2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea
Doneztebeko Udalak, 2024ko abuztuaren 26an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Doneztebeko Udalak, 2023ko ekainaren 27an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen dedikazio partzialaren ordainsaria ezartzea Santiago Belarra Tellechea zinegotziari.
Ikusirik, duen lanarengatik, zinegotziak ezin duela nahi bezala bete ezarritako dedikazioa, aho batez,
ERABAKITZEN DA:
Lehenbizikoa.–Indarrik gabe uztea Santiago Belarra Tellechea zinegotziaren dedikazio partziala, 2024ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.
Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Doneztebeko Herriko Etxeko iragarki-taulan, jarraikiz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluari.
Hirugarrena.–Erabaki hau igortzea Udalaren Kontu-hartzailetzari eta Aholkularitzari, eta espedientean sartzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Donezteben, 2024ko abuztuaren 26an.–Alkatea, M.ª Arantzazu Arregui Alberro.
Iragarkiaren kodea: L2412528