Iragarkia
183. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 9a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
187/2024 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez praktikaldia arautzen baita, maisu-maistren kidegoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan, sartzeko hautapen prozedurari dagokiona. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 27ko 286/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak urriaren 27an emandako 286/2023 Ebazpenaren bidez, honako prozedura hauek onetsi ziren: batetik, maisu-maistren kidegoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan, sartzeko hautapen prozedura, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura.
Aipatutako ebazpenaren I. tituluaren bederatzigarren eta hamargarren oinarrietan ezartzen da aukeratutako izangaiek praktikaldi bat egin beharko dutela, irakaskuntzarako gaitasuna duten egiaztatzeko.
Bidezkoa da, beraz, deialdiko oinarri horiekin bat, praktikaldia arautzea eta praktikak baloratu behar dituen kalifikazio batzorde bakarreko kideak zein diren zehaztea.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Maisu-maistren kidegoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan, sartzeko hautapen prozedurari dagokion praktikaldia arautzea. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 27ko 286/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Hezkuntza Departamentuko iragarki-taulan eta departamentuaren web-orrian argitaratzea 2024ko abuztuaren 27an.
3. Ebazpen hau eta haren eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzaten.
4. Ebazpen honen eta haren eranskinen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
OINARRIAK, MAISU-MAISTREN KIDEGOAN, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN KUDEAKETA ESPARRUKO LANPOSTUETAN, SARTZEKO HAUTAPEN PROZEDURARI DAGOKION PRAKTIKALDIA ARAUTZEN DUTENAK
Lehena.–Praktikaldiaren xedea.
Maisu-maistren kidegoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan, sartzeko hautapen prozedurei dagokien praktikaldiaren xedea da aukeratutako izangaiek irakaskuntzarako gaitasuna duten egiaztatzea, eta ebazpen honetan ezartzen den prozeduraren arabera eginen da. Hautapen prozedura horiek Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak apirilaren 4an eman zuen 286/2023 Ebazpenaren bidez onetsi ziren.
Bigarrena.–Praktikaldiaren helburua.
Praktikaldiaren helburua da izangaien irakaskuntzarako gaitasuna egiaztatzea. Horretarako, lanpostuan sartzeko jarduerak eginen dira, tutoretzapeko irakaskuntzan jardunez eta prestakuntza jarduerak eginez.
Praktikaldiaren ebaluaziotik salbuetsita daude gutxienez ikasturte bat karrerako irakasle funtzionario gisa lanean aritu direla frogatzen duten izangaiak. Izangai horiek inguruabar hori jakinarazi beharko dute Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari eskabide bat igorriz. Horretarako, bost egun balioduneko epea izanen dute, prozedura gainditu duten izangaien zerrenda bakarrak onesten dituen ebazpena argitaratzen denetik hasita.
Hirugarrena.–Lekualdatze lehiaketan parte hartzea.
Praktiketako funtzionario izendatutako izangai guztiek nahitaez parte hartu beharko dute irakasle lanpostuak betetzeko Hezkuntza Departamentuak deitzen dituen prozeduretan, hautapen prozedura zein espezialitate eta hizkuntzatan gainditu duten, espezialitate eta hizkuntza horietan.
Praktiketako funtzionario izendatutako izangaiek praktikaldia hurrengo ikasturtera arte atzeratu badute, izendapen horretatik aurrera deitzen den lehenengo lekualdatze-lehiaketan parte hartu beharko dute, eta, hala badagokio, lehiaketa horretan esleitzen zaien destinoan egin beharko dute praktikaldia. Destino hori behin betiko bihurtuko da karrerako funtzionario izendatzen dituztenean.
Laugarrena.–Kalifikazio batzordea.
4.1. Sartzeko hautapen prozeduraren praktikaldia ebaluatze aldera, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria gaitzen da kalifikazio batzorde bakarreko kideak izendatzeko. Nolanahi ere, honako kide hauek osatuko dute batzorde hori:
–Batzordeburua: Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaria, edo hark eskuordetzen duen ikuskatzaile bat.
–1. batzordekidea: Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari atxikitako ikuskatzaile bat.
–2. batzordekidea: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko bateko zuzendaria, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak izendatua.
–3. batzordekidea: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko bateko zuzendaria, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak izendatua.
–Batzordekide-idazkaria: Hezkuntza Departamentuko Langileriaren arloko Laguntza Juridikoaren Ataleko burua, edo hark eskuordetzen duena.
4.2. Kalifikazio batzorde bakarra arduratuko da praktikaldia ebaluatzeaz, eta une oro zainduko du ebaluazioa zorroztasunez, objektibotasunez, gardentasunez eta eraginkortasunez egiten dela. Horretarako, praktikaldiaren ebaluazioan diharduten guztiei argibideak eta frogak eskatzen ahalko dizkie.
4.3. Kalifikazio batzorde bakarra 2024ko urriaren 1a baino lehen eratu beharko da. Batzordearen eraketak balioa izateko, nahitaezkoa izanen da kide guztiak bertan izatea, salbu arrazoi justifikatuak daudenean; halakoetan, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak baloratuko ditu arrazoi horiek. Halaber, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari dagokio batzordeko kideak ordezteko baimena ematea, baldin kide horiek batzordea uzteko arrazoi justifikatuak edo ezinbestekoak badituzte.
Ebazpen honetan berariaz ezarrita ez dauden kontu guztietan, Administrazio Publikoko kide anitzeko organoen funtzionamendurako araudi orokorrari lotuko zaio kalifikazio batzorde bakarra.
4.4. Behin prozesua amaituta, kalifikazio batzorde bakarrak izangaiak ebaluatuko ditu, eta azken kalifikazioa emanen du haien irakaskuntzarako gaitasunari buruz, "gai" edo "ez gai" diren adierazita.
Batzordeak ezin izanen du idatzi praktiketako funtzionarioen kalifikazioak jasoko dituen behin betiko akta gutxienez batzordeburua eta idazkaria eta kideen erdiak bertan ez badaude.
4.5. Batzordeak egoitza izanen du Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalean (San Domingo kalea z/g, 31001 Iruñea).
Komunikazioetarako eta gainerako gorabeheretarako, kalifikazio batzorde bakarrak helbide elektroniko hau gaituko du: practicasfun@navarra.es.
Bosgarrena.–Praktikaldiaren iraupena.
5.1. Praktikaldiak sei hilabete iraunen du. Praktikak 2024ko irailaren 1ean hasiko dira, eta 2025eko martxoaren 1ean bukatutzat emanen dira, hurrengo paragrafoetan adierazitakoari jarraikiz luzapenen bat onartzen ez bada.
5.2. Praktiketako funtzionarioak lanaldia 1/8, 1/6 edo 1/4 murrizturik badauka, praktikak 2025eko martxoaren 1ean bukatuko dira.
5.3. Praktiketako funtzionarioak lanaldia 1/3, 2/5, %45 edo 1/2 murrizturik badauka, praktikak 2025eko maiatzaren 31ra arte luzatzen ahalko dira. Egoera horietako batean dauden praktiketako funtzionarioek kalifikazio batzorde bakarrari jakinarazi beharko diote, mezu elektroniko bat bidaliz practicasfun@navarra.es helbidera.
5.4. Praktikaldiko funtzionarioa aldi baterako ezintasun egoeran, erditzeagatiko lizentzia ordainduan edo antzeko egoera batean gertatuz gero, edo eszedentzia berezian nahiz antzeko beste egoera batean, eta horrek praktikaldia normaltasunez egitea edo hura ebaluatzea galarazten badu, kalifikazio batzorde bakarrari eskatzen ahalko dio praktikaldia atzeratu diezaiotela. Izangaiak praktikaldia hurrengo urtean egin dezala proposa dezake kalifikazio batzorde bakarrak, behin bakarrik. Horrelakoetan, erabaki dezake izangaiak praktiketan benetan egindako denbora hurrengo ikasturtean aintzat har diezaiotela.
Kalifikazio batzorde bakarrari luzapen hori eskatzeko, practicasfun@navarra.es helbide elektronikoa erabili beharko da, eta luzapena baimentzeko egokitzat jotzen den dokumentazio guztia erantsi beharko zaio. Kalifikazio batzorde bakarra aldian behin bilduko da jasotako luzapen eskaerak aztertzeko, eta baimena emateko edo ukatzeko erantzuna emanen du, batzordeburuak sinatutako gutun baten bidez. Kalifikazio batzorde bakarrak praktikaldia luzatzeko baimena emanen du baldin eta izangaiak 2025eko ekainaren 1a baino lehen egiterik badu ebazpen honetan exijitzen den sei hilabeteko praktikaldia.
Seigarrena.–Hasierako prestakuntza.
6.1. Praktikak egiten ari diren funtzionarioek prestakuntza jarduera hau egin beharko dute: "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoko praktiketako irakasle funtzionarioentzako hasierako prestakuntza".
Prestakuntza horrek gutxienez ere 25 ordu iraunen du, eta 2025eko martxoaren 1a baino lehen bukatu beharko da.
Honako ezaugarri hauek izanen ditu:
1) Praktiketako irakasle funtzionario guztiek prestakuntza modulu bat eginen dute Lan Osasunari eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloko gaiei buruz, 9 ordu iraunen duena gutxienez.
2) Halaber, irakasle funtzionarioek parte hartuko dute Prestakuntza eta Kalitate Atalak diseinatutako prestakuntza jardueretan. Jarduera horiek 16 orduko iraupena izanen dute gutxienez.
6.2. Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko Prestakuntza eta Kalitate Atalak txosten bat igorriko dio kalifikazio batzorde bakarrari. Bertan egiaztatuko da praktiketako funtzionarioek praktikaldian lehen aipatutako ikastaroa egin dutela edo praktikak bukatzeko egunean hura egiten ari direla.
Jarduera horiek egitea nahitaezkoa da azken kalifikazioan "gai" lortzeko.
6.3. Praktikaldiko prestakuntzaren alderdiei buruzko edozein kontsulta Prestakuntza eta Kalitate Atalera bidali beharko da posta elektronikoz: seccformacion@educacion.navarra.es.
Zazpigarrena.–Tutoretza.
7.1. Izangai bakoitzari irakasle bat esleituko zaio tutore gisa, ikastetxeko zuzendaritzak izendatuko duena, irizpide hauei jarraikiz:
–Ahal den guztietan, funtzionario eskarmentudun bat izanen da, ahal delarik izangaiaren kidego eta espezialitate berekoa, edo parekatutako lanpostukoa, eta behin betiko edo behin-behineko destinoa praktikak egiten diren ikastetxean duena.
–Hori ezinezkoa bada, tutorea izanen da beste edozein funtzionario, izangaiaren kidego berekoa edo parekatutako lanpostukoa, behin betiko edo behin-behineko destinoa ikastetxean duena, zuzendaritzaren irizpidearen arabera, kontuan hartuz irakasle bera praktiketako pertsona baten baino gehiagoren tutore gisa aritzen ahal dela.
–Azkenik, aurreko irizpideak aplikatzea ezinezkoa denean, izangaiak praktikak egiten dituen ikastetxeko ikuskatzaileak beteko ditu tutoretzari esleitutako eginkizunak.
Nolanahi ere, ikastetxeko zuzendaritzak izendapenaren berri emanen die tutoreari, izangaiari eta kalifikazio batzorde bakarrari 2024ko urriaren 1a baino lehen, EvaComPro aplikazioaren bidez.
Praktikaldian zehar, esleitutako tutoretza-lana betetzea eragozten duen gorabeheraren bat gertatzen bada, ikastetxeko zuzendaritzak, ahalik eta lasterren, beste tutore bat izendatuko du arestian adierazitako irizpideei jarraikiz, eta izendapen horren berri emanen die praktiketako funtzionarioei eta kalifikazio batzorde bakarrari.
7.2. Tutoreak eginkizun hauek izanen ditu: tutoretzapean daukan irakaslegaiaren irakasle lana eta lan instituzionala zuzentzea eta horri buruzko informazioa eta aholkuak ematea, betiere aintzat hartuz honakoetan ezarrita dauden irizpide eta edukiak: ikastetxeko urteko programazio orokorrean, bizikidetza planean, hezkuntza proiektuan, hobekuntza eta kalitate planetan, memoria administratiboan eta Nafarroako Foru Komunitatean indarra duen hezkuntza arloko legerian. Halaber, arreta berezia jarriko du gelako programazioan eta ikasleen ebaluazioan, bai eta ikastetxeko gobernu, partaidetza eta koordinazio didaktikoko organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko informazioan ere, eta, bereziki, ikasleen tutoretzan.
7.3. Ikastetxeko zuzendariak ikastetxean aritzen diren praktiketako funtzionarioen jarraipena eginen du, arlo hauei dagokienez: eginkizunak betetzen dituzten, ikastetxearen antolaketan parte hartzen duten eta integratzen diren, irakaskuntzarako duten gaitasuna, eta lanbide jarduna. Ikastetxe berean praktiketako irakasle asko daudenean, ikastetxeko zuzendariak zuzendaritza taldeko beste kide baten esku uzten ahalko du zeregin hori.
Zortzigarrena.–Ebaluazioaren ezaugarriak.
8.1. Praktiketako funtzionarioen jardunaren ebaluazioak ezaugarri hauek ditu:
a) Diagnostiko batzuk eskaintzen ditu izangaiek beren eginkizunak betetzeko moduari buruz.
b) Irakaslanean aritzeko gaitasun maila zehazteko aukera ematen du (gai/ez gai).
c) Irakaslanean hobetu beharreko alderdiak identifikatzen ditu.
d) Irakaslana hobetzeko eta garapen profesionala sustatzeko pizgarria eta lagungarria da.
8.2. Irakaslanaren ebaluazioa honako dimentsio hauetan zehazten da:
1. Planifikazioa.
2. Praktika.
3. Ebaluazioa.
4. Tutoretza.
5. Garapena.
6. Betetzea.
Dimentsio horietako bakoitza zenbait adierazleren bidez konfiguratzen da. Adierazle horiek deskribatzaileen (errubriken) laguntzarekin baloratzen dira, zeinak ebaluatzeko erreferentzia izanen baitira.
Dimentsio eta adierazle horiek guztiak I., II. eta III. eranskinetan zehazten dira.
Bederatzigarrena.–Ikastetxeko irakaskuntza-praktikaldia ebaluatzeko prozedura.
Ebaluazio prozedurak irakaslana nola egiten den ezagutzeko informazio garrantzitsua biltzea eta aztertzea errazten du.
Ikastetxean praktiketan ari diren izangaien irakaslanaren jarraipena eta ebaluazioa egitea tutoreei eta zuzendaritzari dagokie.
9.1. Tutoreak praktiketako funtzionarioak emanen dituen eskola saioetatik bitara joan beharko du gutxienez, eta txosten bat eginen du ikasgelako esku-hartzeaz eta eskola saioaren garapenaz. Txosten hori kalifikazio batzorde bakarrari igorriko dio 2025eko otsailaren 24tik martxoaren 5era bitarte, EvaComPro aplikazioaren bitartez. Txosten horiek bat etorriko dira ebazpen honen I. eranskinean ageri diren adierazleekin.
9.2. Era berean, zuzendaria, edo hark eskuordetzen duen zuzendaritza taldeko pertsona, praktiketako funtzionarioek ematen dituzten bi eskola saiotara joanen da gutxienez, eta irakaskuntza-gaitasunari eta lanbide-jardunari buruzko txosten bat eginen du. Txosten hori kalifikazio batzorde bakarrari igorriko dio 2025eko otsailaren 24tik martxoaren 5era bitarte, EvaComPro aplikazioaren bidez. Txosten horiek bat etorriko dira ebazpen honen II. eranskinean ageri diren adierazleekin.
9.3. Irakasle ibiltariek esleiturik daukaten oinarrizko ikastetxean eginen dituzte praktikak.
9.4. Tutoreak eta ikastetxeko zuzendaritzak, edo hark eskuordetzen duen zuzendaritza taldeko pertsonak, 1. mailatik 4. mailara bitarte baloratu beharko dituzte praktiketako funtzionarioak eranskinetan azaldutako adierazle bakoitzean. Gutxienez 2. mailara iristen ez diren kalifikazio guztiak negatiboak izanen dira. Txostenak egokitzat joko dira horietako bakoitzean balio negatiboa (1) duten adierazleen kopurua ≤%10 bada, araudia betetzeari dagokionez izan ezik, kasu horretan positiboen kopurua %100 izan beharko baita.
Maila horietako puntuazioa 1etik 4ra bitartekoa izanen da, eta ez da dezimalik onartuko.
Kalifikazioa negatiboa bada, zertan oinarritu diren azaldu beharko dute, baita txostena egiteko erabili duten dokumentazioa adierazi ere, eta egokitzat jotzen diren frogak aurkeztu.
9.5. Ikasgelara lehendabiziko aldiz joan ondoren, tutoreak eta ikastetxeko zuzendariak elkarrizketa izanen dute praktiketako funtzionarioarekin, eta hobetu daitezkeen gai garrantzitsuenen berri emanen diote.
Ondoren, ikasgelara bigarren aldiz joaten direnean, tutoreak eta ikastetxeko zuzendariak egiaztatu beharko dute praktiketako funtzionarioak kontuan hartu dituela eta zuzendu dituela elkarrizketan jakinarazi zitzaizkion hobetu beharrekoak.
9.6. Kalifikazio batzorde bakarrak EvaComPro aplikazioaren bitartez bidalitako txostenak baizik ez ditu baliozkotzat hartuko.
Hamargarrena.–Autoebaluazioa.
10.1. Izangaiek beren irakaskuntza-gaitasunaren eta jardun profesionalaren autoebaluazioa eginen dute, III. eranskineko adierazleetan oinarrituta. Horretarako, behar diren ataletan deskribapen labur bat idatzi beharko dute, dimentsio bakoitzaren gainean egindako balorazioa justifikatzeko.
Praktiketako funtzionarioek EvaComPro aplikazioaren bidez bidaliko diote autoebaluazio txostena kalifikazio batzorde bakarrari 2025eko otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean.
Hamaikagarrena.–Praktiketako funtzionarioen azken ebaluazioa.
11.1. Kalifikazio batzorde bakarrak ebaluatuko ditu praktiketako funtzionarioak, honako hauek kontuan hartuz:
a) Tutoreak edo, hala badagokio, ikuskatzaileak praktiketako funtzionarioaren ikasgelako esku-hartzeari buruz egindako txostenak. Txosten horiek ebazpen honen I. eranskinean adierazitako ereduaren arabera eginen dira.
b) Ikastetxeko zuzendariak irakaslanari buruz egindako txostenak. Txosten horiek ebazpen honen II. eranskinean adierazitako ereduaren arabera eginen dira.
c) Izangaiaren autoebaluazioa/azken txostena, ebazpen honen III. eranskinean adierazitako ereduaren arabera, VI. eranskinaren arabera.
11.2. Kalifikazioa negatiboa bada, kalifikazio batzorde bakarrak ikastetxeko ikuskatzaileari txosten osagarri bat eskatuko dio, bidalitako kalifikazioa justifikatzeko. Ikuskatzaileak oinarritzat hartu diren datu guztiak bilduko ditu, bai eta zuzendariak eta tutoreak txosten negatibo hori emateko erabili duten dokumentazioa ere. Halaber, ikuskatzaileak elkarrizketa bat izanen du interesdunarekin, non egokitzat jotzen dituen datu eta txosten guztiak eskatuko baitizkio.
11.3. Ikuskatzailearen txostena ikusirik, kalifikazio batzorde bakarraren ardura izanen da izangaiaren azken kalifikazioa ematea. Azken kalifikazioa ematean, kalifikazio batzorde bakarrak izangaiaren autoebaluazioa-txostena kontuan hartzen ahalko du.
Kalifikazio batzorde bakarraren erabakia "gai" edo "ez gai" hitzekin adieraziko da. Praktiketako funtzionarioa "gai" dela ondorioztatuko da tutoreari eta ikastetxeko zuzendariari eskatutako txostenetan agertzen den kalifikazioa positiboa bada, betiere ikastetxeko ikuskatzaileak kontrako txostenik egiten ez badu.
Hala ere, kalifikazio batzorde bakarrak, egoki iruditzen zaionean, txosten osagarri bat eskatzen ahalko dio ikastetxeko ikuskatzaileari, jaso dituen txostenetako puntu eta alderdiei buruz.
11.4. Kalifikazio batzorde bakarrak praktiketako funtzionarioen zerrenda eta lortu dituzten kalifikazioak Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari igorriko dizkio.
"Ez gai" kalifikazioa jasotzen duten praktiketako funtzionarioek karrerako funtzionario izendatuak izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Horretarako, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emandako ebazpen arrazoitua beharko da.
Hamabigarrena.–Osasun azterketa.
Praktikaldia bitartean praktiketako funtzionarioei osasun azterketa bat eginen zaie irakasle lanetan egoki aritzeko behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa dutela egiaztatzeko.
Osasun azterketa hori gainditzen ez dutenek karrerako funtzionario izendatuak izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 27an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.
ANEXO I. ERANSKINA
DIMENSIONES / DIMENTSIOAK | TABLA DE INDICADORES DEL PROFESOR-TUTOR / PROFESORA-TUTORA IRAKASLE TUTOREAREN ADIERAZLEEN TAULA | 1 | 2 | 3 | 4 |
PLANIFICACIÓN / PLANIFIKAZIOA | Planifica previamente cada clase de forma estructurada en su programación de aula Eskola bakoitza aldez aurretik planifikatzen du, bere ikasgelako programazioaren arabera | ||||
Planifica las actividades de forma coherente con los objetivos y contenidos programados Jarduerak modu koherentean planifikatzen ditu lortu nahi dituen ikaskuntzekin alderatuta | |||||
Programa actividades que implican la participación activa del alumnado Ikasleen parte-hartze aktiboa duten jarduerak programatzen ditu | |||||
Incluye en la programación de aula o programa individual una selección de contenidos y propone actividades diversas para alumnos con necesidades específicas o en atención a la diversidad del aula Hautatutako edukiak ikasgelako programazioan edo programazio indibidualean sartzen ditu, eta askotariko jarduerak proposatzen ditu ikasleendako berariazko premiak dituzten edo ikasgelako aniztasunari erantzuteko | |||||
PRÁCTICA / PRAKTIKA | Tiene en cuenta las características individuales y de contexto del alumnado. Propone metas individualizadas Ikasleen banakako eta testuinguruko ezaugarriak kontuan hartzen ditu. Banan-banako helburuak proposatzen ditu | ||||
Realiza un seguimiento de acuerdo al trabajo individual y/o grupal previsto con el alumnado Jarraipena egiten du, ikasleekin egitea aurreikusitako banakako edo/eta taldeko lanaren arabera | |||||
Se coordina con el resto de profesionales y, según la organización del centro, incorpora a otro profesorado en el aula Gainerako profesionalekin modu koordinatuan egiten du lan eta, ikastetxearen antolaketaren arabera, ikasgelara beste irakasle batzuk ekartzen ditu | |||||
Registra las tareas de clase según establece la programación o las ACS Ikasgelako atazak erregistratzen ditu, programazioan edo CEEetan ezarritakoaren arabera | |||||
Utiliza de forma adecuada los programas y aplicaciones que requiere su puesto de trabajo (como procesador de textos, hoja de cálculos, presentación digital, plataforma moodle, drive... etc.) Lanpostuan aritzeko behar dituen programak eta aplikazioak (testu-prozesagailuak, kalkulu-orriak, aurkezpen digitala, Moodle plataforma, drive, etab.) egoki erabiltzen ditu | |||||
Comunica con claridad en el idioma en el que imparte la materia y en función del nivel académico del alumnado Azalpenak argi ematen ditu irakasgaia emateko erabiltzen duen hizkuntzan eta ikasleen maila kontuan hartuta | |||||
Aplica la metodología establecida en el centro y señalada en su programación IKTak modu koordinatuan txertatu eta erabiltzen ditu ikasgelan | |||||
Incluye en cada U. Don o programa individual actividades competenciales Unitate didaktiko edo programa indibidual bakoitzean jarduera konpetentzialak txertatzen ditu | |||||
Organiza el aula fomentando el trabajo cooperativo del alumnado y su inclusión en las actividades de aula y centro Ikasgela antolatzen du ikasleen lankidetza sustatzeko, baita haien inklusioa ere ikasgelako eta ikastetxeko jardueretan | |||||
Lleva al aula los materiales y recursos que va a utilizar preparados con anterioridad Ikasgelara eramaten dituen materialak eta baliabideak aldez aurretik prestatuak izaten ditu | |||||
Organiza adecuadamente los espacios y los tiempos en el aula, según lo planificado Ikasgelan espazioak eta denborak egoki antolatzen ditu, planifikatutakoaren arabera | |||||
Establece normas claras que facilitan el desarrollo de su trabajo en el aula Arau argiak ezartzen ditu, eta horiek erraztu egiten dute bere lana ikasgelan | |||||
Adopta estrategias para prevenir conflictos Gatazkak prebenitzeko estrategiak hartzen ditu | |||||
Gestiona adecuadamente la solución de los conflictos Egoki kudeatzen du gatazken konponbidea | |||||
EVALUACIÓN / EBALUAZIOA | Comprueba el grado de comprensión y avance del alumnado dentro del marco de la evaluación continua y formativa Ikasleen ulermen eta aurrerapen maila begiratzen du, ebaluazio etengabearen eta hezigarriaren esparruaren barrenean | ||||
Utiliza diversos instrumentos de evaluación (controles, análisis de trabajos, observaciones sistemáticas, etc.) explicitados en su programación Programazioan esplizitutako askotariko ebaluazio-tresnak (kontrolak, lanen azterketa, behaketa sistematikoak, etab.) erabiltzen ditu | |||||
Determina la calificación del alumnado o, en su caso, participa en la toma de decisiones con arreglo a los criterios establecidos Ikasleak kalifikatzen ditu edo, hala badagokio, erabakietan parte hartzen du ezarritako irizpideen arabera | |||||
Comunica al alumnado de manera clara y explícita los resultados de su aprendizaje y rendimiento Ikasleei beren ikaskuntzaren eta errendimenduaren emaitzak modu argi eta agerikoan ematen zaizkie | |||||
TUTORÍA / TUTORETZA | Mantiene a las familias informadas del proceso de aprendizaje y actitud del alumno Familiei informazioa ematen die ikaslearen ikaskuntza prozesuari eta jarrerari buruz | ||||
Colabora/ejecuta el plan de acción tutorial en el aula Tutoretza plana ikasgelan betearazten du/betetzen laguntzen du | |||||
Se coordina con el equipo docente Irakasle taldearekin modu koordinatuan aritzen da | |||||
Recaba toda la información necesaria para que las reuniones individuales y/o colectivas con las familias sean eficaces Behar den informazio guztia biltzen du familiekin egindako banakako edo/eta taldeko bilerak eraginkorrak izan daitezen | |||||
DESARROLLO / GARAPENA | Participa en proyectos sobre buenas prácticas, nuevas metodologías, sistemas colaborativos, etc. que permitan reflexionar sobre su trabajo y mejorarlo Parte hartzen du jardunbide egokien, metodologia berrien, lankidetza-sistemen eta abarren gaineko proiektuetan eta, horri esker, bere lanaren gainean hausnartzen du eta hura hobetzen |
ANEXO II. ERANSKINA
DIMENSIONES / DIMENTSIOAK | TABLA DE INDICADORES DEL DIRECTOR/A / ZUZENDARIAREN ADIERAZLEEN TAULA | 1 | 2 | 3 | 4 |
PLANIFICACIÓN / PLANIFIKAZIOA | Planifica previamente cada clase de forma estructurada en su programación de aula Eskola bakoitza aldez aurretik planifikatzen du, bere ikasgelako programazioaren arabera | ||||
Planifica las actividades de forma coherente con los objetivos y contenidos programados Jarduerak planifikatzen ditu programatutako helburu eta edukiekin koherentzia mantenduta | |||||
PRÁCTICA / PRAKTIKA | Se coordina con el resto de profesionales y, según la organización del centro, incorpora a otro profesorado en el aula Modu koordinatuan egiten du lan gainerako profesionalekin eta, ikastetxearen antolaketaren arabera, ikasgelara beste irakasle batzuk ekartzen ditu | ||||
Comunica con claridad en el idioma en el que imparte la materia y en función del nivel académico del alumnado Azalpenak argi ematen ditu irakasgaia emateko erabiltzen duen hizkuntzan eta ikasleen maila akademikoaren arabera | |||||
Adopta estrategias para prevenir conflictos Gatazkak prebenitzeko estrategiak hartzen ditu | |||||
Gestiona adecuadamente la solución de los conflictos Egoki kudeatzen du gatazken konponbidea | |||||
EVALUACIÓN / EBALUAZIOA | Determina la calificación del alumnado o, en su caso, participa en la toma de decisiones con arreglo a los criterios establecidos Ikasleak kalifikatzen ditu edo, hala badagokio, erabakietan parte hartzen du ezarritako irizpideen arabera | ||||
TUTORÍA / TUTORETZA | Mantiene a las familias informadas del proceso de aprendizaje y actitud del alumno Familiei informazioa ematen die ikaslearen ikaskuntza prozesuari eta jarrerari buruz | ||||
Se coordina con el equipo docente Irakasle taldearekin modu koordinatuan aritzen da | |||||
Recaba toda la información necesaria para que las reuniones individuales y/o colectivas con las familias sean eficaces Behar den informazio guztia biltzen du familiekin egindako banakako edo/eta taldeko bilerak eraginkorrak izan daitezen | |||||
DESARROLLO / GARAPENA | Participa en proyectos sobre buenas prácticas, nuevas metodologías, sistemas colaborativos, etc. que permitan reflexionar sobre su trabajo y mejorarlo Jardunbide egokien, metodologia berrien, lankidetza-sistemen eta abarren gaineko proiektuetan parte hartzen du eta, horri esker, bere lanaren gainean hausnartzen du eta hura hobetzen | ||||
Participa en proyectos de innovación de ámbito educativo Hezkuntza berrikuntzako proiektuetan parte hartzen du | |||||
Identifica sus necesidades formativas personales para profundizar y mejorar en sus propias competencias profesionales Bere prestakuntza beharrak identifikatzen ditu bere lanbide gaitasunak sakondu eta hobetzeko | |||||
CUMPLIMIENTO / BETETZEA | Asiste a las reuniones convocadas Bileretara bertaratzen da | ||||
Cumple con su jornada y horario Lanaldia eta ordutegia betetzen ditu | |||||
Cumple con las fechas establecidas para las diversas tareas Zereginetarako ezarritako epeak betetzen ditu |
ANEXO III. ERANSKINA
DIMENSIONES / DIMENTSIOAK | TABLA DE INDICADORES DE AUTOEVALUACIÓN / AUTOEBALUAZIOAREN ADIERAZLEEN TAULA | 1 | 2 | 3 | 4 |
PLANIFICACIÓN / PLANIFIKAZIOA | Planifica previamente cada clase de forma estructurada en su programación de aula Eskola bakoitza aldez aurretik planifikatzen du, bere ikasgelako programazioaren arabera | ||||
Planifica las actividades de forma coherente con los objetivos y contenidos programados Jarduerak planifikatzen ditu programatutako helburu eta edukiekin koherentzia mantenduta | |||||
Programa actividades que implican la participación activa del alumnado Ikasleen parte-hartze aktiboa duten jarduerak programatzen ditu | |||||
Incluye en la programación de aula o programa individual una selección de contenidos y propone actividades diversas para alumnos con necesidades específicas o en atención a la diversidad del aula Zenbait edukiren hautapen bat sartzen du ikasgelako programazioan edo programazio indibidualean, eta askotariko jarduerak proposatzen ditu berariazko premiak dituzten ikasleendako edo ikasgelako aniztasunari erantzuteko | |||||
PRÁCTICA / PRAKTIKA | Tiene en cuenta las características individuales y de contexto del alumnado. Propone metas individualizadas Kontuan hartzen ditu ikasleen banakako eta testuinguruko ezaugarriak Banan-banako helburuak proposatzen ditu | ||||
Realiza un seguimiento de acuerdo al trabajo individual y/o grupal previsto con el alumnado Jarraipena egiten du, ikasleekin aurreikusitako banakako edota taldeko lanaren arabera | |||||
Se coordina con el resto de profesionales y, según la organización del centro, incorpora a otro profesorado en el aula Modu koordinatuan egiten du lan gainerako profesionalekin eta, ikastetxearen antolaketaren arabera, ikasgelara beste irakasle batzuk ekartzen ditu | |||||
Registra las tareas de clase según establece la programación o las ACS Ikasgelako atazak erregistratzen ditu programazioak ezarritakoaren edo CEEen arabera | |||||
Utiliza de forma adecuada los programas y aplicaciones que requiere su puesto de trabajo (como procesador de textos, hoja de cálculos, presentación digital, plataforma moodle, drive... etc.) Egoki erabiltzen ditu lanpostuan aritzeko behar dituen programa eta aplikazioak (esaterako testu-prozesagailua, kalkulu-orria, aurkezpen digitala, Moodle plataforma, drive, etab.) | |||||
Comunica con claridad en el idioma en el que imparte la materia y en función del nivel académico del alumnado Azalpenak argi ematen ditu irakasgaia emateko erabiltzen duen hizkuntzan eta ikasleen maila akademikoaren arabera | |||||
Aplica la metodología establecida en el centro y señalada en su programación Aplikatzen duen metodologia ikastetxean ezarritakoa eta programazioan jasotakoa da | |||||
Incluye en cada U. Don o programa individual actividades competenciales Unitate didaktiko edo programa indibidual bakoitzean jarduera konpetentzialak txertatzen ditu | |||||
Organiza el aula fomentando el trabajo cooperativo del alumnado y su inclusión en las actividades de aula y centro Ikasgela antolatzen du ikasleen lankidetza sustatzeko, baita haien inklusioa ere ikasgelako eta ikastetxeko jardueretan | |||||
Lleva al aula los materiales y recursos que va a utilizar preparados con anterioridad Ikasgelara eramaten dituen materialak eta baliabideak aldez aurretik prestatuak izaten ditu | |||||
Organiza adecuadamente los espacios y los tiempos en el aula, según lo planificado Egoki antolatzen ditu espazioak eta denborak ikasgelan, planifikatutakoaren arabera | |||||
Establece normas claras que facilitan el desarrollo de su trabajo en el aula Arau argiak ezartzen ditu, eta horiek erraztu egiten dute bere lana ikasgelan | |||||
Adopta estrategias para prevenir conflictos Gatazkak prebenitzeko estrategiak hartzen ditu | |||||
Gestiona adecuadamente la solución de los conflictos Egoki kudeatzen du gatazken konponbidea | |||||
EVALUACIÓN / EBALUAZIOA | Comprueba el grado de comprensión y avance del alumnado dentro del marco de la evaluación continua y formativa Ikasleen ulermen eta aurrerapen maila begiratzen du, ebaluazio etengabearen eta hezigarriaren esparruaren barrenean | ||||
Utiliza diversos instrumentos de evaluación (controles, análisis de trabajos, observaciones sistemáticas, etc.) explicitados en su programación Programazioan esplizitutako askotariko ebaluazio-tresnak (kontrolak, lanen azterketa, behaketa sistematikoak, etab.) erabiltzen ditu | |||||
Determina la calificación del alumnado o, en su caso, participa en la toma de decisiones con arreglo a los criterios establecidos Ikasleak kalifikatzen ditu edo, hala badagokio, erabakietan parte hartzen du ezarritako irizpideen arabera | |||||
Comunica al alumnado de manera clara y explícita los resultados de su aprendizaje y rendimiento Ikasleei beren ikaskuntzaren eta errendimenduaren emaitzak modu argi eta agerikoan ematen zaizkie | |||||
TUTORÍA / TUTORETZA | Mantiene a las familias informadas del proceso de aprendizaje y actitud del alumno Familiei informazioa ematen die ikaslearen ikaskuntza prozesuari eta jarrerari buruz | ||||
Colabora/ejecuta el plan de acción tutorial en el aula Tutoretza plana ikasgelan betearazten du/betetzen laguntzen du | |||||
Se coordina con el equipo docente Irakasle taldearekin modu koordinatuan aritzen da | |||||
Recaba toda la información necesaria para que las reuniones individuales y/o colectivas con las familias sean eficaces. Behar den informazio guztia biltzen du familiekin egindako banakako edo/eta taldeko bilerak eraginkorrak izan daitezen | |||||
DESARROLLO / GARAPENA | Participa en proyectos sobre buenas prácticas, nuevas metodologías, sistemas colaborativos, etc. que permitan reflexionar sobre su trabajo y mejorarlo Parte hartzen du jardunbide egokien, metodologia berrien, lankidetza-sistemen eta abarren gaineko proiektuetan eta, horri esker, bere lanaren gainean hausnartzen du eta hura hobetzen | ||||
Participa en proyectos de innovación de ámbito educativo Hezkuntza berrikuntzako proiektuetan parte hartzen du | |||||
Identifica sus necesidades formativas personales para profundizar y mejorar en sus propias competencias profesionales Bere prestakuntza beharrak identifikatzen ditu bere lanbide gaitasunak sakondu eta hobetzeko | |||||
CUMPLIMIENTO / BETETZEA | Asiste a las reuniones convocadas Bileretara bertaratzen da | ||||
Cumple con su jornada y horario Lanaldia eta ordutegia betetzen ditu | |||||
Cumple con las fechas establecidas para las diversas tareas Zereginetarako ezarritako epeak betetzen ditu |
Iragarkiaren kodea: F2412608
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
