183. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 9a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2845/2024 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, basozainen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
187/2024 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez praktikaldia arautzen baita, maisu-maistren kidegoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan, sartzeko hautapen prozedurari dagokiona. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 27ko 286/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
2980/2024 EBAZPENA, abuztuaren 14koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaileen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian.
9405E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 30ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialen 5 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdi bat.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze-deia, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 15eko 169/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun diren pertsonei. Ebazpen horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen 211 lanpostu, atzerriko hizkuntzaren eskakizuna dutenak, merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko hautapen prozeduretan gainditu duten pertsonen zerrendak, lanpostu eta hizkuntzaren arabera.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
158E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 26koa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Ogasunean hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonentzako bi prestakuntza-beka emateko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 730192.
1.7. BESTELAKOAK
355/2024 EBAZPENA, abuztuaren 19koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Iruñeko "Creanavarra" atzerriko ikastetxe pribatuak duen baimena, ikasketen eskaintzaren izendapena aldatu duelako.
356/2024 EBAZPENA, abuztuaren 19koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Burlata eta Cordovillako "Irabia-Izaga" Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena, instalazioak aldatzeko, unitate-kopurua murrizteko eta ikastetxea bi egoitzen artean banatzeko.
369/2024 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatzen baitira "Tuba", "Perkusioa" eta "Gitarra Elektrikoa" espezialitateak, Altsasuko Udal Musika eta Dantza Eskolak ematen dituen irakaskuntzen artean.
370/2024 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Erronkariko "Julián Gayarre" Udal Musika Eskolak ematen dituen irakaskuntzetako "Kantua" espezialitatea inskribatzen baita Nafarroako Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan.
371E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 30ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez eguneratzen baita oilaskoak gizentzeko hegazti-ustiategi baten ingurumen-baimen bateratua; horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioa Arguedasko udal-mugartean dago, eta haren titularrak José Luis Iriarte Aguerri eta Jorge Mombila Urzainqui dira.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Aurrekontu partizipatiboetarako prozesua, 2024rako
BETELU
Ur horniduragatiko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena
CASCANTE
2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
DONEZTEBE
Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea
EUGIKO KONTZEJUA
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
FUNES
Aldaketa, 2024ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
LERIN
LONGIDA
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
AZKOIEN
TAFALLA
Indarrik gabe uztea alkatetzaren eskuordetzea, 2024ko abuztuaren 27tik aurrera
URDAZUBI
Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan egoteagatik
BURLATAKO ETA ATARRABIAKO HILARIÓN ESLAVA MUSIKA ESKOLAREN PARTZUERGOA
AURITZ, ORREAGA ETA ERROIBARKO UDALEN BATASUNA
2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Lehendakaritzaren eskuordetzea, ausentzia dela eta
Inprimatu
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
bon@navarra.es