183. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATAKO ETA ATARRABIAKO HILARIÓN ESLAVA MUSIKA ESKOLAREN PARTZUERGOA

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 30ean, argitaratu zen iragarki bat, hizpide zuena partzuergo honen 2024ko aurrekontuaren hasierako onespena (1.059.812,17 euro).

Jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu da, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Hona hemen laburpen bateratua:

DIRU-SARREREN AURREKONTUA:

3. kapitulua.–Tasak eta bestelako diru-sarrerak: 303.931,24 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 755.880,94 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.059.812,18 euro.

GASTUEN AURREKONTUA:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 1.005.737,17 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 44.465,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 610,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 9.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.059.812,17 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Burlatan, 2024ko uztailaren 23an.–Partzuergoko burua, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2412509