183. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2980/2024 EBAZPENA, abuztuaren 14koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaileen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, maiatzaren 8ko 1787/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi zuen deialdi bat, euskara itzultzaileen lanpostu hutsak betetzeko lekualdatze-lehiaketa bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Deialdi hori 2024ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 13koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 2427/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile izateko lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20koan.

Erreklamazioak egiteko eta, halakorik bada, egindako akatsak zuzentzeko epea bukaturik, bidezkoa da, haiek aztertu eta ezetsi ondoren, deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaileen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Eranskinean ageri da.

2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).–Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.

ERANSKINA.–EUSKARA ITZULTZAILEEN LEKUALDATZE-LEHIAKETA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

–Onartuak:

PLA AZANZA, OIHAN

–Baztertuak:

  • Deialdiko 3.1.c) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

ERREA IRISARRI, ALBERTO

Iragarkiaren kodea: F2412197