2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EUGIKO KONTZEJUA
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Eugiko Kontzejuko Batzarrak, 2024ko ekainaren 19an, hasiera batez onetsi zituen Eugiko Kontzejuaren 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespenaren iragarkia 2024ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 22koan. Espedientea jendaurrean egon den bitartean, ez da erreklamaziorik edo alegaziorik jaso. Beraz, behin betiko onetsi da 2024ko abuztuaren 13an.
DIRU-SARRERAK:
III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 34.330,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 81.558 euro.
V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 403.281,00 euro.
VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 139.375,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 658.544,00 euro.
GASTUAK:
I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 162.150,00 euro.
II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 187.730,00 euro.
III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 1.600,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.150,00 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 234.990,00 euro.
VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 54.424,00 euro.
IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 13.500,00 euro.
Gastuak, guztira: 658.544,00 euro.
Eugin, 2024ko abuztuaren 21ean.–Kontzejuko burua, Eduardo Rodriguez García.
Iragarkiaren kodea: L2412618