO OSAGARRIEK UKITUTAKO LURZATIAK
FINKA Zk. | JABEA | OKUPAZIOA ALDI BATERAKOA M² | KATASTROKO DATUAK |
IND. | PARTZ. | LABOREA |
ULTZAMAKO UDAL MUGARTEA |
UL-07 | Baraibar Burguete, Javier | 2707 | 9 | 3A | Lehorreko laborea |
Burgueta Urrutia, Maria Josefa | | | | |
UL-14 | Arraitz-Orkin Kontzejuaren herri-lurrak | 773 | 9 | 22A | Lehorreko laborea |
HONDAKINDEGIEK UKITUTAKO LURZATIAK
FINKA Zk. | JABEA | OKUPAZIOA ALDI BATERAKOA M² | KATASTROKO DATUAK |
IND. | PARTZ. | LABOREA |
ULTZAMAKO UDAL MUGARTEA |
UL-18 | Larrainzar Erviti, Pedro | 32.071 | 8 | 45 | Lehorreko laborea |
TELEFONO LINEAK UKITUTAKO ZERBITZUAK
Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza
FINKA Zk. | TITULARRA ETA HELBIDEA | EZARRITAKO ZORTASUNA ML-M² | M² EUSKARRIA-KUTX. | OKUP. ALDI BAT. M² | MOTA ZERB. | KATASTROKO DATUAK |
IND. | PARTZ. | LABOREA |
ULTZAMAKO UDAL MUGARTEA |
UL-05 | Guerendiain Ciganda, José Miguel | 103 | 284 | 24 | 961 | LT | 9 | 5A | Lehorreko laborea |
UL-14 | Arraitz-Orkingo Kontzejuaren herri-lurrak | 44 | 129 | 4 | 423 | LT | 9 | 22A | Lehorreko laborea |
UL-15 | Ultzamako Udala | 0 | 0 | 0 | 39 | LT | 9 | 92210 | Bidea |
UL-16 | Etxenike Gubia, Alberto | 27 | 81 | 4 | 265 | LT | 9 | 21A | Lehorreko laborea |
18 | 53 | 4 | 192 | LT | 9 | 21B | Askotariko zuhaitzak |
UL-22 | Huarriz Oteiza, Miguel Ángel | 1 | 6 | 4 | 74 | LT | 9 | 23A | Lehorreko laborea |
SANEAMENDUAK UKITUTAKO ZERBITZUAK
Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza
FINKA Zk. | TITULARRA ETA HELBIDEA | EZARRITAKO ZORTASUNA ML-M² | M² EUSKARRIA-KUTX. | OKUP. ALDI BAT. M² | MOTA ZERB. | KATASTROKO DATUAK |
IND. | PARTZ. | LABOREA |
ULTZAMAKO UDAL MUGARTEA |
UL-05 | Guerendiain Ciganda, José Miguel | 50 | 146 | 8 | 751 | ES | 9 | 5A | Lehorreko laborea |
HORNIDURAGATIK UKITUTAKO ZERBITZUAK
Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza
FINKA Zk. | TITULARRA ETA HELBIDEA | EZARRITAKO ZORTASUNA ML-M² | M² EUSKARRIA-KUTX. | OKUP. ALDI BAT. M² | MOTA ZERB. | KATASTROKO DATUAK |
IND. | PARTZ. | LABOREA |
ULTZAMAKO UDAL MUGARTEA |
UL-16 | Etxenike Gubia, Alberto | 20 | 55 | 4 | 269 | HOR | 9 | 21A | Lehorreko laborea |
| | | 10 | | 9 | 21B | Askotariko zuhaitzak |
UL-25 | Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) | 6 | 19 | | 67 | HOR | 9 | 182A | Errepidea |
UL-21 | Arraitz-Orkingo Kontzejuaren herri-lurrak | 71 | 200 | 12 | 620 | HOR | 9 | 347A | Belardia |
Iragarkiaren kodea: F2612012