183. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

9405E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 30ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialen 5 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdi bat.

Barneko zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 7573E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, lekualdatze-lehiaketa bidez bete zitezen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialen 5 lanpostu huts.

Ebazpen hori 2024ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 5ekoan, eta 15 egun naturaleko epea ireki zen eskaerak aurkezteko.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu da, eta epe horretan eskaerarik jaso ez denez, bidezkoa da lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena ematea.

Horrenbestez, dagozkidan eskudantziak erabiliz, hala esleitzen baitizkit otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituenak,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe utzi dela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialen 5 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, uztailaren 3ko 7573E/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zena, lehiatzaile bakar bat ere ez dagoelako.

2. Lekualdatze-lehiaketaren ondorio dira 5 lanpostu huts hauek:

–Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzua: 3649, 4395, 11280 eta 11281.

–Esku-hartze Operatiboaren, Suhiltzaile Etxeen, Kanpainen eta Taldeen Atala: 10722.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzura, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura eta Barneko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zerbitzura, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko uztailaren 30ean.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.

Iragarkiaren kodea: F2412724